Ehunka pertsona batu gaz gaur Ondarruko kalitan, tantaz tanta itsosu osatu dou. Danak etxea ekarri arte, ixan zeu be elkartasun tanti!
Geure artin euki douz Herriran kontrako operazinoin atxilotutako batzuk.
Eta gaur arratsaldin danok Bilboa!
Orduk aurrea duz, eta herriko talde eta pertsona asko daz pasaten alamedatik. Euri zaparrarik atrapa gatxu, baine umoreik ez dou galtzen. eta Alameda aila aurretik, banderolak hartu eta kalez kale geure aldarrikapenak zabaltzen gabiz. Herrira askatu, presoak etxera!
Ondarruko Udalak be mozinoi onartu dau(aho batez, bildu+eaj) azkanengoko atxiloketak salatzen.
18 lagun atxilotu zitxuezen, euran sedik itxi, webgunik, facebook orrixak, twitterrrak… zarratu, egunkarixetan edozer esan dabe eurak atxik… eta nun geatu de dana? Gaur eguerdixan 10 lagun askatutxue, beste 4 fidantzapin kalea, eta arratsaldin juezan aurretik pasako diz beste laurak. Gure galderi hau de: Zeatxik hau dana? Zer ezkuta nahi dabe? Estrasburgoko epaixaz loturan bat dauke?
Gaur jakin douenez, Ondarruko Ein Daigun Bidin webguni eta korreo elektroniku blokea ein dotxuez, nahiz eta HERRIRAz ez dauken loturaik.