Kemenei buruzko azken barrixak

Jakingo duzuenez, Kemen Uranga gure laguna atzo eraman zuten Madrilera Londresetik. 15 hilabete eman ditu Ingalaterrako kartzeletan Kemenek. Martxoan onartu zuten bere estradizioa, baina estradizioa atzeratzen ahalegindu da Kemen, bere neska lagunak Gloriak, paperik ez duelako eta ezkontza-paperik gabe ere zailtasunak izango dituelako espainiako kartzeletan Kemen bisitatzeko.


Azkenean ahalegina alferrekoa izan da, baina saiatuko dira gauzak lasaitutakoan paperak berriz egiten. Ia zortea duten!


Atzo gaba Soto del Realeko kartzelan eman zuen. Hasieran behintzat, isolamenduko 15. moduluan sartu dute. Isolamenduko baldintzak nahiko eskasak dira, baina espero dezagun laster batean modulu normal batera ia pasatzen duten. Izan be, sotoko modulu normal batean dago Iñaki LErin, berarekin Inglaterran espetxean egondako laguna. Badirudi ohikoa dala hasieran isolamenduan sartzea, eta Iñaki ere hasierako asteetan hala egon zen modulura pasatu aurretik. Ez dakigu oraindik beste euskal presoren batekin patioan elkartzeko aukerarik izango duen edo ez.

Gaur goizean pasatu dute Audientzia Nazionaleko epailearen aurretik. Abokatuak oso ondo aurkitu du Kemen, animo handiarekin. Epaileak erabaki du instrukzioa ixtea eta sumarioa epaile nagusiari bidaltzea. Hortaz, baliteke datorren udaberrian epaiketa izatea. 

Larunbatean joango dira ama eta Alai arreba bisitan. Ea zer dioen eta zer moduz dagoen!!

Etxin gaz osteabe. UXOLA askatu!!!

Gaba guzti kotxin pasata, Boceguillas parin zero grado azpitxik eukitxe gero, epaiketa gela sartu ga.

P1060392Akredita gatxue (P horrek, prozesado nahi dau esan)

P1060397…eta zirku hasi de. Juezak, galderai erantzuteko; abokatuk, horreta ez gazela etorri; fiskalak, geure oneako dala… Azkanin danok altza ga eta gu baguzela handik esan eta ein. Jun da etorri 10 0rdu, eta epaitegixan 2. Kanpoa urten douenin abokatuai galdetutzau ia futbolaz konparaziñoi eñaz 1-x-2 zein ixan dan gaurko epaiketin emaitze, berak diño, x. Bañe beti be kontraxun jolaslekun jokatute.

Xabi Aranburun lagunak, atxilotu eta zazpi ordure askatu dotxuez

LYON_CORBASEKO_KARTZELA1-300x211

Halan kontasku eurak zer pasa gakoen zapatun, urrixan 26xan: Jakindde zelako tratu dazen emoten XABIai, erabaki ben bixitxa kamiseta erreibindikatibukin juti. Bertan salatzen ben zelako egoeran dan ondarrutar presu eta horren erantzule nagusixe Lyongo kartzelako zuzendaxe eitten ben. Bixitxa sartzea ixuzenin funtzionaixuk esatzen kamisetak kentzeko eta eurak ukatu ein zin. Hori dala ta kartzeleruk atxilotu ein zitxuzen hiru lagunak, JULEN, BINGEN eta JOSE.  Zazpi ordu eta gero solte laga dotxue, bañe karguk ipini dotzez. Gaur arratsaldin diz Miren abokatuaz egoteko ia zelako zigorra ipiniko dotzen jakitxeko.