Gaur eguerdixan eindde 4 sarreran zozketi Erreala eta Athletic ikusteko Anoetan eta honek ixan diz urten daben zenbakixak: 1252 (zenbaki honen jaui agertu de) eta 551 ( ALAI tabernan saldu dana, baine irabazlik ez dau urten ondiokan) Irabazliai ZOIXONAK.
Kartzeletatik / Deserrittik
Hilan 11an gu Bilboa guz, eta zu?
Eguerdiko konzentrazinoi: euskal presuk Euskal Herrire!
ONDARRUko errepresaliatun aldeko zozketi
Herriko Paetak berbetan
Urtzan mezu, Estremeratik
Urtarrilan 11an lekitxarrak (eta ez hain lekitxarrak) Bilboa duz!
CARTAGENAtik, urte berri on
Abendun 31an BRINDISE preso ta iheslaxan alde
Zer da TANTI ixati?
ZER DA TANTA IZATEA?
Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsasoarekin bat egitea. Gure etorkizunaren alde lan egitea.
Jendarte honen gehiengoaren borondatearen defentsan aritzea da tanta izatea.
Konpromiso bat da, jarrera bat. Bustitzea da, ekitea, komunikatzea, nork bere esparrutik eta ahal duen heinean.
Gauzak aldatu nahi dituen herri ekimen handi baten parte izatea da.
Asko dugu jokoan orain, eta une historiko honetan protagonista bihurtzearen pareko da tanta izatea.
Estatuen jarrera ikusirik, herritarren konpromisoak baizik ez ditu gauzak mugiaraziko, konponbidearen aldeko konpromisoak, alegia; eta zeregin horretan ezinbestekoak dira gure tanta guzti-guztiak.
U-11n Bilbon, prozesuari energia posibiboa emateko aukera izango dugu tanta guztiok preso eta iheslarien eskubideen aldeko itsaso erraldoia osatuko bait da bertako kaleetan.
Itsasoa egin ahal izateko ezinbestekoa da bakoitzak bere tanta eramatea. Tanta hori aldez aurretik erosi ahal izango da egun hauetan:
(ALAMEDAN EDO ALDE ZAHARREAN)

















