Eta ONDARRUTARRAK han eon ga, bertan ikasten eta biharra etxen daben ondarrutar bat baño gexa, eurai elkartasune emoten. Hamen, bertan atatako argazki batzuk:
Hamen eurak atxilotu aurretik grabatako bideue
Asko ixan gazela BILBON ezinddau inork ukatu, hamen erakusten dotzuauz lelengoko argazkixak
eta hori gitxi balitz, beatu gaur arratsaldin Sant Jaume plazan BARTZELONAn eskakizun berberaz einddaben elkarretaratzi. Aldez aurretik eskertu ANDONIai argazkixak bixaltzearren. Segi hortik albistik bixaltzen, ze aurten KATALUNYAN gauza handixak pasako dizen susmuk dakauz.
Arratsalde bixixe ixan da gaurku, lelengo abokatun prentsaaurreku eta gero Bilbon emon dabena alderdi eta sindikatu desberdiñetako ordezkaixak
Atzanin, bixar arratsaldeko 6retan Casillatik urtengo dau manifa isilak. Berta ONDARRUtik 4 autobus beteta jungo diz eta arratsaldeko 3retan urtengo dabe Zaldupetik (goxin urteteko zanak, arratsaldin bestikin batea urtengo dau) eta manifin lelu:
Zapatun hitzordu garrantzitsu dakau euskal preso eta iheslaxan eskubidin alde Bilbon. Berta juteko Ondarrutik autobusak antolatuko diz, goxeko 10:00etan eta atsaldeko 15:00retan urtengo dabe Zaldupetik. Anaitasuna eta Kulixka tabernetan daz zerrendak apuntateko.
3 autobus beteta dakauz,bañe tanta guztik Bilboa ailateko prest gaz gexa be beteteko!
TANTAZ TANTA,ITSASOA GARA! DANAK ETXEA!
Zuzeneko jarraipena, Hitzak: https://twitter.com/LeakoHitza
Euskal Preso Politikun Kolektiboko abokatun Bilboko egoitzan sartu de Polizixi eta atxiloketa ugari egin dotxu, Espainiako Barne Ministerioak esan dabenez. Espainiako hedabidin arabera, atxilotuk Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Aitziber Sagarminaga, Jose Luis Campos, Egoitz Lopez de Lacalle, Jose Miguel Almandoz diz, Aintzane Orkolaga eta Asier Aranguren.
Honei lotute esan hontxe bertan LEKATXON pikoluk dabizela, Arantza Zulueta Lekeition bizi ixan zan eta Guardia Zibillak Lekitxoa jun di, etxi miatzea. Hori dala eta,, Guardia Zibillak Lekeitioko Alde Zaharreko kalik itxi dotxu eta miaketa lanetan dabil. Ontxe bertan Lekatxotik bixaldu dozkun aragazkixe, Pikoluk “biharrin”:

5 egun falta diz Bilbon preso eta iheslaxan eskubidin alde itxosu osatzeko. Ziur gaz Ondarrutik ehundaka tanta jungo gazela Bilboa, ta gaur ehundaka tanta horrek Itxas Aurren nahi douz batu Bilboko itxosun parte ixango dan tanta erraldoi osatzeko.
GAUR EGUERDIKO 12:00xetan ETORRI ITXAS AURREA ZEURE TANTIAZ! TANTAZ TANTA,ITXOSU GAZ!