Kartzeletatik / Deserrittik
Badatoz gabonak…
“Denak ala inor ez” dinamiki martxan!!! ERNAIko gaztin eskutik
Preso ta iheslaxak bixi daben egoeri zabaldu eta horren aurrin konpromisuk hartzi da dinamika honen helburu nausixe eta nahiz eta Euskal Herri guztire zabalduko dizen ekintzak, honek diz gure eskualdin eingo dizen lelengokuk:
-Abendun 26xan, 17:00etan: Bikote harremanak kartzelan, hitzaldixe Mutrikuko gaztetxin.
-Abendun 27xan: Preso eta iheslaxan aldeko bertso afaixe, Lekeitioko ikastolan.
-Urtarrilan 17xan, 19:30ean: Espetxi eta espazixu, ekimena Oier Gonzalezen eskutik Mutrikun.
Esan birde bi hileko iraupena eukiko dabela kanpaña honek eta amaieri otsailak 8xan ixango dala.
Abenduak 20 (baixaku) Hitzaldixe: Dispertsiñoi noiz arte? GAZTETXIN
Bide seinale barrixak ONDARRUko kalitan
Espetxe politiki aldatzeko, jaialdixe zapatun, Ondarruko Gaztetxin
Kantaldixe, luntxe eta kontzertu egongo diz. 20:00etan hasiko da kantaldixe: Txomin eta Nagorek abestuko dabe; ostin, luntxe eongo da, sagardauaz bustitxe, gañea, dana debalde. 22:30ean hasitxe, kontzertu eongo da. Lau taldek joko dabe: Pixontxis, Jake Mate, Katekesise eta N.C.K. taldik. Kontzertu ikusteko 5 euroko sarreri ordaindu beharko da.
Jaialdixan batzen dan diru Julen Lasarte, Bingen Arrizabalaga eta Jose Manuel Segadei Lyonen (Frantzia) azarun 25in eitzen epaiketin harire sortutako gastuk ordaintzen laguntzeko ixango da.
«Sakabanaketa politikun aurrin, euskal preso eta iheslai politikuai geure babesa eta elkartasuna emoteko ekintzi ixango da zapatuku», diñue hirurak, Sevilla II kartzelako eta Frantziako espetxitan azkenaldixan ixan dizen eskubide urraketak gogora ekarritxe. Horrenbestez, herrittarrei dei eitten dotzau jaialdixan parte hartzeko, inddarrak batzik dauken garrantzixe azpimarratuz.
Honei lotute esan birdou atzo eta gaur herriko buzoitxan idatzi hau agertu dela sakabanaketik urte hauetan suposatu dabenaz euskal herrittar askontzako (istripuk bidin, kosto ekonomikuk,..)















