Martxoak 15 (zapatu) bildotsan zozketi

BILDOTSAN ZOZKETI BIXAR!
Euro baten truke, bildots ederra irabazteko aukeri. Bixar zapatu, goxetik txartelak saltzen eongo ga Kalekutzeko eskilaretan… Ordu 2 txerdixetan zozketi eingo ra bertan, eta tokaten bagatsu, etxea jun bir karritun bille, edo kuadrillakuai diar ein bir zuk nahiku dakazulako peazun txikiteauaz… A! Bildotsaz batea letxuga pare bat be jausiko riz, kipula batzuk be bai (laguntzeko baakixue)…, eta iwal generoso jarritxe, pare bat txakoliñ botila be bai. Etxasss!

bildotse

Galdakaoko ospitxalan aurrin: IBON eta TXUS S.O.S.

galdakaoko ospitxalin ibonen alde

Hamen familixakuk bixaldutako azkanengoko barrixak:

BASAURIKO KARTZELAKO TRATAMENDU BATZORDEAK EZ DU IBONEN EGOERARI BURUZKO ERABAKIRIK  HARTU

Ibonekin komunikatzen gaituzten kanalen fluidotasun gabeziaren ondorioz, gaur martxoaren 13an, martxoaren 11n zabaldu genuen informazioa okerra dela esan behar dugu.

Basauriko kartzelako Tratamendu Junta ez da pronuntziatu Iboni 100.2 artikulua aplikatzearen alde, izan ere, Junta horrek Ibonen gaia erabili ere ez duelako egin, nahiz eta bezperan gaia erabiltzeko eskakizun bat jaso, urjentziazko bidetik bada ere. Bai egia da, espetxeko zenbait arduradunek, euren jarrera Iboni berriz 100.2 artikulua aplikatzearen aldekoa dela adierazi dutela.

Iparra Galdu Baik plataformako partaideok, Ibonen egoeraren gainean dagoen mediku eta abokatu taldearen berri eta aginduen zain gaude, komenigarria iritziz gero, mobilizazio ildoa aktibatzeko. Ibonek Igandean senideen bisita edukiko du eta astelehenean plataformako bi kide eta mediku eta abokatu taldea Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariekin bilduko dira.

Bien bitartean, biharko, LAB sindikatuak kontzentrazio batera deitu du Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Hall-ean, 12:00etan Ibonen askatasuna eskatzeko. Arratsaldean, 19:00etan, Ondarroako Udalak ez-ohiko Udal-Batza konbokatu du, Ibonen egoera aztertzeko puntu bakarrarekin. Bestalde, jakin izan dugunez estatua mailan  ekimen ezberdinak aktibatzen hasi dira, eta hau era positiboan baloratzen dugu.

Basauriko kartzelako tratamendu batzordi, Iparra etxeratzin alde

iparrBELTZTXIKI

<!–
_Ibon Iparragirren familixakuk bixaldutako informazinoi:

Gaur Basauriko kartzelako Tratamendu Batzordea -”Junta de Tratamiento”- bildu da eta bertan Ibonen gaia erabili dute. Junta honek Ibonen kartzela erregimenari buruzko proposamena egin du eta Jaiki Hadik jakin ahal izan duenez, txosten positiboa bidaliko du Madrilera, Iboneri lehen zeukan 102.2 artikulua aplikatzea eskatuz. Izan ere, Batzorde horrek eskura dituen txosten mediku guztiek Ibonen osasun egoera oso delikatua dela egiaztatzen dute. Azken hitza Madrileko Espetxe Zuzendaritzak dauka eta hasiera batean behintzat, espedientea bideratu beharreko norabidean dagoela ematen du.

Bien bitartean Ibonek bigarren graduan jarraitzen du, eta berari buruz dauzkagun azken berriak larunbatekoak dira: urduri egon zen bisitan, gau osoa lorik egin gabe eta hiru puntu zituen bekokian, ustekabean hartutako kolpe baten ondorioz. Senideek “peculio”a -dirua- ingresatu badiote ere telefono txartela ez diotenez aktibatu, ezin da kanpoarekin komunikatu, ezta kanpokoek berarekin. Hurrengo bisita astebururako dago aurrikusita.

Ibonek kartzelan igaroten duen egun bakoitza arrisku egun bat da berarentzat. Esan bezala ikusmena zeharo kaltetuta dauka, epilepsia atakeak saihesteko medikazioa hartu beharko luke eta edozein infekziok itzuliezinezko ondorioak izan ditzake, epe motzean.

Iparra Galdu Baik Plataforman era positiboan baloratzen dugu Basauriko Tratamendu Batzordeak hartutako erabakia eta Espetxe Zuzendaritzak ere bide horretatik jotzea espero dugu. Edonola ere, epe laburrean erantzun garbirik ez badugu jasotzen, mobilizazioak indartuko ditugu. Zuen denon laguntza beharko dugu horretarako.

Informazio hau zabaltzea eskertuko genizueke. Milesker

PD: Arratsaldeko 8rak aldera Ibonek bere amari deitu dio. Ondo dagoela esan du. Espetxeko arduradunek azaldu diotena bat dator hemen azaldutakoarekin. Madrilera bidali omen dute eskakizuna. Indartsu dagoela esan du, eta eusteko prest.

HIESA + KARTZELA = HERIOTZA ZIGORRA

PRESO GAIXO LARRIAK ETXERA

Idatzi iezaiozu. Bere helbidea honako hau da:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA
PRISION PROVINCIAL BASAURI 1102
LEHENDAKARI AGIRRE, 92
48970 BASAURI -BIZKAIA-

Ibonei buruzko azkanengoko barrixak (familixakun eskutik)

iparrBELTZTXIKI

IBON IPARRAGIRREK BASAURIN PRESO JARRAITZEN DU

Honez gero jakingo duzuenez martxoaren 7an Ertzantzak, etxe-kartzela erregimenean zegoen Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko gaixo larria atxilotu, eta Basauriko espetxean sartu zuen. Izan ere, Espainiako Auzitegi Gorenak, Ibonen eta Asier Badiola preso politiko ondarroarraren aurkako epaia berretsi zuen astelehenean, eta Entzutegi Nazionalak “bilatze eta atxilotze agindua” eman zion Ertzantzari. Astelehenetik aurrera, Ibonen aurkako eraso berri honen inguruan, astelehenetik aurrera informazio zehatzago emateko moduan izango bagara ere, “Iparra Galdu Baik” plataformatik hauxe aurreratu dezakegu:

  • Ibonek bi urte eta lau hilabete daramatza etxe-kartzela erregimenean: egunean lau ordu izan ezik (10:00-14:00) gainontzekoak etxe barruan igaro behar ditu. Honez gain, bere mugimenduak kontrolatzeko pultsera telematiko bat dauka jarrita, GPS batekin, uneoro non dagoen adierazten duena. Hau gutxi balitz, ostegunero joan behar izaten da Basauriko espetxera, etxe kartzela erregimenari dagozkion tramiteak sinatzera (bezperan egon zen). Zentzu honetan, zer helburu dauka jada preso eta guztiz kontrolatuta dagoen pertsona baten aurkako “bilatze eta atxilotze” agindua emateak?

  • Ibonen osasun egoera oso larria da. Etxe-kartzela egoeran dagoen bi urte eta lau hilabeteotan bi atake epileptiko izan ditu, eta Basurton ingresatuta egon da horien ondorioz. Atake horietan konortea galtzeaz gain, memoria eta denbora eta espazioaren nozioak galdu zituen une batzuetan. Burmuinean duen orbanaren ondorioz ikusmen handia galdu du, eta betaurrekoekin hobeto badabil ere, arazoak bere horretan dirau. Basurtoko Ospitalera joaten da aldiro, eta txosten medikuek bere osasun egoera larria dela egiaztatzen dute. Txosten hauek guztiak Basauriko kartzelako arduradunen eskuetan daude.

  • Ibonek Basaurin igaro zuen lehen gauean ez zuen lorik egin. Zapatu goizean ohetik jaiki eta gutxira zerbait hartzeko makurtzerakoan, bere ziegako kantoiren bat jo, bekokian izugarrizko kolpea hartu eta hiru puntu eman behar izan zizkioten bekokian. Eguerdian bere bikoteak bisitatzeko aukera izan zuen, eta Ibonek gertatutakoa adierazi zion. Bosgarren moduluan dago, preso sozial batekin ziega berean. Egunean zazpi ordutan zehar ziegatik kanpo ibiltzeko aukera dauka eta Aitzol Gogorza euskal preso politikoarekin egoteko aukera eduki du. Honek ere gaixotasun larri eta sendaezina pairatzen du.

  • Jaiki Hadiko iturriek familiari aditzera eman diotenez Ibonen kartzela-erregimena zehaztea ez dago Entzutegi Nazionalaren eskuetan, “Instituciones Penitencias”en eskuetan baizik. Astelehenean abokatuak Basauriko espetxera joango dira Ibon etxe-kartzela erregimenera itzultzea eskatzera. Basauriko zuzendaritzaren aldetik ez bada egoera bere onera eramateko borondaterik atzematen, mobilizazio kanpaina orokorrari hasiera emango diogu.

  • Ibonentzat, bere etxea, bere kartzela den neurri berean, bere osasun fisiko eta emozionala berreskuratzeko aterbea izan da. Hortxe igaro ditu ordu luzeak Izadi bere alabatxoarekin, lau urte t’erdikoa. Hortxe eduki du ganoraz elikatzeko aukera, eta tarteka balkoira eguzki izpiak gozatu eta aire garbia arnasteko aukera. Hortxe igaro ditu baita ere, arratsalde luzeak, bakar-bakarrik, baina gutxienez senide eta lagunekin telefonoz komunikatuta, edozein emerjentzirako. Ingurugiro horrek ahalbidetu dio, 2011ko urrian heriotzaren atarira eraman zuen krisialdi larria gainditzea. Horregatik ezinbestekoa da Ibon lehenbailehen etxera ekartzea. HIESa jasaten duten gaixoen kasuan, berrerorialdiak tragikoak izaten dira gehienetan.

HIESA + KARTZELA = HERIOTZA ZIGORRA

PRESO GAIXO LARRIAK ETXERA

Gaur martxoak 9, ENEKO ETXABURUn egune da. ZOIXONAK!!!

Patxi Badiola AkarregiNahiz eta bera guaz ezin egon fisikoki, jakiñan gain da beraz ez gazela ahaztuten, eta hamendik poltsakada muso bixaltzen dotzau. Hori bai, atzo herrixan ospatu gendun beran urtebetetzi eta gaur bat  baño gexa buruko miñaz esnatuko dala badakiau. Goxin berai postalak bixaltzeko mahixe ipini ben gaztik, eta esazkunez erantzune oso ona ixan da. Eguerdixan poteu ein eta bazkatxa…

2

IMG-20140308-WA0001

1

Kafea ailla eta bertsolaixak ezin ixildu…

6

eta gabaz eskualdeko musika taldin kontzertu (ez dakau irudirik, ez dakiau argazki kamari ostu einbelako edo argazkilaxai ondeza emotzalako edo…)

Halan da guzti, baten batek zuzenin zoixonak nahi badotzaz emon, hauxe da beran “Apartamentuko” helbidi:

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGA:
Centro Peniitenciario LOGROÑO calle vieja 200, 26006 (La Rioja)

Lagun batzuk facebokea argazki hau altza dabe, benetan politxe

enek

Manifa ixille domekan (martxoak 9), IBON ASKATU lemapin

1

Gaur eguerdixan egon dan prentsaurrekun hauxe idatzixau zabaldu dabe:

“Gaur hemen agertzen garen norbanakoak, konponbidearen aldeko konpromisoa hartu genuen herriko talde eta eragileetako kideak gara.

Hemen agertzearen arrazoai martxoaren 7an gure herrikidea den Ibon Iparragirre preso politikoaren atxiloketa da. Gertakari honek kezka sortzen digu. Are gehiago kontuan izanda Ibonek duen gaixotasun sendaezina. 2010an atxilotu zutenetik kartzelan igarotako denboran osasun arazo larriak izan zituen, kartzelako muturreko bizi baldintzek Ibonen bizitza arriskuan jarri zuten. 2011ko urriaren 17az geroztik etxean egon da Ibon bere osasun egoera dela eta. Ulertezina zaigu Ibonen atxiloketa eta gure kezka adierazi nahi dugu berriz ere Ibon espetxeratzeak  bere osasunean ekar ditzakeen kalteengatik.

Ibonen atxiloketa giza eskubideen urraketa larria da. Gaixorik dauden presoek kalean egon behar lukete eta atxiloketa hau, berriro ere, atzera pauso bat da presoen giza eskubideen alorrean.

Euskal Herrian bakea eskuratu eta konponbide demokratikoa garatu ahal izateko hainbat pauso eman izan dira azken hilabeteetan. Beharrezkoa da gatazka elikatu eta urraketak eragiten dituzten egoerak betirako desagertzea eta bide horretan ezinbestekoa da presoen giza eskubideak bermatuak izatea.

Horregatik hemen batu garenok Ibonen atxiloketa salatzeko Giza eskubideak, Irtenbidea, Bakea, Ibon askatu! lemapean martxoaren 9an, domekan, eguerdiko 13:00etan Alamedatik hasita egingo dugun manifestazio ixilean parte hartzeko deia luzatzen diegu herritarrei”.

Gaur iluntzin herri batzarra Alamedan, IBON Askatu!!!

Atzo ein gendun lez, gaur arratsaldeko 7:30xetan batuko ga osteabe IBONen barrixak (balegoz) entzuteko.

2014-03-07 manifi ibon askatuArgazkixe: Josu Trueba Leiva (bostok photo)

Nahi dou gogoratu, IBON nahiz eta etxin egon, Gaxo larri bat daukelako (instituciones penitenciariasek onartzen daben lez), momento guztin kontrolpin euki dabela

SONY DSC

Salatzeku dela iristen gazku, txapelgorrixak monta daben operatibu, espainiar juezan morrontzi eitxen.

pnv eskutuko lanin