Ibon Iparragirre atxilotu dabe eta BASAURIko espetxea erun dabe

Gaur goxin atxilotu dabe Gizaburun, ertzainak. Ondarruko kuartelea erun dabe, eta gero Basaurire. Informazinoi gexa dakauenin, zabalduko dou. Hitzan be argitaratu dabe:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2014/03/07/ibon-iparragirre-preso-politiko-ondarrutarra-atxilotu-dute-gizaburuagako-bere-etxebizitzan/

IMG_3046          

Gaur arratsaldeko 7:30xetan Alamedatik urtenda manifestaziñoi eongo da IBONen atxiloketi salatzeko.

Martxoak 1 (zapatu) EGUERDI KOIPEZTU Zubi Zaharran ingurun!‏

Bixar Eguen Zuri-Sasi Koipeztu danetik, eta zapatun, Karnabal zapatu, ba egun bixan saskinaski-nahasti einddou eta Txarriki Pintxun Txosni ipiñikou zapatun Zubi Zaharran albun, edo Plazaberdurako arkupin egualdi txarra bara…
Bide batez, Enekon kuadrilakuk eta lokalekuk mendi irteeri antolatu dabe Kalamendire (goxeko 9xetan Alamedatik urtengo dou), argazkixe ata tontorrin, eta eguerdixan honek be “koipeztotzea” arrimako diz.
Miss Koipezta eta Mister Koipezto aukeraketi be nahi gendun eiñ Kalekutzin, pasemodelos ta guzti (txarri difuntun buru koronatzat, txoixo kordi bandatzat…) bañe ikusitxe geure jurau-berifikadorik igual Audientzixa Nazionalin amatxu leikela, ba datorren urteako laga rou… Lantzoik eta Akulik eta San Manikalingamek eingosku argi! Zenkiu!
eguen koipeztu 2014-02-27
Oharra: KALAMENDIko irteeri atzanin goxeko 9xetan ixango da (ederra enpatxu orduaz). Beraz baakixue zapatun goxeko 9xetan mendiko botak jantzi eta ALAMEDAn ikusiko gaz, puntualak ixan.

LEA-ARTIBAI ta MUTRIKUko “Denak ala inor ez” ekimenan amaieri

denakhanditxute

Ikasturte hasieran, Lekeition dinamiki aurkeztu benetik, euskal preso eta iheslaixan gaxe lantzen ibili diz herriz herri Lea- Artibai ta Mutriku aldin. Allustin eindako ekitaldixaz amaitutzat emon dabe dinamika hau, bañe konpromisu hartu dabe ekimenin parte hartu dabenak, on arte latxeik, euskal preso ta iheslaixak etxeratu arte lanin  jarraittuko dabela,  “Denak ala inor ez” dinamikin filosofixiaz jarraitxuaz. Amaitzeko, bideo hau ata dabe ekimena zelan jun dan azaltzeko

Ondarruko ERNAIk dispertsiñoin kontrako kanpañi aurrea daru

Atzo goxin, Allustin batu zin Lea Artibaiko ERNAIko gaztik eta bertan ezautu ben dispertsiñoik zer kosto dauken, bai diru aldetik eta baitte arriskun aldetik be. Asti jun eta asti etorri, presuk bixitxatea juten dizenak bidea urteten dabenin ez dakixe ze topako daben, zelako buelti eingo daben.

Behian ikusten dan argazkixan,  MIRENTXIN furgonak eruten dotxuezen boluntaixuk agertzen diz. Euran zeregiñe presun senidik eruti de, eta konta ben noa juten dizen eta zenbatero.

2

Atsaldin ostea, herriko Alde zaharrin, antzerki bat einben erakustea emoteko presuk bixitxatea juten dizenai bidin  gertatu ixan gakuezen auto istripuk.

i

Esku orrixan bidez azaldu ben dispertsiñoik onarte euki dotxuzen ondorixuk. Eta dispersinoiaz amaitzeko eskatu ben!

d

o