Ibonei buruzko azkanengoko barrixak

Aurreko astin jakin gendun Ibonek eraso bat jaso bala kartzelan. Domekan beste eraso batzuk jaso dotxuz, eta Iparra Galdu Baik plataformik hauxe informazinoi zabaldu dau:

Lehelengo ta behin eskerrik asko denoi, Ibonek joan zen astean jasan zuen erasoa salatzeko zabaldu genuen idatziari ema diozuen elkartasun erantzunarengatik.

Zoritxarrez, egoera ez da hobetu okertu baizik, mezu hau zabaldu genuen egunean bertan -apirilak 20 igandea- Ibonek beste eraso bat jaso zuelako, oraingo honetan kartzelako bi funtzionariren aldetik. Bi funtzionari gaueko errekuentoa egiten ari zirela, Ibonen txaboloa zarratzen normala baino denbora gehiago eman zutenez, Ibon atera hurbildu eta berak itxi zuen bere txaboloko atea. Hau ez zitzaien gustatu bi funtzionari hauei eta txaboloan sartu eta bakoitzak zaplazteko bina eman zion Iboni, lurrera botaz eta ohearen kontra beste kolpe bat hartuz buruan, oraingo honetan, zauririk gabe.

Astelehenean bere amari egindako dei telefonikoan Ibonek gehitu zuenez, epilepsia atakeen aurkako ohiko pilulak eman beharrean beste batzuk ematen dizkiote. Kontu hau konpontzen saiatu bada ere dena alperrik izan da.

Gaixo larri dagoen preso baten kontrako jipoi berri honek kartzela sistemaren krudelkeria agerian uzten du, funtzionarien basatikeria eta inpunitatea. Ez diezaiegun utzi. Babestu dezagun Ibon eta preso gaixo larri guztiak!!!

Iparra Galdu Baik.
iparrBELTZTXIKI

Apirilak 19(Zapatu) konzentraziñoi Alamedan IBON ETXEA lemapin

Eguerdiko 1etan batuko ga Alamedan IBON ETXEA ekarteko eskatzen. Eskakizun hau, herriko kalitan pankarta bidez be eskatzen dou.

ibon askatuuuBañe ez bakarrik herrixan, beatu gaur goxin ALTSASUn agertu dizenak

20140418_091837

IMG-20140418-WA0002

Eguerdixan Alamedan batu gaz, Ibon etxin nahi douelako

Gaur eguerdixan Alamedan batu gaz Iparra etxea ekarteko eskatzeko.

2014-04-13 13.05.26

Bestetik, Iparra galdu baik plataformakuk Ibonen azkanengoko barrixak zabaldu dotxuez:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA, PRESO GAIXO LARRIA, HILABETE BASAURIKO KARTZELAN
Martxoaren 7an, Ertzantzak, Entzutegi Nazionalaren aginduari jarraituz, Ibon Iparragirre Burgoa, bere zigorra erregimen leunduan betetzen ari zen euskal preso politikoa, atxilotu eta Basauriko kartzelan sartu zuen.
2011ko urrian Basauriko kartzelako Tratamendu Juntak 100.2 artikulua aplikatu zion Iboni, bere osasun egoera larriaren ondorioz. Ibonek HIESa dauka, eta bere burmuineko ezkerreko lobuluan daukan orban baten ondorioz, ikusmenaren galera larria pairatzen du, beste zenbait disfuntzio kognitiboren artean. Etxe kartzelan egon den bi urte eta lau hilabeteetan bi epilepsia atake izan ditu, memoriaren, denboraren eta ubikazioaren galmenekin. Basurtoko Ospitaleko txosten medikuak egiaztatzen duenez, bere gaixotasuna C estadioan dago, hau da, sendaezina eta itzulezina da. Honez gain, etxe-kartzelan egon den bitartean Ibonek ezarri zizkioten baldintza guztiak bete dituela aipatu behar da.

Irakurtzen jarraitu

IBON ETXEA, 100.2 artikulu orain

IBON etxea ekarri arte kanpañiaz jarraitxute, atzo ONDARRUTIK Euskal Herriko bizikleta karreri pasaten euala atatako argazkixe da behiku

ibon etxea 2

Hau bestiau, gaur goxin atataku de, bertan agertzen diz preso ta iheslaxan aldeko zozketako billetik saltzen, eta bide batez IBON ETXEA Kanpañin barrun siñadurak batzen. Diñozku arduradunetako batek, 400dik gora batutxuela onezkeo eta baten batek firma nahi badau bixar eguerdixan be Alamedan eongo dizela.

3

Beste alde batetik gogoratu bixar eguerdixan eguerdiko ordu batetan konzentraziñoi eongo dala helburu bardiñaz

2014-04-13 iparran alde konzentri alamedan

Eta hau erderaz, eurak ulertzeko, Hay que ser JULANDRON para que a las 7 de la mañana de este sabado un coche  patrulla se suba a la acera del cruce delante de la caja laboral, el conductor se baje del coche y con todo el odio arranque la pancarta en la que se pedia la vuelta a casa de un preso enfermo, metiendo seguidamente dicha pancarta en el coche patrulla. Estos siempre haciendo amigos.

*Amaitzeko esan zozketako zenbaki saritu  975  ixan dala eta ordezku  1201 .

BERGAMO, Urtzaz

Bergamo urtzan alde

Gaurkun BERGAMOko (Itali) Barrio Campagnolo zentro sozialin aurkeztu dou dokumentala (ResistOndarru). 50 minutuko ikuskizunak, 3 ordu ta erdiko txarli eitteko aukeri zabaldu dau. Bertaratu dizenak interes handixaz jarraitxu dabe esaten zana eta Euskal Herrixan egoeriai buruzkuk. Euskaldunakin batea mahaixan Brigada Gorrixetako emakume bat eon da. Bixar, BRESCIAn aurkeztuko dou dokumentala ta bixalduko dou argazki gexa. Ondo ixan ta Aurrera Bolie.

ONDARRU munduntzir zabaltzen

Milanon herri harresixiatxik berbetan 2014-04-05

Asteburu honetan MILANeko gaztetxe baten (Baraondan) ONDARRUko herri harresixatxik eon diz berbetan eta bide batez RESIST ONDARRUko irudixak eon diz ikusten, bertoko herrittarrak tartin euazela. Horreaz batea, Iñaki Iribarren eon zan (AITZOL ETXABURUaz batea FLEURYko kartzelan eondaku) eta berak azaldu ban Euskal Preso Politikuk euki daben eztabaida prozesu gaur egungo egoera allateko.

Beste argazki hau,TURINeko unibertsitateko zine geli de eta jenti kalearte eon da

1Bittartin hitzaldixak emoten eta dokumentalan aurkezpenaz jarraitzen dabe.

2

Apirilan 9txik 21ea: TORTURIatxik jardunaldixak, LUTERL‏en eskutik

TORTURA kartela

Ondarruko LuterL taldik torturiai buruzko jardunaldixak antolatutxuz Ondarrun. Hauxe dozue egitarau:

TORTURA… ETENIK GABEKO KATEA!

Ondarroan, apirilaren 9tik 21era

• APIRILAK 9, EGUAZTENA.
Gaueko 21:00etatik 22:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Ein Daigun Bidi” irratsaioan.
ROSI ARANA preso ohia eta margolariari elkarrizketa zuzenean.
105.5 FM edo radixu.info

• APIRILAREN 11tik 21era. Udal Erakusketa Aretoan.
TORTURARI BURUZKO MARGO ERAKUSKETA.
Egilea: ROSI ARANA TXAKARTEGI gernikarra.

Ordutegia: astegunetan: 18:30etik 21:00etara

• APIRILAK 16, EGUAZTENA.
Gaueko 22:00etatik 00:00etara.
IRRATSAIO BEREZIA RADIXU Irratiko “Azken Mohikanoak” irratsaioan.
JON ARRIZABALAGA, Andoni Arrizabalagaren anaia.
105.5 FM edo radixu.info

GLOBHITO 24. ZENBAKIA.
– Erakusketari buruzko aipamena + Jardunaldien egitaraua.
– 400 ale.
– Betiko lekuetan banatuko da, jendeak har dezan.Antolatzailea: LUTERL.
Laguntzailea: Ein Daigun Bidi irratsaioa.