Datorren zapatun (maiatzak 24) Kalamendire guz KEMENen egune ospatzea

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Aupa lagunok,
Datorren domekan, maixatzan 25in, Kemenen urtebetetzi de!
Aurten, maixatzan 25a, hauteskunde egune danez, lagunok bezperan zeozer eitti pentsatu dou. Baine zapatun be “Antxoa egune” danez, aurten Braianeko jaixe ein biharrenin, Kemenen partez Kalamendire juti pentsatu dou.
Ba, animaten bazaze, zapatu goxin, maiatzan 24an, Kemenen lagun eta senidik goxeko 10etan, Ondarruko Alamedatik urtengo dou. Asterrika ingurutik 11ak aldin pasa (kotxez hara jun nahi dabenantzat, 11etan, ermita aurrin) eta, handik gora.
Kemenei bixaltzeko argazkixe ata, eta Ondarrure buelta, han ahal dabenak ahal dabena… pintxo, txakolin edo dana dalaku… Kemenen ixenin topa eittea.
ZOIXONAK KEMEN!

Baten batek beran egune dala ta zoixondu nahi ixan ezkeo telegrama bidez edo postalen bat bixalduz, hau de beran “helbidi”:

KEMEN URANGA ARTOLA
CP MADRID II Alcalá-Meco Módulo 7 Carretera de Meco, km. 5
28.870 Alcalá de Henares (Madrid)

NAVALCARNEROko argazki gexa

Kartzela aurrea alla eta IBONen ziegi topa nahixan buelti emotze kartzeliai

8

9

7

3

4

Berak entzuteko lekun ipini diz, eta bolanderak, txalapartaxak, kantak… berak jakitteko han euanela ONDARRU zati bat. Bertatik diñosku ordu batak aldin patixure urtengo dauela eta ordun zarata gexa atateko prest eongo diz.

15

11

17

22

20

23Zuzenketa bat eizku bertatik esanaz ONDARRUtarrez gain  ZARAGOZAtik, BARTZELONAtik, MADRILetik… be jundela jenti.

25

 

Urtebete URTZA herrittik erubela

urtza

Gaur bete da urtebete URTZA atxilotubela. Ez dou ezkutaten faltan botaten douela, onezkeo hamaike pankarta ta batzar eindde eukiko zitxun, hauteskundik dizela ta, IBONen askatasun alde, emakumin zapalkuntzi salatzen, langillin arazuk konpondu nahixan, parrandan… Bañe berak esaten daben latxeik lasai, pilak kargaten dala diñosku ta bueltan etorten danin PLAZAGAÑIN adibidez galdutako turno guztik berreskuratuko ei dotxu. Guk gure aldetik esatetzau beran zain gazela. Besteik ez. Eutsi LAGUN!

Maxatzan 17xan elkartasun martxi Navalcarneroa! IBON ETXEA!!!

IBON ETXERA! Elkartasun Martxi Navalcarneroa!
2014ko maiatzan 17xan, goxeko 6:00etan urtengo dau autobusak Zaldupeko Zubitxik. Zabaldute daz ixena emoteko zerrendak, Kulixkan eta Anaitan. E-mailez be emon ahalko da ixena, iparragaldubaik2@gmail.com -ea idatzitxe. Maiatzan 15a baino lehen ixena emon, mesedez! Bidaiaren prezixu: 20 euro, ikaslik; eta langabetuk 10 euro.
ibonen aldeko martxi navalcarneroa 2014-05-17
Bittartin, herrixan kontzientzizaziñoi kanpañiaz aurrea guz, gaur eguerdixan ordu batetan Alamedan beran aldeko konzentraziñoi eongo da, Madrilen be bai, gero ta pankarta gexa ipinitxe daz (nahiz eta autoridadik kutter bidez kentzen daben, adibidez, monjetako kruzin). Catalunya aldin be zabaltzen hasi diz IBONen kasu…
iBoN
2
3