Kartzeletatik / Deserrittik
Ikaslik eta langilik be IPARRA ETXEA ekarti eskatu dabe
Gaur eguerdixan ein dan manifan, ikaslik eta sindikal munduko jentik, Gaxo dazen presuk ETXEratzin alde ein dabe. Institutu aurretik urten dabe eta Alamedan amatxu eta bidin esku orrixak banatu dabe.







GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA, konponbide garaxe da
Bixar, hilak 30(baixaku), LAB kalin eongo da euskal presun eskubidik errespetatuak izan daitezela exijitzen. Oraingo honetan gaixotasun larrixak dauken euskal presun etxeratzi eskatuko da bereziki, horretarako osasun arazo larrixak dakarren presun herrixeta mugatuko diz mobilizaziñoik. Bixar baixaku ONDARRUko LABeko egoitzan delegatun batzarra eingo dou goxeko 10:00etan, gero 12:30xetan Instituto aurrin hasi eta Alameda arte manifi eingou IPARRA eta gaxoik dazen beste preso guztik herrire ekartin alde. Institutun ikaslik geldialdixe eingo dabe manifa juteko. Deialdixe herrittar guztiai da zabaldute. IPARRA GALDU BAIK, IBON ETXEA.
LEA ARTIBAIko alkatik zapatuko manifako deixe ein dabe
Maiatzak 31 (zapatu) Manifa nazionala ONDARRUn: gaxoik dazen presuk ETXEA

Beheiko argazkixe, IBONen senidik eusko legebiltzarrin ein daben gaurko agerraldixana da.

Eta bittartin legebiltzarran aurrin eindan elkarretaratzi, zapatun ONDARRUn eingo dan manifin deialdixe eitten

Atzo Kalamendin egon ginan Kemenen urtebetzi ospatzen
Atzo Kemenen urtebetetzi ospatzea jun ginan Kalamendire eta hamen dakazuez argazkixak.


Zoixonak KEMEN
Kemenen urtebetetzi dala-ta, urtebetetzin ingurun testo txiki bat idazteko eskatu dotsau Kemenei. Eta, hamen dakazue jasotaku zeuentzat!
EGUTEGIA
— ¿Quien es Uranga? Yo! ….
— Felicidades ha tenido usted un hijo.
Uranga gaztea Carabancheleko liburutegian zegoen pilota partidua ikusten eta funtzionarioaren ateraldiak ezustean harrapatu zuen. 1969ko Maiatza hondarretan zela gertatu zen hau.
Antza, Guardia Zibilak propaganda subertsiboa aurkitu zuen gurean eta Maria Rosa “plaikoaren” senarra espetxera bidali zuten bederatzi hilabetez. Inozentziaren garaia zen inondik ere, zeren gaur egun gauza bera aurkituz gero sei-zortzi bat urte inork ez lioke kenduko gazte idealista hari.
Psikologoen arabera, urtebetetzeek beste edozein urtemugek bezala, eragin sakona dute gure garunean eta hainbat oroipen bistarazten dute.
Txikitan, urtebetetzeak belarritik tenk egiteaz eta ikastolara kilo bat gozoki eramateaz lotzen genituen. Eguna bukatzeko, norbere etxean, ikaskideei eskainitako txokolatada izaten zen unerik gorena: edateko txokolatea, txurroak, eta sandwich “hirukiak”… Horrela, izen horrekin; urtean zehar jaten genituen beste otartekoei “bokadillu” deitzen genien .
Urtebetetze asko ez ditut gogoan, baina bat iltzatuta dut oroimenean. Ikastolako zazpi edo zortzigarren maila izango zen. Juxtu maiatzak 25 hartan, bizikletaz eskualdeari buelta eman genion ikaskideok, pare bat irakasleren laguntzaz. Ondo gogoan dut Santa Eufemin gora, izerdi patsetan nola igo ginen, eta nola jaitsi genuen gero beste aldea ziztu bizian. Beranduago, Lekeitiotik herrirantz gentozela, kostaldeko bidetik, nola nioan bizikletan eskurik gabe, eta, orduan berritasun ziren Ertzaintzaren patruilakoek bota zidatena bozgorailuz: “Agarrate al volante!“.
Bizitzak aurrera egin ahala, hogeita hamabost bat urte eta gero, batzuetan harrigarria egiten zaigu gure adina entzutea. Pentsatzea da bat eta esatea bestea. Askoz gehiago dirudi ezpainetatik irteten denean.
Eta gero, hor daude joandakoen urtebetetzeak… bikotekide ohiena, zendutako lagun edo senideena… Egun horietan, egutegiko zenbakiak kolore berezi bat hartzen du eta begirada galdu egiten zaigu.
Gure urtebetetzean fokua gure gainean ezartzen da eta ordu batzuz ingurukoekin partekatzen dugun filme kolektiboko aktore nagusia izatera pasatzen gara. Baina laster etortzen da normaltasuna bueltan… Zorionez!!!
Millesker Kemen.. eta.. ZOIXONAAAAAK!!
Jai egunin be IBON ETXEA
Gaur eguerdixan be Alamedan batu gaz IBON ETXEA lemapin, ordu erdi egon ga bertan ta beran azken barrixak jakin douz. Horretaz gain, beti da pankarta barriren bat…
…edo baten bat egune pasatea jun (KARRANTZA aldea, adibidez) eta IBONeaz gogoratzen dana.
Bañe argi dakau IBON ETXEA ekarri arte ez gazela geldik eongo.
AITZOL ETXABURU moduloz aldatu dabe
Aitzol Etxaburu atzo moduloz aldatu ben. Lehen Fleuryko D2 modulun euan eta on D1ea aldatu dabe.
Esan, Aitzolei Frantzin ein bir eitzezen epaiketak ein eitzela, ixez bat eta aurtengo urtarrilin besti, beraz, erregimen prebentibutik kunplimientoko erregimenea aldatu biko leuke onezkeo. Bañe Fleuryko espetxin mantentzen daben bitxartin prebentibo modun jarraitzen dau ondioik. Prebentibo modun egotik kunplimienton baño ondio be bixi baldintza okerrauatan egoti suposatzen dau.
Aipatu bebai, modulutik aldatzik beran bixi baldintzetan aldaketak ekarri dotxuzela, ta gañea okerrea. Adibidez lehen muskulaziñoiko ariketak eta fuolin edo beste kirolen bat etxeko aukeri eukan eta on bata edo besti aukeratu bir dau, bixak etxeko aukeri kendu ein dotze. Txabolo barrire erun benin dana kakaz beteta euan, zelan ez berak garbitxu bir ixan ban dana. Telebista ikusteko be ordaindute dauke bañe ondio ez dotze aktiba. Eta gogorrena atzo modulo aldaketi dala ta ez dala egun guzti jan baik euki ben.
NAHIKURE YA! DANAK ETXEA!









