Alameda aldin egon diz egun bitxan ELKARTASUN otzarin boletuk saltzen eta gaur ata dabe zenbaki irabazli eta ordezku. Gogoratu ELKARTASUN zozketi PRESUN aldeko laguntza ekonomikun oinarritzen dala. Azpixan agertzen dan zenbakixe ixan da irabazli. Zoixonak eta gozatu otzariaz!!
Herrixan aurten be faltako dizenak gogun eukikouz eta hainbat ekitaldi eingo diz, Abenduak 24 an hasi eta Urtarrillan 13 arte. Hasteko, aurten aldaketa nabarmen bat eukikou, urtero ein ixan douen illuntzeko kalejiraik ezta egongo eta horren ordez Abenduan 24 eguerdixan (domeki) Alamedan batuko gaz eguerdiko 1:30 xetan elkarretaratze baten. Hurrengo ekimena Abenduak 29 xan ixango da, urteko azkan baixakuko enkarteladi, illuntzeko 7:30tan Alde Zaharretik hasitxe. Abenduak 30in (zapatu) Basauriko kartzela aurrea juteko deixe eindabe bertan manifestaziñoi baten parte hartzeko. Abenduan 31an (domeki) Alamedan batuko gaz eguerdiko 1:20 aurrea Fotokola etxeko. Eta amaitzeko, urteroko mobilizaziñoi erraldoin parte hartukou Urtarrillak 13an(zapatun) Bilbon. Autobusetan juteko, ANAITASUNA eta ALAI tabernetan emon ixenak lelengotik. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, KALIN JARRAITXUKOU!
Gaur eguerdi partin Kalekutzeko eskillaretan otzara eder bat zozketatzeko boletuk saltzen ibili diz PRESO ta IHESLAXAN aldeko lagunak, laguntza ekonomiku batzi de euran helburu. Azpixan agertzen dan zenbakixe ixan da irabazli eta ez balitxake agertuko ordezkuk erungo leuke otzara eder hori. Zoixonak hamendik irabazliai.
Onezkeo danok jakitun gaz bañe ondo etorten da gogoratzi, hilleko azkanengoko baixaku ixanik enkarteladi eongo dala Alde Zaharretik hasitxe ta neguko ordutegixaz illuntzeko 7:30 xetan hasiko dala. DANAK ETXIN egon arte kalea urteten jarraitxukou!
Noiztik gabizen gure artin falta dizenak etxeratzeko eskatzen? Artxibuk arakatzen jarraitzen dou eta astin honek topa douz. 1978ko urrixan 15in atatakuk diz (on dala 45 urte). Sasoi hartan argazki makiña gitxi euazen herrixan eta mobillak jaxoteko euazen, beraz kalidade gitxikuk diz bañe gure memoixin parte bat diz.
Ondiokan be beharrezku de errepresaliatu politikuai gure elkartasune adierazti; horretxeatxik aurten Paletak eta Solomo iberikuk ekarrikouz. Gabonak baño len allako diz eta eskatu zeuri! Eskaerak etxeko emon ixenak azpixan agertzen dizen telefono zenbakixetan.
Gogoratu, gaur eingo dala Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko enkarteladi ( 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau). Aurrera komenta gendun latxeik, hamendik aurrea hillin behin eingo da enkarteladi (hilleko azkanengoko baixakutan). Kartzeletako egoeri aldatzen jun ixan da ta guk be egoeriaz batea eingou. Horreaz lotute esan, datorren astin albiste onak euki geinkela herrixan (erdaldunak diñuen lez, con conocimiento de causa), ia ixe ez dan okertzen. Gero ta hurria dakau helburu, DANAK ETXIN ikusi arte, jo ta ke!
Urtik diz baixakuro baixakuro egin ixan douela enkarteladak, etxin falta douzenak gure artin egon birdizela aldarrikatzen. Hasiera baten, AMNISTIA eskatzen urten ixan dou kalea, denborik aurrea ein ahala PRESUN eta IHESLAXAN Euskal Herriratzi eskatu ixan dou eta ailla da egune ETXERAtzi eskatzen gabizena.
Urte gogorretan 800 lagun inguru euazen estatu espainiar eta estatu frantseseko kartzeletan sakabanatute, gaur egun 170 lagun inguru daz Euskal Herriko kartzeletan (batzuk falta diz ondioik hurreatzeko). Hori bai, guk beti esan ixan dou KARTZELI han, edo KARTZELI hamen, beti dala KARTZELI. Hori esanaz, “aldaketak” dazela gertaten ezin diz ezkuta (dakixenak badaki) eta horreaz lotute kaleko mobilizaziñoin egokitzapena eitxi erabaki dabe herriko PRESUN senidik. Hau de, hamendik aurrea enkartelada bakarra eingo da, hillin atzanengoko baixakun, betiko ordu eta tokitxik urtenda, Euskal Herriko gainontzeko herrixetan lez.
Gure betiko helburu ixan da egunen baten eztouela gexa urtengo kalea barrun dazenan askatasune eskatzen (DANAK ETXIN eongo dizelako). Bidin guz, ia laster DANAK ETXIN IKUSTEN DOUZEN!
Hillin atzanengoko baixakutako enkarteladi eongo da gaur illuntzin herrixan Euskal Herriko txoko askotan latxeik. Alde Zaharretik 8 rak puntun urtengou eta Itsasaurreko plazan emongotzau amaieri. DANAK ETXIN IKUSI ARTE! jarraitxukou kalea urteten. Etorri zeu be!
ASIER BADIOLA LASARTE gutzako INDIXUn egune da gaur ta TURRUNE etxen douen lagun guztion partez ZOIXONAK bixaltzen dotzuau kartzela barrurarte!. Gaur 43 urte handi beteten dotxu ASIERek, gazte erun ben etxetik eta heldu eingo dau buelta. Baikorrak gaz presun gaixaz, berandu baño ariñau herrixan ikusiko douela ez dakauelako dudaik. Aurten kidin artin ospatuko dau egune Martuteneko kartzelan (tartin Aitzoleaz), ia hurrengun etxin eta etxekukin ixaten dan. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
*INDIXUn gaur eguneko “helbidi” hau de: ASIER BADIOLA LASARTE, C.P. San Sebastian Paseo Martutetene, 1, 20014 Donostia (Gipuzkoa). Anima ta idatzi herriko kontuk kontaten, ziur eskertukotzule.
Beste baixako batez (eta eztakiau zemat garrena dan) batuko gaz PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladan. Illuntzeko 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau eta hamendik gonbidapena luzatzen dotzuau guztioi bertan parte hartzea. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!