Gogoratu, gaur eingo dala Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko enkarteladi ( 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau). Aurrera komenta gendun latxeik, hamendik aurrea hillin behin eingo da enkarteladi (hilleko azkanengoko baixakutan). Kartzeletako egoeri aldatzen jun ixan da ta guk be egoeriaz batea eingou. Horreaz lotute esan, datorren astin albiste onak euki geinkela herrixan (erdaldunak diñuen lez, con conocimiento de causa), ia ixe ez dan okertzen. Gero ta hurria dakau helburu, DANAK ETXIN ikusi arte, jo ta ke!
Urtik diz baixakuro baixakuro egin ixan douela enkarteladak, etxin falta douzenak gure artin egon birdizela aldarrikatzen. Hasiera baten, AMNISTIA eskatzen urten ixan dou kalea, denborik aurrea ein ahala PRESUN eta IHESLAXAN Euskal Herriratzi eskatu ixan dou eta ailla da egune ETXERAtzi eskatzen gabizena.
Urte gogorretan 800 lagun inguru euazen estatu espainiar eta estatu frantseseko kartzeletan sakabanatute, gaur egun 170 lagun inguru daz Euskal Herriko kartzeletan (batzuk falta diz ondioik hurreatzeko). Hori bai, guk beti esan ixan dou KARTZELI han, edo KARTZELI hamen, beti dala KARTZELI. Hori esanaz, “aldaketak” dazela gertaten ezin diz ezkuta (dakixenak badaki) eta horreaz lotute kaleko mobilizaziñoin egokitzapena eitxi erabaki dabe herriko PRESUN senidik. Hau de, hamendik aurrea enkartelada bakarra eingo da, hillin atzanengoko baixakun, betiko ordu eta tokitxik urtenda, Euskal Herriko gainontzeko herrixetan lez.
Gure betiko helburu ixan da egunen baten eztouela gexa urtengo kalea barrun dazenan askatasune eskatzen (DANAK ETXIN eongo dizelako). Bidin guz, ia laster DANAK ETXIN IKUSTEN DOUZEN!
Hillin atzanengoko baixakutako enkarteladi eongo da gaur illuntzin herrixan Euskal Herriko txoko askotan latxeik. Alde Zaharretik 8 rak puntun urtengou eta Itsasaurreko plazan emongotzau amaieri. DANAK ETXIN IKUSI ARTE! jarraitxukou kalea urteten. Etorri zeu be!
ASIER BADIOLA LASARTE gutzako INDIXUn egune da gaur ta TURRUNE etxen douen lagun guztion partez ZOIXONAK bixaltzen dotzuau kartzela barrurarte!. Gaur 43 urte handi beteten dotxu ASIERek, gazte erun ben etxetik eta heldu eingo dau buelta. Baikorrak gaz presun gaixaz, berandu baño ariñau herrixan ikusiko douela ez dakauelako dudaik. Aurten kidin artin ospatuko dau egune Martuteneko kartzelan (tartin Aitzoleaz), ia hurrengun etxin eta etxekukin ixaten dan. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
*INDIXUn gaur eguneko “helbidi” hau de: ASIER BADIOLA LASARTE, C.P. San Sebastian Paseo Martutetene, 1, 20014 Donostia (Gipuzkoa). Anima ta idatzi herriko kontuk kontaten, ziur eskertukotzule.
Beste baixako batez (eta eztakiau zemat garrena dan) batuko gaz PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladan. Illuntzeko 8 retan Alde Zaharretik urtengo dau eta hamendik gonbidapena luzatzen dotzuau guztioi bertan parte hartzea. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
Ondarruko ETXERATek gogoratzen dosku, gaur arratsaldeko 8 retan urtengo dabela Alde Zaharretik PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladik. Opor sasoin be GURE jendiaz bat etxen, hurreatu herrixan bazabiz!
Urteroko deialdixe ixaten da amnistia eguni antolatzen dan MANIFESTAZIÑOI. Etxin falta gazkuzenak geure artin nahi douzela aldarrikatzeko hitzordu eukiko dou gaur be 13:00etan Alde Zaharretik hasitxe.
Beste behin eta ez dakiau zemat enkartelada daruauen, gaur osteabe batuko gaz PRESO ta IHESLAXAN etxeratzin aldeko enkarteladan. 8 rak puntun Alde Zaharretik urtengo dau eta Itsasaurrin amatxuko dou eusko gudariak abestuaz. Hurreatu zeube!
Urti jun ta urti etorri Abuztuak 14 an Plazagañin ospatu ixan douen ELKARTASUNEko bazkaxe eingou aurten be. Gure artin falta dizenak ETXIN IKUSI ARTE! bapo bapo jan edanin ospatukou euran hutsuni. Bazkaiko tiketak ANAITASUNA eta ALAIN tabernetan eskuratu ahal ixango dozue 25 euron trukin. Bazkaxe eguerdiko 2:30 xetan hasiko da (gutxi gorabera), marmitxaku, entsaladi, atun erri eta melokoti postre lez ixango da menu ta bazkaxe girotzeko bertsolaxak (JON MAIA ta HAIZEA TELLERIA).
Gogoratu gaur Ondarrutarrok eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko gazela urteroko deialdixai jamon einaz. Euskal Herriko hainbat hondartzetan batuko gaz lelo argixaz, PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXIN! nahi douzela ikusi aldarrikatzeko. Etorri zeube!