Urte bi URTZA erubela

urtza1
Gaur (maxatzak 15) urte bi beteten diz ONDARRUTARROK kalea urten gendule gure herrittarra (URTZA) kartzela erun nahi belako. Euskal Herri guztin ikusi giñuzen bera babesten. Aurretik erabaki gendun era baketsun eingo gentzanela aurrez etorriko zin inddar polizialai. Eta esan eta ein. Ez gendun bortizkexaik erabili, eurak BAI (hainbat lagun kolpez zauritu zitxuezen). Gu irudi honeaz geatzen ga, ezta inddarrik herri hau geatuko dabenik.
nati eta lagunak ondo zaindute

URTZAk azarun 14an urtengo dau kartzelatik, eta beraz eon dizenak diñue pilak karga-kargata daukezela. Ideia argixakin sartu baben…. eztou nahi pentsa zelan urtengo daben.

AITZOL ETXABURU ARTETXEn egune da gaur, ZOIXONAK!!!

aitzollll Langillin egunaz batea AITZOLen egune ospatzen dou gaur. Badakiau FLEURYn ez dabela eukiko aukeraik TURRUNIN sartzeko bañe… Beti lez beran “helbidi” ipintxen dotzuau. Lau letra berai idatzi eta herriko kontuk kontatea animaten zatxuau. AITZOL ETXABURU ARTETXE 399 918 U 3G46 D1 Fleury Merogis, maison d’arrêt hommes – 7, Allée des Peupliers 91705 Sainte Geneviève des Bois Cedex – France

BILLOTXIK Donostiko giza eskubidin zinemaldixan. Gaxoik dazen presuk ETXEA!!!

z

Gaurko ekintza honen bidez, Ibon Iparragirre Burgoa eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoek jasaten duten biluztasuna islatu nahi izan dugu. Hau da, mendekuan oinarritutako espetxe politikaren aurrean gaixo larri dauden presoek ez daukatela inolako babesik, indefentsio egoeran aurkitzen direla. Eta indefentsio egoera horrek, euren gaixotasunaren ondorioak areagotu baino besterik ez dituela egiten, eta baita ere gaixotasunaren beraren hedapena erraztu.
Ibon Iparragirrek, esaterako, HIES-a dauka C estadioan. Honek zera esan nahi du: bere gaixotasuna sendaezina dela eta degeneratiboa. Bai Basurton eta bai Madrileko Gregorio Marañon ospitalean egin dizkioten txosten medikuek “leucoencefalopatia multifocal progresiva”, “episodios convulsivos”, “deterioro cognitivo” eta “probable demencia sida” aipatzen dute Ibonen diagnostikoan. Hau da HIESak burmuinari ukitu dio, eta besteak beste, ikusmena galtzen ari da: ezin du irakurri eta ez du ezagutzen aurrean daukana, lau metrotara eduki arren. Egoera hau jada zaila bada askatasunean, irudika dezagun zernolako sufrikarioa ari den pairatzen Ibon egunerokotasun batean.

Irakurtzen jarraitu →

Blanqueo de Capitales?

hau baiHauxe da Ondarruko presun senidiai (Euskal Herriko guztiai kontixu) alla gakuen zitaziñoin ixenburu. Guardia zibillan buleguta jun bir ei diz (La Salvea) testigo latxeik deklaratea.
ASTERIXek esango leuken latxeik: Honek PIKOLUok burutik jota daz. Pentsaten badabe PRESUn senidik kikildu eingo dizela holako montajik atxik… argi dauke.