Zoixonak LAGUN!!!

ANARTZen egune EKAINAK 20
ONDARRUtik zazen tokire, pare bat muso nahitzuauz bixaldu. Kartzeletan dazenan “helbidi” argitaratzen dou gure herritxarrak presuk zoixontzeko, bañe ez da zure kasu. Denpori aurrea du (argazkixetan ikusikozun latxeik) bañe zuk gure bixotzetan jarraitzen dozu. Ahal dozun hobetuen ospatu zure egune (44 urte behin ospatzen diz bixitxan) eta tragu hartueran amets ein zure ondun gazela. Laster arte!
BOTXen eguneako 2015

zoixonak anartz 2

ZOIXONAK ANARTZ

Ekainak 20 (zapatu) preso eta iheslaixan aldeko futbito txapelketi

Ondarruko preso eta iheslaixan kuadrillakuk eta lagunak antolatute, euran aldeko futbito txapelketi ixango ra EKAINAN 20xan FRONTOIN, goixeko 9txerdixetan hasi eta iluntzeko 19:00etan ixango ra finala. Egun guztin zir, TXOSNI eta ANIMAZIÑOI eztiz faltako, eta jan-edanik pez! Anima zeure kuadrilli be, eta ixena emon hillan 16xe baño lehen Apallun, Kukuan, Anaitan edo Kulixkan!

image

HENDAXAn be fuolin jokatu gendun

Atzo futbol egune euki gendun. BARTZELONA aldea eon giñan begire Atletixak kopi irabazteko esperantziaz, bañe beste Ondarrutar talde bat HENDAXA jun zan fuolin jokatzea preso ta iheslaxan aldeko futbol 7re. Euskal Herri guztitxik jundako jenti batu zan bertan, ONDARRUk 3 ekipo aurkeztu ban (Ondarrutarrak, Pelauk eta Ekipo Rosi) eta esko hutsik ez giñan etorri bertatik. Hamen bertan atatako irudi batzuk:
qqq

q

Normalin kopiaz etorri ixan diz bertatik, aurten beatu zelako diplomi jaso douen

qqqqqqq

Ekainak 6 (zapatu) Hendaxan: “HERRI BIHURTU ZAIDAN DESERRIAN” emanaldixe

2015-05-26 KEMEN URANGAn omenez kontzertu «Herri bihurtu zaidan deserrian» olerki eta kantu emanaldi bat da, errezitatutako poema eta kantu akustikun bilduma bat; euran bidez, etxi atzin laga eta toki ezezagun baten bixitxen jarraitzen dabenan histoixi kontaten dau. Bidai baten kontakizune da hau, erbesteratun min intimuenak, hausturak, zalantzak, hutsunik eta pozak islatzeko saiakera bat. Askoren histoixi ixan leike hau, nahiz eta Jon Garmendiak idatzitxako poemak ixan, beran benetako histoixin kontakizun modun. 10 urtetan idatzitxako poemak diz. Eta dana Xabi Solano musikaixak gidatutako taldin eskutik. Partaidik Jon Garmendia: Idazli. Xabi Solano: Musikaixe. (Esne Beltza) Keu Agirretxea: Musikaixe. Ortzi Oihartzabal: Bioliñe. Xabi Azkarate: Perkusionisti. Eider Eibar: Ilustratzaili. Soinu teknikaixe Paxkal Etxepare hazpandarra ixango da, eta Argi teknikaixe Jon Mentxaka. Deserriaren Herrian

KEMEN URANGAn urtebetetzi de gaur

Gaur maxatzak 25, Kemen Uranga Artola ondarrutar preso politikun egune ra. Alcalan egonda gero, on dala aste batzuk Darocako (Zaragozan) kartzela trasladaben. 2017ko abuztun 6xan amaitzen dau kondeni. Animooo! idatzi Kemenei zorixontzen. Hau de beran “helbidi”:
KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA