Athletic-Reala derbirako 4 sarrera!

Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !

Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

zozketakartela

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!

Danak etxea!

Mirentxineko boletoik badakazu allarte!

Mirentxineko taldetik honako abisu pasazku:

Euskal Herrixan, Ondarrun be bai klaro, buelta-bueltaka ibili douz zozketa edo boleto honek Mirentxin-eko gidari bolondreson eskutik. Holakoik badakazu beatu ondo!

Irabazli; urtarrilan 22ko ONCEko zozketin sarixan zenbakixe daukena, hau de: 34250an jabe dana.

Mirentxin zozketa irabazli

Zoixonak irabazliai! Ta bestioi… animo, datorren urtin be egongo da aukeri-eta! Elkartasun eta maitasun kilometruk danon artin arintzeko asmoz…Mirentxin Gidarixak martxan.

Batu diz Ondarruko MIRENTXIN txoferrak

5 urte inguru daruz martxan Ondarrun Mirentxin txofer boluntaxo taldik. Helburu, euskal preso politikuai, euran bixitxak bermatzi dispertsiñoi aplika arren , senide eta lagunak dakarrezen kartzeleta bixitxeta erunaz.

Gaur egun, 2 kartzeletako biajin arduri dakar herriko taldik: Valentzi eta Saint Maur.

48 txofer boluntaxo inguru daz herrixan, baine beti be zenbat eta gehixa hobeto leko gehixauata aillateko, hau de, preso gehixauan bixitxak errezteko senide eta lagunai.

20160115_181653

Dispertsiñoiai aurre eitteko prest baza, anima eta ixan Mirentxin gidari. Kotxeko karneta eta borondati badakazuz… atik zabalik eta furgonetak prest daz! Euskal presuk etxea ekarri arte… jo ta ke!

Mikeltxo eta kuadrilli LIBRE !

Komunikabidin bidez entera gaz Segurako sarekadan atxilotu zittuezen 35 kiditatik inok ez dabela jun biko kartzela, tartin geure herrittar eta lagune dan: Mikel Etxaburu. Historiku de holako makroepaiketa baten akordu batea ailati fiskaltzi te konpaiñiaz. Akordu horreaz urte 2, 1 eta 6 hileko zigorrak ipini dotsez, beraz inok ez dau jun biko kartzela.

Ontxe beran Mikeltxon watsapa jaso dou: “Danok etxea” poztasunez esanaz. Hori, hori! Kartzelak hutsitzeko garaixe da. Kartzelaratze gehixa ez! Danak etxea!!!

mikeltxo1

Informaziñoi sakontzeko: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160113/el-juicio-por-la-redada-de-segura-se-cierra-sin-que-los-independentistas-tengan-que-volver-a-la-carcel#.VpYvvBhdpfE.twitter