ARGENTINARRAK preso eta iheslaxan etxekukin batu diz

4Giza eskubidin alde lan etxen daben talde bateko kidik batu diz Lea-Artibaiko ETXERAT taldeko lagunekin. Mirta Fabre eta Susasna Etchegoyen argentinarrak, giza eskubidin urraketak aztertzen ibiltxen diz eta gero, mundu mailan etxen dizen foro ezberdinetan urraketa horrek mahairatzen dotxuez.

3

Dispertsiñoi dala ta, presun seme-alabak euran gurasuai bixitxi etxeko daukezen oztopuk ta horretaz gain, preso batzun gurasuk oso nausxiak dizela ta, dispertsiñoi tarteko, bisitxeta juteko zailtasunak daukez. Horrek arazo guztik atxik eindabe berba kanpotik etorritxako delegaziñoaz

2

Urtarrillak 14 (zapatu) BILBOko manifako motorrak berotzen

Urtin tzir manifestaziñoi asko egoten diz presuk eta iheslaxan etxeratzin alde, bañe urte hasieraku berezixe ixaten da motibo askoatxik. Jendetsuena ixaten da, sentsibilidade desberdiñetakuk batzen gaz, Presuk bixitxaik ez dabe eukitxen senidikin ta danak BILBOn batzen diz…gauza askorek etxen dabe egun hau berezixe.

Autobusetan juteko zerrendak zabalik daz betiko lekutan, emon ixenak lelengotik. Atzo bertan Zaldupeko kanpo fuolin zabaldu ben pankarti berta juteko deixe etxen

zaldupen-2017-01-07-bilboko-manifa-juteko-deixe-etxen

Norbanakuk be deitzen dabe berta juteko

guk-be-salatzen-dou

Ta gaztik be euran autobuse atatea eiduz

gaztiok-be-baguz-urtarrillan-14

CARTAGENA aldetik, urte berri on!

Aurten be ez dosku hutsik ein. CARTAGENA aldetik jaso dou esku orrixe eta bertan urte barrixe zoixontzen gatxue. Urte asko diz bertako hainbat herrittarrek “Comite de solidaridad con Euskal Herria” taldi sortubela. Eta ondarrutar askok eskerrak emon bitzau emon dozkun laguntziatxik, euran etxitan jaten emozku, bertan lo etxeko aukeri euki dou, hara ta ona erun gatxue…kartzeleta bixitxeta jun bir ixan gazenin. Milla esker!!

2016ko-rekordatoxu-cartagenako-komitine