
Kartzeletatik / Deserrittik
Preso eta Iheslaxak etxeratzin aldeko siñadura bilketi gaur Ondarrrun
IREKI ekimenin barrun (Langillik be bat etxen dou DANAK ETXEA ekartin alde) ipinikotxue gaur maxak ONDARRUko kalitan.

LEKATXOn be IBON IPARRAn aldeko gutun bidalketi
LEKATXOtik bixalduzku argazki hau. Bertan ikusten danez mahaixe ipini ben atzo IBON ETXEA leluaz gutunak bixaltzen beran etxeratzin alde.

IBON IPARRAGIRRE BURGOA herrixan egon da

IBONen atxan osasun egoera txarran aurrin herrire ekarri dabe esku burdiñakin lotute. Zaharran egoitza aurrin elkartu gaz berai berotasun apurre emoteko ta hara non eta BALTZ tropi agertu de gu zaindu nahixan edo. Tatarrez ata dabe kotxetik gure txilixuk entzunaz eta egoitza barrure sartu dabe hegan.




Barrun euala hildde atxe, EUSEBIO IPARRAGIRRE. Tentsiñoi handixe egon da ata dabenin (atzeko atetik) aringainan. Gu bera animaten eta “Mozorrotutako autoridadik” bera erun nahixan. Peni eta poztasune euki dou alda batea, atxan herixotzi eta bera gogor ikusti bañe gauza bateaz gelditzen gaz, Baltzan nauxixak esatzanaz anaxe batei: VAYA VIAJECITO QUE NOS HA DADO TU HERMANO. IBONek gogor jarraitzen daben seinale.
JO TA KE, PRESO ta IHESLAXAK HERRIRE ETORRI ARTE!!!
Hamen LEA ARTIBAIko HITZAk ata daben bideu
ELKARTASUN zozketi
“32”ko telebista plasma zoragarri bat eskuratzeko AZKANENGOKO EGUNAK! Ez takazule? Ta zetan za txotxo ba? Zapatun, karnabal zapatun bai, ixango ra zozketi eguerdiko ordu 2xak aldea Kalekutzeko eskillaretan Alaiko albun, eta irabazi ezkeo gabaz (etxin geatu ezkeo, klaro) Rio de Janeiroko sanbodromun bazeoz modure bixikozuz karnabalak! Fijo!

Kalea urten dou IBON ETXEA lelopin






Hamen dakazue Hitzak ein daben bideue be
IBON etxin nahi douelako ikusi DANOK KALEA!!
Bixar Otsailak 12 (domeki) eguerdiko 13:00etan Alamedan batuko gaz manifestaziñoin juteko herritxik zir” Berandu baino lehen IBON ETXEA” lelopin. Bixik eta askatute nahi douelako ikusi, danok KALEA!!

Ibon etxea ekarri bihir dou!
Dakixuen modun, herrikidi douen Ibon Iparragirre, larriki gaxoik egon eta preso dakarrena, kartzelan jipoitu ixan da barriro, 24 ordun bi bidar!
Giza eskubiditaz berba eitten ahue beteten daben bitxartin, kartzeletan mendeku politiki beran modoik gogorrenin aplikaten dabe! Ibon, eta larriki gaxoik dazen presukin dakarren jarrerik argi eta garbi erakusten doskun modun egune jun, egune etorri.
Angelita Burgoak elkarrizketan esplikaten dau azken gertaerak:
eta ondorengo mezu jaso dou, gaur eingo dan batzarreako herritxarroi deixe zabalduaz:



Berandu baino lehen…
Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!
ARGENTINARRAK preso eta iheslaxan etxekukin batu diz
Giza eskubidin alde lan etxen daben talde bateko kidik batu diz Lea-Artibaiko ETXERAT taldeko lagunekin. Mirta Fabre eta Susasna Etchegoyen argentinarrak, giza eskubidin urraketak aztertzen ibiltxen diz eta gero, mundu mailan etxen dizen foro ezberdinetan urraketa horrek mahairatzen dotxuez.

Dispertsiñoi dala ta, presun seme-alabak euran gurasuai bixitxi etxeko daukezen oztopuk ta horretaz gain, preso batzun gurasuk oso nausxiak dizela ta, dispertsiñoi tarteko, bisitxeta juteko zailtasunak daukez. Horrek arazo guztik atxik eindabe berba kanpotik etorritxako delegaziñoaz

Otsailak 4 (zapatu) SANTA AGEDA bezperan kantatea guz GARRAXIKAz batea
