Gaur goxin Kalekutzin egon diz boletuk saltzen , PRESO ta IHESLAXAN aldeko ELKARTASUN otzara eder baten zozketan. Gure artin falta douzenai laguntza ekonomiku batzi dauken helburuaz.

Hau ixan da zenbaki irabazli (agertu de):

Gaur goxin Kalekutzin egon diz boletuk saltzen , PRESO ta IHESLAXAN aldeko ELKARTASUN otzara eder baten zozketan. Gure artin falta douzenai laguntza ekonomiku batzi dauken helburuaz.

Hau ixan da zenbaki irabazli (agertu de):


Azaroko azkan baixaku de ongo astin eta hilleroko ekimena engou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Illuntzeko 7:30xetan urtengo dau Alde Zaharretik ta herrixan buelti emongou eskakizun hori aurrea eruteko. Azkanak urten arte, Jo ta Ke!

Hillero etxen douen enkarteladi engou ongo baixakun, PRESO ta IHESLAI GUZTIK ETXEA! aldarrikatzen. Gogoratu, Illuntzeko 8 retan urtengo dabela Alde Zaharretik. Danon artin ekarriko douzelako, etorri zeube!

Datorren baixakun, irailak 27 xan eingo da ongo hilleko enkarteladi PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzeko. Aldaketa txiki bat eongo da, arratsaldeko 7:30xetan urtengo dabelako Alde Zaharretik (Gudari Eguneko ekitaldixe eongo dalako ondoren monolito aurrin). DANAK ETXIN IKUSI ARTE! JO ta KE!

Abuztuko azkan baixaku hamen dator (A-30) ta hillero etxen douen lez kalea urtengou PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! eskatzen. Gogoratu enkarteladik illuntzeko 8retan urtengo dabela Alde Zaharretik. Danak etxin ikusi arte Jo ta Ke!

Urteroko Andra Maixetako elkartasun zitxi ate joka dakau. Amnistixa egunin (Abuztuak 14) etxin falta gaskuzenak geuaz nahi douzela aldarrikatzeko manifestaziñoi antolatu dau Ezker Abertzalik ASKATASUNA lemapin.

Manifi eta gero, elkartasun bazkaixe, bertsuk… egongo diz Plazagainin. Jaixetan be… Faltaten dizenak gogun hartute kalin barrena!
Kafeko atzin jaxetan egongo dan txosnik (PRESO ta IHESLAXAN aldeku) bertan eingo dizen erromeixan egitarau zabaldu dau, bai egunak eta batxe be ordukin. DANAK ETXIN ikusi arte jo ta ke!

Abuztuak 14an ospatzen dou urtitan AMNISTIA egune herrixan ta aurten be gitxia ez da ixango. Egitaraun barrun bazkaxe etxen dou Plazagañin (400 lagunetik gora batzen gaz urtero) ta bertan parte hartzeko txartelak eskuratu birdiz edo ALAI edo ANAITASUNA tabernetan 25 euron trukin. Baakixue atzana popa ustel, eskuratu lelengotik! FREE THEM ALL! DANAK ETXIN ETA ASKE!

Beste urte batez, urtero ein douen latxeik hondartzetako mobilizaziñoik eingouz Abuztuak 4an (domeki) eguerdiko 12:00 xetan. Bañe ongun, Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan alkartuko gaz, Bizkaiako hiru hondartzetan eta Gipuzkoako beste hirutan. Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan hain zuzen. Lehenengo aldiz, urtero Etxeratek antolatu ixan daben hondartzetako mobilizaziñoi Sare Herritarraz batea antolatuko dabe. Elkarlanin, guztion arduri dalako euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesu gauzatzeko lanin jarduti.
*Despistauren bat beleo osteabe gogoratzen dotzuau aurten herrixan ez gazela mobilizako. Ondarrutarrok hurbiltxasunatxik bi aukera dakau, edo Mutrikure jun edo Lekatxoa. Han ikusiko gaz. DAN DANAK ETXIN EGON ARTE, KALIN IKUSIKO GAZ!



Gaur eingou PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! lelopin tokaten dan enkarteladi. Gogoratukotzuau, hilleko azkan baixakutan Euskal Herriko herri gexenetan etxen dizela enkarteladak egun honetan. Ondarrun, Alde Zaharretik urtengo dau illuntzeko 8retan. DANAK ETXIN ikusi arte kalin jarraitxukou, etorri zeu be!
