Beste argazki hau AFRIKA aldetik jaso dou gaur bertan, SENEGALgo lurretatik eta hauxe idatzi dosku:
Senegalen be preso eta iheslaxak gogun. DANAK ETXEA!

Beste argazki hau AFRIKA aldetik jaso dou gaur bertan, SENEGALgo lurretatik eta hauxe idatzi dosku:
Senegalen be preso eta iheslaxak gogun. DANAK ETXEA!

Modan da kontixu aurten GALIZA aldi. Asko ixan diz berta oporreta jun dizen Ondarrutarrak. Gaur bertan hauxe bixaldu dosku.
“Galizia aldetik be barrun eta erbestin dazenakin ez ga ahazten! Euskal preso politiko eta iheslaxak etxea!”

Gaur pillo bat lagun batu ga alamedan ein ddan asanblean eta manifestaziñoin KEPAn herixotzi salatu, Danak etxin eta bixik nahi douzela aldarrikatu eta espetxe politika kriminal hau behingoz gelditzeko!

Eta honetxek diz hurrengo egunetako deialdixak:
Galdakaoko manifa juteko autobuse eongo da Ondarrutik! Apunta betiko lekutan!
Atzo GETAXA-HERNANI ibilbidi eiban KALERAk eta bertako irudixak jaso douz. Esan birdou Ondarrutarrak ixe etapa gexenetan parte hartu dabela.




Batzuk oporreta, beste batzuk egun pasa, opor luzik,motzak…udi eskapadak etxeko sasoi ixaten da. Zoritxarrez batzuk urte guztin latxeik, beste batzuk oporretan gazen bitxartin hainbeste kilometro ein bihir ixatetxuez…eta ez eurak nahi dabelako… euran, senidik eta lagunak ikusteko espetxe politikin erruz baino!
Hau argazkixe Clairvaux eko espetxetik bixaldu doskue, bertan Aitzol Etxaburu herrikidi da bahitxute!
Argi dakau baine ehunke ero milaka kilometro ixanda be sekule ezatxuauena bakarrik laako! MATXE ZATXUAU!
Ohiku dan latxeik Zapato urdiñin hitzordu dakau Kalekutzeko eskillaretan eguerdiko 13:30tan. Dan Danak ETXIN ikusi arte KALEA urtengo dou, Urdiñez, Gorriz, Zuriz…pankarta atzin eongo gaz.



Ta ez bakarrik gure burutan, paparrin be erungo zatxuau.

Badaz ikusten dizen kate eta barrotik, beste batzuk baine inbisiblik diz. Badaz kontaten douzen km-k, baitte munduko globuai bueltak emon eta nun zazen jakin baik geuaz baine hain apartin zazena, ez dakiau zenbat km-a, ez dakiau ze kate eta ze barrotez inguratute…zein baldintzatan… eutsi gogor lagune! 10 urte herritxik jun bir ixan zendune; represiñoiai, torturiai eskapauaz…
Aspaldixan belarritxik ten ezin ixan dotsuau ein, gaur; 46 tengara Turrunetik, Ondarrutik. 46 urte bete dozuz, geuandik banatute baine beti alkarreaz, zoixonak lagune!
Zeure kamisetiaz atatako argazkixak be lortu douz… lagunak ikustik ilusiñoi eingo dotsulakun…


Kresalez betetako 46 muso handi! Ilargiraino eta bueltan… maitte-maitte!
Iheslaxak etxea!
Gero arte!
Bixar ekainak 21in sartzen eigaz udan diñue dakixenak. Hondartzi, ure, mendixe, itsosu, jaxak…Ikaslik kurtso amaieri be sumaten hasitxe daz, motxillak bazter baten laga ta bizikletak prestaten hasi diz. Gurasuk ostea, oporreta juteko planak etxen. Atxeta, Saturran, Arrigorri diz entzuten dizen berbak gure ingurun. Hori dana gozameneako da bañe….Atzo bertan herriko preso baten gurasukin egoti suerta gaskun, Levante aldin da semi kartzelan. Imaginatezue 40 gradu lau paet tartin? Gaba alla ta beru soñetik ezin kendu? Egosi bearran sentsaziñoi?
Gogoratu, UDAn be gure herrikidik barrun ta ihesin jarraitzen dabela, gozatu, bañe akorda DANAK ETXEA ekarri birdouzela. On danok be asti gexa eukitxen dou eta momento aproposa topa geinke idazteko be.

Ez dozuela ondioik ixenik emon zapatun jokatuko dan futbito txapelketan? Ba Anaita, Kulixka, Mamu edo Gaztedin emon zeinke lelengotik. Goxeko 9xetan hasi eta arratsaldeko 7rak bitxartin jokatuko diz partiduk herriko frontoin. Txosni eta animaziñoi eongo ei de diñosku antolatzallik. Sartu GOLa eurak atxik!

ZUNBELTZek 34 urte beteten dotxuz gaur. 34 urte horretatik 15 kartzelan pasa dau, NAHIKURE! Sasoire etxekun eta lagunan artin ospatzeko beran egune. TURRUNAN zenbakixak ondo badabiz, datorren urteko martxun ( 9 hillabete inguru) herrixan ikusti espero dou, beraz hau de atzanengoko bidar hamendik zoixonduko douena, EUTSI LAGUN! Beti esaten douen latxeik, barrun dazenak asko eskertzen dabe herriko barrixak, hau de beran “helbidi”:
ZUNBELTZ LARREA:
Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006 Castellon de la Plana – Castellon
