*GAUR8 gehigarritxik hartute 
Kartzeletatik / Deserrittik
IBON IPARRAn aldeko manifestaziñoi Bilbon!
Leitzan, EH ko mendi erronkan be IBON ETXEA!
Urtero lez, gaur be, Leitzan Euskal Herriko mendi erronkan parte hartu dabenak eta animaten ibili gazenok Ibon Iparra eta etxin falta douzenak presente euki douz.


Ekainak 1 (eguena) arratsaldeko 8retan KONTZENTRAZIÑOI kalekutzin, IBON KALEA!!!
Gaur arratsaldin Angelitak beran semi Ibon Iparragirre ikusteko aukeri euki dau Madrileko Gregorio Marañon hospitxalin, lasai topa dau eta hori posteku re, baine atzo eta gaur einddako proban emaitzik eta barririk eztotze emon.
Beraz Ibonen osasunan egoeraik jakin baik jarraitzen dou.
Aupa Ibon eta besarkada bero bat familixiai.
IBON ETXEA!
KEMEN URANGA ARTOLA preso politiko ondarrutarran egune da gaur. Zoixonak lagun!!!
48 urte etxetxuz gaur KEMENek eta guk TURRUNEtik belarritxik tengada handi bat nahi dotzau ein. Sentsaziñoi gazi-gozu dakau gaur. Batetik ezin douelako zuzenin zoixondu eta bestetik 74 egun barru etxin ikusiko douelako ta ordun bai ten engotzauela. Bai, aurtengo Abuztun 6xan (domeki) askatuko dabe KEMEN, Darocako (Zaragoza) kartzelatik.

Ondo etorri Xabi!
5 urte Frantziko kartzeletan preso pasa ostin geure artin dakau Xabi, ONDO ETORRI XABI!
Bat gitxia beraz… eta baixakun zelebra eingou!
20.30ak bueltan, enkartelada ostin etorri Alameda Xabin ongi etorrire!

GRANADAko kartzela aurretik be ELKARTASUNE espetxitako martxakin
Nahiz eta gaur 6 kartzeleta egon dizen elkartasunezko martxak, beste presuk dazen kartzeleta be hurreatu diz lagunak eta familixakuk. Hamen GRANADAko kartzela aurretik bixaldu doskun argazkixe Ane Mirenek. Beste aldetik Txominek be diñosku beran atzanengoko bixitxi ixan dala gaurku DAROCAko (ZARAGOZA) kartzela (laster albiste ona eukikou eta).

PICASSENTko (VALENCIA) kartzela aurrin (ontxe bertan)
Goxaldin urten dabe autobusak Españi eta Frantziko 6 kartzela desberdiñeta ta Ondarrutarrok Picassentko kartzela juti toka gasku. Bertan dakarre gure herrikidi dan ASIER BADIOLA “INDIXU”. Barrun dazenai elkartasune erakusti ez da holako erreza ixaten, beatu bestelan irudi honek. Autobusetik baja ta segixan “dokumentasio” ta katxeuk, por si.











Hortxe atzin ikusten dozuen lau paetan tartin dauke INDIXU. Beran lagun eta familikuk ehundaka kilometro ein bir ixatetxuez bera ikusteko. Sasoire etxerutz ekarteko.
Herriko gaztik, bixarko ESPETXE MARTXIN ingurun…
Ondarrutarrok Picassent-ea; presuk KALErA!
Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!

Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.

Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!
“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”
30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela.
30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.
Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose
Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.
Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.
Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.
Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.
Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!
(Apuntatu zure herriko autobusean – Ondarrutarrok KULIXKA tabernan-. Larunbatean espetxe martxak!
Herrialde desberdinetako lagunak be dispertsiñoin kontrako mezu zabaltzen dabiz, M20ko martxeta juteko deixe eiñaz.

Hau danau irakurri eta ondio ez zaz apunta martxako? Arin ibilli ixena emoteko azken egunetan sartzen hasi gaz-eta!
(PD: Turrunak M20ko martxiai jarraipen grafiko zehatza eingo dotsa berta jungo dizen reporterun bittartez.)






