Munduan barrena abesten dou gure kantetan… Beatu zer bixalduzkun OIHANAk MOZAMBIQUEko lurretatik:
«Hillebetin Mozambiqueko biximodu sustraixetatik gabiz ezautzen. Chimoio herrixan, Nhamatsane ixeneko auzorik kaltetuenin. Komunidadetik oinezin ibiltxi beste mundo baten sartzi dela esan leike; umik euran anai-arreba txikixauak zaintzen, merkatuk egunero gainezka, jenti oinutsik, erropak harrixin garbitzen, buro gainin trastuk karriaten, autobusak jentez gainezka asfalta baiko errepiditatik, bigarren eskuko erropan salmenti kalitan…etxebizitzan egoerak benetan prekaixuk di; lurraz eindakuk, elektrizidade ta urik baik, komunik baik eta abar luze bat. Eguneko salmentan irabazten daben diruaz 3 jatordu etxea allati ezta bape erreza, ondorixoz umitan desnutriziñoi zantzuk topati ohiku de. Gainea, HIESA edota malaria, danan ahotan dazen gaixotasunak di.
Gure lana komunidadeko bizi baldintzak zelakuk dizen aztertzi de eta umin osasun egoeri ikusti. Horren bitxartez etxebizitza prekaixuenak hobetu ahal ixateko eta epe motzea osasun etxe bat iraitxeko.
Hamengo biximodu guriaz guztiz ezberdintzen dan arren, batzin gaitxun gauzak be badaz, eta bat herrixe aurrea atateko gogu eta inddarra da!»
Ondo pasa jaixak eta zainddu herrixe! Ah, eta falta dizen guztik herrixan guaz egon arte JO TA KE!