48 urte etxetxuz gaur KEMENek eta guk TURRUNEtik belarritxik tengada handi bat nahi dotzau ein. Sentsaziñoi gazi-gozu dakau gaur. Batetik ezin douelako zuzenin zoixondu eta bestetik 74 egun barru etxin ikusiko douelako ta ordun bai ten engotzauela. Bai, aurtengo Abuztun 6xan (domeki) askatuko dabe KEMEN, Darocako (Zaragoza) kartzelatik.
Nahiz eta gaur 6 kartzeleta egon dizen elkartasunezko martxak, beste presuk dazen kartzeleta be hurreatu diz lagunak eta familixakuk. Hamen GRANADAko kartzela aurretik bixaldu doskun argazkixe Ane Mirenek. Beste aldetik Txominek be diñosku beran atzanengoko bixitxi ixan dala gaurku DAROCAko (ZARAGOZA) kartzela (laster albiste ona eukikou eta).
Goxaldin urten dabe autobusak Españi eta Frantziko 6 kartzela desberdiñeta ta Ondarrutarrok Picassentko kartzela juti toka gasku. Bertan dakarre gure herrikidi dan ASIER BADIOLA “INDIXU”. Barrun dazenai elkartasune erakusti ez da holako erreza ixaten, beatu bestelan irudi honek. Autobusetik baja ta segixan “dokumentasio” ta katxeuk, por si.
Hortxe atzin ikusten dozuen lau paetan tartin dauke INDIXU. Beran lagun eta familikuk ehundaka kilometro ein bir ixatetxuez bera ikusteko. Sasoire etxerutz ekarteko.
Amnistixin aldeko astin 40.urteurrena, dispertsiñoin 30.urteurrena… ezker abertzali hainbat ekimen da burutzen preso eta iheslaxan kaleratzi, etxeratzi eskatzen. Ondarruko kalitan be suma dou aldarrixe!
Dispertsiñoin salaketi eitteko: KALERA ekimenetik kartzeletako martxak plantea diz; 6 kartzeleta jungo gaz, 3 estatu Frantsezin dazenak eta beste 3 estatu españolin. Egun ondio jasaten gazen dispertsiñoi salatziaz gain, presuai geure elkartasun eta maittasune adierazti de helburu, eta zentzu horretan dispertsiñoin helburuk ez dizela bete ozen aldarrikatzeko etsaxai, presuk urrundu arren gu ez ga-eta eurakandik urrunduko, ez lehen, ez on.
Ondarrutarrok Picassentea guz, bertan Asier Badiola herritarra dakarre beste hainbat kideaz batea; beraz, Asierrei eta bertan dakarrezen presuai geure elkartasun eta maittasun guzti adierazteko aukera modun ulertzen dou Turrunetik M20ko martxak! Barrotin artetik pasa daittin geure maittasune!
“agian, hasieran bertan ekibokatu ginen…”
30 urte. 30 urte urrundu zintuztetela. 30 urtez, dispertsioa gure Herria eta gure gorputza zeharkatu duen mina izan da. Eta da.
Nekatuta nahi gaituzte, etsituta. Kateak gero eta astunago sentiarazi nahi dizkigute. Horrek asetzen du haien mendeku gose
Baina zutik jarraitzen dugu. Gure lagunak dira, seme-alabak, kideak. Maite ditugu. Askatasuna amets, duten onena emateko prest egon direlako sartu dituzte lau hormen artean. Mundua beste era batez sentitu eta bizi daitekeela sinetsita borrokatu direlako.
Ez, ez ginen okertu. Ordainarazi nahi izan digute euskaldun sortzea, baina gure maitasuna ez dago preso.
Nagiak kendu, irribarrea atera eta ukabila estutu. Borroka garaia da.
Larunbatean zuekin, zuengatik milaka kilometro egingo ditugu beste behin ere. Ilargira ere joan eta buelta egingo genukeelako. Bat loturik dagoen bitartean ez garelako libre izango.
Zuen askatasuna borrokatuz Herri honen Askatasuna dugulako irabazteko. Preso eta iheslariak #kalera!
Atzo arratsalde-gabea alla zan Euskal Herrire XABI. Elgoibar aldin eitzen lagunak lelengoko harreri. Danakin egoteko astirik euki baik gabeko 9:30 aldin alla zan Ondarrure. Zubi-zaharrin ikurrin tartetik alde zaharreko bidi eiban sirena hotzin eta uxuk aideratzen ben bittartin. Hamen irudi batzuk.
Jakin douenez, gaur Maiatzak 3 (eguaztena) espainiaratuko dabe XABIpo. Hori dala ta asanblada batea dei eindabe gaur arratsaldeko 19:30 Alamedan. Gure herrikidiai babesa emon bitzau, aupa XABI!!
38 urte beteten dotxu gaur AITZOLek. Ondarrutik 1.008 km daz bera dauken kartzelararte (2.016 jun etorrixe) ixe Suitza ta Alemani joten, bañe asti jun da asti etorri beti da beraz herrittarren bat. Herriko barrixan zain eoten da beti, bateko obri, lagunan egoerak, arrantza mundu…herrimiñe.
TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahiko gentzake ein zuzenin bañe wifixe ipini arte eonbiko eigaz diñosku berak, bittartin, idazten jarraitxukotzau. Zeuek be anima ezkeo hau da beran “pisun” helbidi:
AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)