IBON IPARRA etxea!

Gaur eguerdixan ein dan elkarretaratze informatibu Ibonen berehalako etxeratzin aldeko irudixe da azpixan ikusiko dozuena. 104.4 artikulu aplikatu ORAIN! (Gaxoik dazen presuk ETXEA!!)

iparran alde 2017-10-15

Eta beste hau be bixalduzku lagun batzuk: ” Aupa, hamen bixaltzen dotzuau clairvauxetik iboneaz elkartasune adieraziz atatako argazkixe”

IBONeaz bat Clairveauxetik 2017-10-14

IBON IPARRAGIRRE BURGOA egoera larrixan da

ibon21

IBON IPARRAn egoeri oso larrixe da, 20 defentsa baño ez dauke. Kartzelako forensik ezindau ziurtatu bi hilabeteko bixitxaik gelditzen gakonik. “¿Ya sabes que si pillas otra neumonia te vas a morir, verdad?”. Forensin berbak diz horrek.

Hori dala ta Domekan (Urriak 15 ) konzentraziñoi informatibu eongo da Alamedan  eguerdiko ordu batetan. Ezindou laga IBONen bixitxi amataten kartzelan. Berandu baño len IBON ETXEA!

 

Motxiladun umik

MOTXILI daruen umik gure ingurun ibili diz asteburu honetan. Onezkeo batek baño gexauak galdetuzue zeintzuk dizen ume honek. Astebururo euran gurasoren bat (edo AMA edo ATXE) bixitxa juteko hartzen dabe motxili ume hauek, eta ONDARRUn be badakauz adibidik. Motxiladun umin ekubidin alde “Motxilak gora” kanti ein dau SAREk eta honen bideoklipe grabaten eon zin Saturraneko hondartzan eta zelan ez, umik ixan diz protagonistak.

1

2

MOZAMBIQUEn Ondarrutarra kooperaziñoi lanetan!

Munduan barrena abesten dou gure kantetan… Beatu zer bixalduzkun OIHANAk MOZAMBIQUEko lurretatik:

m

“Hillebetin Mozambiqueko biximodu sustraixetatik gabiz ezautzen. Chimoio herrixan, Nhamatsane ixeneko auzorik kaltetuenin. Komunidadetik oinezin ibiltxi beste mundo baten sartzi dela esan leike; umik euran anai-arreba txikixauak zaintzen, merkatuk egunero gainezka, jenti oinutsik, erropak harrixin garbitzen, buro gainin trastuk karriaten, autobusak jentez gainezka asfalta baiko errepiditatik, bigarren eskuko erropan salmenti kalitan…etxebizitzan egoerak benetan prekaixuk di; lurraz eindakuk, elektrizidade ta urik baik, komunik baik eta abar luze bat. Eguneko salmentan irabazten daben diruaz 3 jatordu etxea allati ezta bape erreza, ondorixoz umitan desnutriziñoi zantzuk topati ohiku de. Gainea, HIESA edota malaria, danan ahotan dazen gaixotasunak di.

Gure lana komunidadeko bizi baldintzak zelakuk dizen aztertzi de eta umin osasun egoeri ikusti. Horren bitxartez etxebizitza prekaixuenak hobetu ahal ixateko eta epe motzea osasun etxe bat iraitxeko.

Hamengo biximodu guriaz guztiz ezberdintzen dan arren, batzin gaitxun gauzak be badaz, eta bat herrixe aurrea atateko gogu eta inddarra da!”

Ondo pasa jaixak eta zainddu herrixe! Ah, eta falta dizen guztik herrixan guaz egon arte JO TA KE!

mmm

mm