Gure laguntzaile batek esaten daben latxeik, ongo asteburun be eztou ixe euki herrixan. Eztouena da astirik euki eon dizen gauza guztixeta ailateko. Eguenin hitzaldi interesgarri bat euki gendun kofrai zaharrin Gure Esku Dagok antolatute eta bertan Zelai Nikolas euki gendun hizlari nausitzat.


Baixakun Etxelilan King Kong teorian liburun aurkezpena eon zan eta zelan ez baixakutako enkarteladi preso ta iheslaxan etxeratzin aldeku. Zapatun TXILIXOKA musikerun jaialdixe, bazkai ta guzti.





Ta gaurku, EUSKERIN aldeko tanborradi. 500dik gora lagun batu diz ekimen honetan. Irudixak esaten dabe dana.






eta dana lema honen atzin












Bakearen artisauen mugimenduk abendun 9rako (zapatu) PARISen mobilizaziñoi erraldoi bat antolatu dau “Denak gara bakegileak. Orain presoak” lemapin. Bertan, Euskal preso politikuai aplikaten dotzen salbuespen neurrixakin amaitzi eskatuko da. Parisea juteko tren zerbitzuk beteta dazenez, ONDARRUtik autobus zerbitzu antolatu de eta ixena emoteko epi Abendun 3 an amatxuko da.































