[LABURPENA] Asteburo bizixe euki dou ongun be!

Gure herrixan ohiku dan modun asteburun ekimen eta deialdi ezberdiñak euki douz!

Baixakun FARC-EP (Fuerza Alternativa Revolucionaria del Común) kolonbiko bake prosezun sortu dan partidu politikuko militante gazte bat eon zan gaztetxin. Kolonbiko errealitati azaldu eta aurrea begirako iritzixe emoten, oso interesgarrixe ixan zan eta gu han eongiñan.

Zapato goxin Ikasle abertzalik deitxute eskualdeko manifi eon zan Ibon eta gaxoik dazen presun alde!

 

Atsaldin, I.Jose Mari Naberan Herri krosa eon zan Zubi zahar herri ikastolin 50.urteurrena dala eta. Bertan hainbat launek parte hartu ben eta giru ezinhobi ixan zan.

Hamen argazki gexa: EIN KLIK!

Domeka eguerdixan barriro be IBONen askatasune eskatzen batu ga pilo bat jente! IBON eta DANAK, ETXEA!

Astero modun senidik eta lagunak ehunke kilometro etxen jarraitzen dabe eurak matxe dabena ikusi ahal ixateko! Hau Castellonetik bixaldu dosku!

Eta honek MIRENTXIN gidarixak bixaldu doskuezenak Alboloteko (Granada) espetxetik, Granadatik! Milesker mirentxinei borondatez familixai eta lagunai bidi errezteko etxen daben bihar guztiatxik!

Zeuk be herriko ekimenetan parte hartu eta argazkixak atateko ohitxuri badakazu… BIXALDU :otzara@hotmail.com helbidea! 

Iruzkin bat utzi

Aisialdixe, Gaztik, Herri mugimenduk, Kartzeletatik / Deserrittik atalean

Erantzunak itxita daude.