LASTERBIDEAN Bilboko manifestazinoin.

Idatzi hau jaso dou LASTERBIDEAN karrerin antolallatzik bixaldute:

qaUrtarrilak 13 (zapatu) Sare k Bilbon antolatu daben mobilizaziñoin eongo gaz. Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Nazio Elkartasun Lasterketi presente eongo da. Asko ixan diz guk ata douen mateixalan ingurun galdetu dabenak…Ba, Arenalin egongo gaz, mateixala saltzen eta Ondarrun ospatuko douen 6.ediziñoin barri emoten.
Material erosketi be elkartasun urratsa dalako…zatoz Arenalea.Pausuk ekarri leike pausu. Bañe bakarrik GOXIN egongo gaz. Honetaz gain, manifan esku-orrixan banaketi eingo da, aurtengo edizinoin barri emoteko. Eskertuko geunke herritxarran laguntzi, horretako 17:00etan Abandoko tren geltoki aurrin batuko gaz.

 

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da gaur. ZOIXONAK!!

IBONek gaur 44 urte beteten dotxu. Dudan egon gaz beran egunin ze argazki ipini bir gendun zoixontzeko eta hau agertu danin TURRUNE etxen douen guztixok aho batez onartu dou.

IBON IPARRAGIRRE gaztetan

Baikortasunan irudixe, gazte ixati, bixi nahixe, hori dana ixan da IBON beran bixitxa guztin. Matxe-matxe douela nahi gentzake esan hamendik, bai guk ta batxe be GAZTETXETIk. Argazki hau zapatun gaztetxeko kontzertutan atataku de Ibonei elkartasune erakusteko!

Gure besarkada eta maitxasunik beruena Meco ko ziega ilun eta hotzea! MATXE-MATXE!

Eta azkanengoko egunetan jakin douenez, Arrasateko zentro batea nahi dabe ekarri, hau pausu ezta nahiku Ibonek dakarren gaxotasunai aurre etxeko, Ibon etxin egon bir de beran etxekukin eta familixan. Argi da pauso hau zeozer einddabela erakustarazteko eta denpora baten Ibonen gaxe lasaitzeko asmuaz einddabela, baine argi dakau burrukan jarraitxukouela Ibon etxin euki arte!

Aila di Olentzero eta Maridomingi Ondarrure!

Atzo eguerdixan urtero lez, Zubi Zahar ikastolik Olentzero eta Maridomingiai ongietorrixe emoteko kalejiri ein ben herrixan tzir…

Iluntzin ostabe emon gentzan ongietorrixe, eta Preso eta iheslaxan alde ibili ginan herriko kalitan gabon kantak kantaten eta bertsotan…

Herrixan falta dizenan alde antortxa bana bistu ben senidik eta gabonetan be preso ta iheslaixak presente eukitxeko mahaixe ipini!

Fetxa honek oso berezixak ixaten di askorentzako, natxe gabonak erlijiñoik ezarritxako datak ixan, gexenok familixiaz batu eta etxeko giro goxun pasateko egun modun dakauz hartute,  ta guk ezinezku dou ahazti gure artin herrixan falta dizenak eta egun berezi honek milaka kilometrota pasa bir dabezenak! Zuek baiko azkan gabonak ixateko burrukan jarraitxukou! DANAK ETXEA!

IBON, Arrasatea ekarteko agindu dau Castro epailik

Etxea ekarteko eskakizunai jamonik einbaik, Jose Luis Castro epailik Arrasaten dan Aita Meni zentrure bixalduko dau IBON eta ahalik eta lasterren ospitaleratzeko agindu dau, baina beti be bigarren gradun, unitate itxi baten egon beharko dau.

ETXERAT elkartik (Presun senidik) gogor salatu dau epailin agindu ” Ibon Iparragirrek bere senideekin egon behar du eta tratamendua duintasun osoz jaso behar du”.

DOCU_GRUPO JUICIO A IBON IPARRAGUIRRE