
LASTERBIDEAN karreri prestateko batzarra Kofrai zaharrin Otsailak 9 (baixaku)


Gaur goiz guztin Kalekutzin egon dan mahaixan Billots eder bat egon da zozketaten eta hau de urten daben zenbakixe eta ordezku. Zoixonak irabazliai eta ondo ein.

Zurrumurruk entzuten hasitxe geuazen ongo egunetan, eta gaur komunikabide español batzuk konfirma dabe IBON Arrasatea ekarriko dabela. Ez dou argitaratu nahi ixan; IBONen abokatuk HITZAi baieztatu dotzala entera gazenearte.
Abokatuk esan dabenez, gaur gabaz ero bixar esperoten da Ibon Arrasateko Aita Meni ospitxalea ekarti, eta erun bitxartin Zaballako espetxetik pasako da.

Seguru IBON Alcala Mecoko espetxin baino hobeto egongo dana Arrasaten, baine ezinddou ahaztu dakarren gaixotasun atzeraeziñe, IBON ETXIN egon bilitxake aspalditxik, etxekukin eta lagunakin! Arrasaten egon arren preso jarraitzen dau IBONek, eta ezin gaz gelditxu eskubide guztikin ETXEA EKARRI ARTE!!!

Hamen HITZAn albiste osu:
Alcala Mecotik atera dute Ibon Iparragirre, Aita Menni zentrora ekartzeko
Eurixe, hotza, haxi… fenomeno klimatologiko guztik geure kontra euki douz beste behin be, baine eztiz ixan nahiku gure aldarrixak ixiltzeko! Garan kalkulun arabera, 100.000 lagun batu ga gaur bilboko kalitan! 95.00 lagun GIZA ESKUBIDIK, KONPONBIDI eta BAKI eskatzen! Ta zelan ez PRESO ETA IHESLAXAK ETXIN bihir douzela aldarrikatzen!
Aurretik altzatako postin esan douen modun 3 autobuskara eta hainbat eta hainbat lagun jun ga garraio publikun, kotxitan…
Hamen gaurko manifestaziñoik laga doskuzen irudi eder batzuk!



















Idatzi hau jaso dou LASTERBIDEAN karrerin antolallatzik bixaldute:
Urtarrilak 13 (zapatu) Sare k Bilbon antolatu daben mobilizaziñoin eongo gaz. Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Nazio Elkartasun Lasterketi presente eongo da. Asko ixan diz guk ata douen mateixalan ingurun galdetu dabenak…Ba, Arenalin egongo gaz, mateixala saltzen eta Ondarrun ospatuko douen 6.ediziñoin barri emoten.
Material erosketi be elkartasun urratsa dalako…zatoz Arenalea.Pausuk ekarri leike pausu. Bañe bakarrik GOXIN egongo gaz. Honetaz gain, manifan esku-orrixan banaketi eingo da, aurtengo edizinoin barri emoteko. Eskertuko geunke herritxarran laguntzi, horretako 17:00etan Abandoko tren geltoki aurrin batuko gaz.
Ongo asteburun bidin ibiltxi toka gasku TURRUNE etxen douenoi. PICASENT (Valentzia) eta CLAIRVAUX (Frantzia) aldin ibili gaz, daneta 3.400 km eindouz bañe gustoa etorri gaz bueltan, bertan dazenak gogor billatu douzelako. Herriko kontuk konta, etorkizunatxik berba ein, barre ta near be eindou,…


Urtero modun zitxa inportanti dakau Urtarrilak 13an BILBON. Atsaldeko 17:30 etan hasiko da mobilizaziñoi La Casilla paretik eta berta juteko autobusak egongo di ondarrutik. Danak etxea ekarteko dan danok ga beharrezkuk, eta urte guztin morun urtarrilan 13an be argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN NAHI DOUZELA!
IXENA EMOTEKO ZERRENDAK: ANAITA, KULIXKA…


Ondarruko udalak “Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!” lelopin eingo dan elkarretaratzeko deixe egiten dau Gabon Zahar eguneako (Abendun 31), eguerdiko 13:00tan Alamedan.

ZARAUTZen eindako ekintzi IBON IPARRAGIRRE euskal preso politikun muturreko egoeri dala ta.