2025ko lelengoko hiruhillekun KINKEAko zenbaki irabazlik!

2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!

Gaur, Abenduak 27 (baixaku) PRESO ta IHESLAXAK ETXEA!

Urteko azkan baixaku de gaur eta guk kalea urtengou beste behin PRESO ta IHESLAXAK ETXEA BEHINGOZ! eskatzen. Kartzela barrutan jarraitzen dabenan egoeri aldatzen jun dan heinin mobilizaziñoik be aldatzen eta eguneratzen jun ixangaz. Hori dala ta ongo astin eztou betiko ibilbideik eingo baizik eta Kalekutzin batuko gaz enkarteladan eta ordutegi aldaketi be eongo da, arratsaldeko 7retan hasiko dalako. Helburu berberaz bide barrixak jorratzen, DANAK ETXIN EGON ARTE!