Etxerat Elkartik martxan ipini daben promozio honen barrun, 25€ren trukin litografixi jasoko daben bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoten dau. 2. promoziñoi hontan, Javier Etayo “TASIO” marrazkilaxanak diz litografixak.

Etxerat Elkartik martxan ipini daben promozio honen barrun, 25€ren trukin litografixi jasoko daben bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoten dau. 2. promoziñoi hontan, Javier Etayo “TASIO” marrazkilaxanak diz litografixak.


Hasteko esan, AITZOL, ETXIN NAHI DOUELA IKUSI! Ta hori argitxu eta gero, pragmatikuk nahi dou ixan. Lehen 2040 km einbir zitxuezen familixakuk eta lagunak bera ikusteko ta hamendik aurrea 414 km eingo dabe (biajeko 1600 km gitxia, ezta bromi).
Erreza da ulertzi gure poztasune: bidin gerta leiken arriskuk gitxitzen diz, diru aldetik (gasofak, autopistak, lotako lekuk, janak…) ezta esan biharrik, kidikin egoteko aukeri zabaltzen gako, bertoko telebista ta irratiko albistik ikus-entzuteko aukeri… ONDARRUtik ordu bi terdire da, ziur gaz herriko sirena hotsak be entzungo dotxule!!!
Gaur ospakizun berezi bat dakau zelebrateko, gure herritxar eta lagun bat zoixondu nahi dou TURRUNE etxen douen peña guztin partez. Kartelak diñon latxeik “Errepresiñoiai ihesi besarkatu ziñen askatasunari” ta gaur gure artin ezin egonan debekuaz… Ez zatxuau ahaztu denbora tarte honetan! Zazen lekun egonda be MATXE-MATXE ZATXUAU!

Atzo arratsaldin IRUÑAn eon giñan ALTSASUko gaztiai elkartasune emoten. Izugarrizko jendetzi batu giñan irudixak erakusten daben latxeik eta ONDARRUtar ugari ikusi genduzen ibilbidin tzir.





Berta ezin ixan ben jun herritxarrak be elkartasun mezuk bixaldu doskuz. Tafalla aldin dabizen lagunak adibidez
Edo ta Kolombia aldetik

Aurrea du ALTSASUko gaztin askatasunan aldeko kanpañi gure herrixan. Pankartak, muralak, manifak… Gaur arratsaldin adibidez E-14, ERNAIko gaztik manifa batea deitxu dabe Alamedatik urtengo dabena arratsaldeko 19:00tan. Zapatun IRUÑAn eingo dan manifako be autobuse ata dabe (betiko lekutan emon ixenak).


Euri zaparrarik ELKARTASUN zozketako mahaixe Plaza berdurako aterpea aldatu arren han egon diz beste behin be mariskadako boletuk saltzen. Ta aste honetako zenbaki irabazli eta ordezku diz azpixan ikusiko dozuenak.


Hurrengo egunetan #lasterbidean bazkaiko txartelak saltzen egongo diz 15 euron truke. Ondarru:Anaitasuna eta Kulixka tabernak Gasteiz:Txapelarri taberna Bilbo:Errondabide eta Adaxka tabernak.

Ongo baixakun, hilak 11, enkarteladin ostin, 5. elkartasun bertso saiu ixango ra Kalare Deuna kofraixan (barran). Danak Etxea!n eskutik lau bertsolari bizkaitxar etorriko gaskuz: Nerea ibarzabal Salegi, Ane Labaka Mayoz, Malen Amenabar Larrañaga eta Miren Amuriza Plaza. Gaijartzaile biharretan Esti Alberdi Burgoa ondarrutarra eongo ra. Sarreri 5 euro ixango ra bertan. (aurretixaz ez tiz salduko)

Gaur, gure herritxar, kide eta lagunak 39 urte beteten dotxu, ZOIXONAK AITZOL!. Ixe 3 urte beteten diz CLAIRVAUXko kaxola alla ziñala, bañe lau paretak be ez dotzue irrifarreik galdu erain. ETXIN nahi zatxuauela ikusi ez euki dudaik. A zelako farri ein birdouen falta zazenok etxeratutakun bañe bitxartin gozatu bidin dun opari eder horreaz
Kantari, Kantari, Kantari, Zorionak gure AITZOLi
Urte askotan da egunero, gurekin zaitugu espero!

*AITZOLek asko eskertzen dau herriko barrixak jasotzi eta jakinmin handixe dauke herriko aldakuntzan ingurun. Gogu eta denbori badakazue lau lerro idazteko, hau de beran gaur eguneko “helbidi”:
AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)
Gaur arratsaldin Bilbon eon gaz Bada Garaia PRESOAK KALERA!! manifan. Asko ixan gaz Ondarrutik jun gazen herritxarrak eta hamen bertan ata douzen irudi batzuk. Mezu argi bat zabaldu de bertan, Preso eta iheslaxak dazen bitxartin hamen ez da bakeik. Indarrin dan espetxe politikiaz amatxu ein birde. Premiñazku de dipertsiñoiaz amaitzi.







Herrixan be gai bardiñaz sentsibilizaziñoi kanpañi hasi de. Hamen KALANDIXAN ein dan muralan irudixe


ta gu BILBOtik bueltan gatozen bitxartin, estatu espainiko eta frantziko biditan dabizen presun senidik bixaldu doskuzen argazkixak diz azpikuk (MIRENTXINgo furgonak)

