Abuztuak 14 (eguena), MAITE ZAITUZTEGU! Elkartasun bazkaxe Plazagañin!

Jaxan egitaraun ez dau hutsik ein bazkai honek urtitan (nahiz eta behin baño gexauatan debekatu nahi ixan doskun), ta aurten be han eongo gaz. Gure artin falta dizen lagunakin gogoratzen gaz egun honetan eta topa etxen dou eurakatxik, AMNISTIA eguneko egitaraun barrun. Gogoratu, bazkaxe eguerdiko 2:30xetan hasten dala (puntualak ixan ongun bada be) eta bertan parte hartzeko tikik ALAI eta ANAITASUNA tabernetan egongo dizela saltzen 25 euron trukin. Menu urteroku ixango da, Entsaladi, Marmitxaku Atun erri kipulatan, melokotoi , kafi eta patxarana. Gosiaz eztozuela urtengo berbi emotetzua!

Behin Betiko TXANPA ETXERA! Gaur, danok hondartzeta!

Gauz Abuztuak 3  urtero antolatzen dizen mobilizaziñoik eingo diz Hego Euskal Herriko 11 hondartzetan “Behin betiko TXANPA ETXERA!” lemapin. Eguerdiko 12:00ak aldea, Bizkaxan 8 hondartzetan eta Gipuzkun 3 hondartzetan alkartuko gaz euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzin aldeko aldarrixan bat eiñaz eta Euskal Herrixan konponbidi, baki eta elkarbizitzi aldarrikatzeko.

*Ondarruko hitzordu, eguerdiko 12xetan ixango da Alamedan. Danok bultzatute lortukouelako DANAK ETXEA EKARTI!

DANAK ETXEA! Kafeko atzeko tsosnik agur esazku!

Pillo bat urte egonda jaxetan DANAK ETXEA! txosni kafekoatzin kokatute, nahiz eta helburu bardiñakin beste herriko toki desbardiñetan be egon ixan dan ipinitxe (gogoratu Politena taberna aurrin sasoi gogorretan bixi ixandakuaz). Aurten, amatxutzat emon dabe euran ibilbidi eta idatzi honeaz eskertutze Ondarruko herrixai bertan, esko bat botaten edo jai girun pasatako momento gozuk. Gauza guztik dauke hasiera eta amaiera bat, Milla esker danoi! DANAK ETXEA!

Maiatzak 17 (zapatu) PUZZLEA OSATU ARTE! ekitaldixe Alamedan.

Datorren urtin ETAk bere jardueri amaitu bala 15 urte beteko diz, ta ondioik, hainbat salbuespen lege medio. etxerako bidi oztopatzen dotze euskal presuai. Hori salatzeko PUZZLEA OSATU ARTE! ekimena antolatu dau SARE antolakundik.

Ekimen honen helburu nausixe hau de: Kartzeletan PRESO jarraitzen dabenak, zigorrak beteti erregimen IRAIXIN, zigorran azkan urtik ETXIN beteteko beharraz.

Ondarrun, Maiatzak 17 (zapatu) arratsaldeko 4:15 ekitaldixe eongo da Alamedan ekimen horrei babesa erakusteko, herriko SAREk antolatute.

ASIER eta IBON ETXEA!

2025ko lelengoko hiruhillekun KINKEAko zenbaki irabazlik!

2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!