JUAN ANGEL OTXOANTESANA “KIRRU”ren urtebetzea

Azaroaren 6 an KIRRU ren urtebetetzea dela ta, zera eskatzen dizuegu: Hartu 10 minutu  berarekin gogoratuz eta idatz ezaiozue, zuen inguruko berriren bat kontatzen edo ta aspaldiko kontoren bat bergogoratuz. Ziur egon, berak eskertuko dizuela. Oraindik denboraz zabiltzate. Bere helbidea ,hau da : JUAN ANGEL OTXOANTESANA  MAISON CENTRALE DE POISSY 17, RUE DU I ABBAYE  78300  POISSY  FRANCE.

ONDARROAKO ETXERATen OSTIRALETAKO ENKARTELADA

URTEAK JOAN ETA URTEAK ETORRI, EURIPEAN ZEIN EGUZKITAN, OSTIRAL GUZTIETAN, ONDARROAKO EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOEN SENIDEAK, EURAN SENIDEEKIN EZ DIRELA AHAZTEN GOGORATZEN DIGUTE. BERAIEKIN BATERA, HERRITAR UGARIK KARTELAK ESKEGI ETA KITAROren DOINUEKIN HERRIARI ZEHARKALDIA EMATEN DIOTE. 8tan ALDE ZAHARRETIK IRTEN ETA  ITSASAURREN BUKATZEN DA EKITALDIA. BIHAR OSTIRALA IZANIK, ZEATXIK  EZ ZA AGERTZEN BERTATIK ? ZURE ELKARTASUN BEHARRA DAUKATE .ANIMATU ETA AGERTU.

ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA “MAMARRU”


Diñue espainiar estatuan ez ei da “cadena perpetua”. Nola demontre ulertu behar dugu ba MAMARRUaz egiten ari direna ba? Herritik 40 urte baño gexa diz ihes egitea tokatu zitzaiola. 25 urte darama espetxean jarraian, nahiz eta aurretik be egonaldi bat egiña zeukan. Orain PAROT deitzen den doktriña aplikatu diote eta 2020ko apirilaren 4an irtengo ote da. EZ AHAL DA NAHIKOA? Guk baietz uzten dugu. Horregaitik argi eta ozen esaten dugu, MAMARRRU ONDARRURA ORAIN!!!!!

“ENEKO FOREVER”


Kartzelara zaramate sei urterako. E.T.A. kumea omen zara…kartzelaz zigortu zaituen iritziz eta aginduz.Baina zuk, Eneko, ez duzu armarik hartu zure eskuetan. Are gutxiago inor hil. Zu, gazte independentista borrokalari bat besterik ez zera (ez da gutxi bizi garan gizarte kontsumista eta egoista honetan!) Zorionez, ez zara zu bakarra. Ez horixe!
Hemen, zure Ondarroan, uzten dituzu, zure antzera eta zurekin batera, Euskal Herri honen independentziaren eta sozialismoaren alde borrokan ari diren hainbat gazte. Zure epetxeratzea dela eta, egun hauetan herrian burutzen ari diren mobida txapela kentzeko dugu. Zure lagunek ingelesa ere irakatsi didate niri ere! Eurokin batera niri ere: We are Eneko! Eneko forever!
Eneko gaztea! Harro eta buruz gora kartzelara! Inoiz ez ahaztu munduko askatzaile ospetsuenek ere kartzela ezagutu dutela.

Imanol Oruemazaga Baseta

Ondarroako Ezker Abertzalearen adierazpena Eneko Etxabururen espetxeratzea dela eta.


Bere sostengu guztia adierazi dio Ezker Abertzaleak Eneko Etxabururi. Gazte eta independetista delako 6 urteko espetxealdia betearizoko dio Espainiako “justiziak´´.
Horren aurrean gaur Irailak 20, herriko jende multzo batek bere elkartasuna adierazi dio. Hauxe izan da Ezker Abertzaleak egindako irakurketa:

“Ondarroako Ezker Abertzaleak, datorren osteguna irailak 23an espetxeratua izango den Eneko Etxabururi bere elkartasunik sentikorrena adierazi nahi dio. Espainiar Polizia Nazionalaren esku egondako gau eta egunetan, komisarian, torturaz baliatuz ateratako deklarazioak izango dira kasu honetan ere espetxeratzeko bitarteko eta harritzekoa bada ere Segikoa izate hutsa sei urtetako kartzela zigorra balioko dion kausa.

30 urte beteak dituen Segi erakundearen ikurrak militantzia, entrega eta borroka izan dira, beraz gaurkoan Enekori elkartasuna adierazteaz gain Euskal Herriaren aldeko borrokan, gazteriak egindako ekarpena onartu eta eskertu nahi dugu, aipatu baloreak aldarri izan, lehen bezala aurrerantzean ere horiexek izango baitira askatasuna lortzeko balio sendoenak. “iraultza baten zainak kolore gorriz, iraganeko zubi eta geroaren iturri…” horra hor 30 urtez Jarrai, Haika eta Segi.

Iharduera horrek espetxeratuko du Eneko, antolakuntzarako gaitasunak, ilusioak eraberritzeak, eskerga militanteak, bestelako aurpegi bat ere ezagutu behar izan duelako ezinbestean, etsaiaren jopuntuan etengabean egotearen aurpegia.

Lan politikoa bortizki erasotzen duenak berak ateratzen du demokrazia honen argazkirik zehatzena, eskubideak bahitu eta hitza ixilarazten duenak berak nabarmenduko ditu demokrazia honen alderik ilunenak eta etorkizuna kartzelez eta errepresioz erein nahi duenak, gero eta argiago ikus dezakegun demokrazia honen argazki lausotua baino aurkeztu ezingo du .

2010. urte hau bereziki gogorra izaten ari da ondarrutarrontzat, urte hasieran pairatu behar izan genuen erasoalditik, orain Enekoren espetxeratzea dator, Loren urteetan herriko alkate izandakoa Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren bitartean. Testuinguru honetan, Estatuak ezein Prozesu Demokratiko zapuzteko erabakiaren erdigunean egin beharko diogu aurre independentziaren bidean marraztu berri dugun bideari. Izan ere, espainiar estatuak ez du inoiz “soilik bide politiko eta baketsuen” aldeko hauturik egingo.

Estrategia politikoaren berdefinizioa egin dugu, “Zutik Euskal Herria” ebazpenak mugimendu anitz eragin ditu, Bruselako Adierazpenak Euskal Herria munduan dagokion oiartzunaz eta lekuan jarri du eta Euskadi Ta Askatasunak argi hitz egiteaz gain oztopoak non dauden agerian utzi du. Honakoa da Ezker Abertzaleak hautatu duena, unilateralki baina ez gaitezen nahastu, aldebakarkortasunez erabakiak hartzeak, ez ditu gainontzeko eragileak dagozkien arduretatik kanpo uzten. Salbuespen egoera gaindituko duten gutxiengoak adosteaz, independentziaren aldeko mugimendua sendotzeaz eta eratzeaz, marko demokratikoa egikaritzeaz ari garenean, Estatuaren urduritasuna nabaria da eta ondo ikasi dugu urteetan urduritasunetik zer eratorri den. Beraz, antolakuntzarako eta borrokarako garaiak izaten jarraitzen dute honakook. Enekori, senide eta lagunei gure babes eta elkartasunik beroenak eskaintzeaz batera gaurkoan era berezian helarazi nahi dugun mezua hau da: antolakuntza eta borroka. Irabaziko dugu!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
GORA SEGI!
GORA ENEKO!”

ENEKO ETXABURU 6 urterako kartzelara

2007: sirena urdinak…ate apurtuak…florestente bat garraxika, pareta ilunak, galdera zailak eta erantzun arriskutsuak.

“Eneko Etxaburu beste 7 gazterekin batera Lea-Artibaiko operazioan atxilotu ta inkomunikatuta.”

Ia hiru urtez, inongo sententziak esperora kondenatua. Epaitegiz epaitegi ta begiak dardarka:
Nork zer esango.Zeldan dena kalearen esperantzak biziberritzen du.
Beste horrenbeste ilundu kalean dena zeldaren esperoak.
Gogorra da, eta horrela da. Eskuburdinek mina ematen dute, nahiz ta ohituak gauden beste alde batera begiratzera.

2010: zitazio bat,madrilera jeitsiera urduritasuna ta… MIERDA!
6 urteko kartzela zigorra.

ASTE
HONETAN: Gertatu dadila gertatu behar duena. Enekok jakin dezala berarekin gaudela, bera erasotzean gazteria oso bat eta herri oso bat erasotzen dutelako.
Eta Eskuburdindun txakurrei argi utzi behar diegu ezingo dutela gazteria errepresio eta atxiloketen bidez makurrarazi.

Borrokatzea zigortzen dute, badakitelako borroka dela gazte egiten gaituena, eta borroka dela herri egiten gaituena. Horregaitik, oztopo guztien gainetik:

GAZTE ETA ASKE IRABAZI ARTE !
ZEURE BABESA BE EZINBESTEKU DALAKO…
 Zapatu:
10etatik 18:00eta 8 orduko
       KONTZENTRAZINOI
 Domeki
13:00etan,
GIZA KATI Alamedatik
 Eguaztena
20:00etan
MANIFI Alamedatik
       Ondoren, ITXIALDIXE
 Eguena
Goxin, kontzentraziñoik ikastetxitan
       22:00etan BURRUNBARI

EUSKAL GAZTERIA AURRERA !!!