Urtza Alkorta `Sagasta´ espetxetik

 

ZER DA KARTZELI? Galdera honen aurrin ziur naz,preso dan lagun bakottak erantzun desbardiñe daukela. Kalin erun dozun biximorun arabera, komisaxako egonaldixan arabera, kartzelan daruzun denporin arabera edo eiñ bir dozun denporin arabera, emakumi edo gixona ixan…Faktore asko daz, kartzeli oso modu desbardiñetan bixitxea eruten zaittuenak.

Danok: “ Maite genituen gauzengandik erori ginen preso/baina gure maitasuna oraindik/ ez dago preso” (Joseba Sarrionandia)

Danontzat hamen bixi douena baino gogorraua da kanpun ez douena bixi, galtzen gazena, jakindde iñoiz ez douela berreskuratuko.

Halan da be, oso subjetibu de bixipena, eta ez da erreza esplikati hau zer dan. 2010 urtarrilan 28an atxilotute, on arte zer bixi, sentiu doten kartzelan kontaten ahalenginduko naz:

Esatea nune gogorra bada be; komisaxatik pasa ostin babesgune modun bixi ixan neban hasieran kartzeli. Polezixaik ikusten ezneban guni, nahiz eta oso presente neukazen. Kontradiziñoi emoten badau be, hasiera baten atik itxitxen zinin txabolun seguru sentiuten nittan, eta iraitxen zinin dardaraka: “on zer?” pentsaten. Geldike geldike komisaxan galdu neban pertsoni ixaten sentimendu berreskuratzen hasi nittan, zeozelan barriro be neure burun kontrola hartzen hasi nittan.

Denporik aurrea eiñ ahala, atiai ez dotsatzu horrenbeste beatzen baiñe hortxe daz, beti itxitxe, (makina bat denpora pasa dou eta pasaten dou atin albun urdindunak iratxeko zain) preso zazenan adibide fisiko argixe. Pertsoni danea eitten da eta zoritxarrez (edo zorinez ze bestelan zelan erun hau?) konturatzen zaz kartzela ein zazela. Kanpoko biximodutik distantzixi hartzen zaz, kanpoko biximodu pendiente momentu oro ez da aurrea eitteik. Ingurun eta zeure barrin euskarrixak. topaten juten zaz eta konziente ixan arren gauza/ momento asko zazela galtzen, kartzelan zentraten dozu buru eta bixipen honetatik irakaspenak ataten ahalengintzen zaz.

Nik on igarten dot kanpokuk gitxia afektaten dostana.Hasiera baten argazkirik be ezin neban pea txaboloko paetin ze buru kanpoa juten gaztan,galtzen neuana ikusten neban bakarrik ta gero burure “NOIZ ARTE”?etorten gazta. Gaur ONDARRU guzti dakat txabolun peata ta ez gazta hori pasaten.

Argi dakatena da, hamendik (ta zelan ez komisaxatik ) pasatu dana, iñoiz ez dala lehengu ixango.Burun zeukazun bixi proiektu, golpin apurtzen dotsue, eta nahi edo ez nahi hori amaitzeko ariketi be eiñ bir dozu. ASUMIU kartzelan zazela ta ez dala ixan bir zana ixango, eta aurrera.! “ETA BIZITZA EZ DA GURETZAT / EGUNDO IZANGO / LEHEN ZEN BEZALAKOA / HARREZKERO” (JOSEBA SARIONAINDIA)

Lehen esan modun, irakaspenak ataten naz.Batzuk oso pertsonalak, eta beste batzuk, ezkertiar eta independentista militante modun, EUSKAL HERRIXAN alde biharrin segi eitteko, indar gehixaua emoten dostenak.

ZUTIK EUSKAL HERRIA!

ZUTIK ONDARROA!

                                                                                                                                                                                                                         Estremerako kartzelatik, 2010ko azaroak 14

AITZOL ETXABURU ren KONTRAKO EUROAGINDUA ONARTUA

Parisko Apelazio Epaitegiak, baina, argitu du ez dutela Espainiara eroango Frantziaren epaia bete arte. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi euroagindu eskari dauzka eginak Etxabururen kontra Madrilen epaitzeko, ETArekiko lotura eta atentatu batzuk burutu izana egotzita.
Euroagindua onartu izanak, baina, ez du esan nahi orain entregatuko dutenik. Amaia Rekarte bere abokatuak argitu duenez, «oraindik ere Frantzian epaitu barik dago, eta lehenbizi hango epaia bete beharko luke, gero Espainiaratu ahal izateko».
Aitzol Etxaburu Fleury-Merogis kartzelan dago, behin-behineko espetxealdian, 2009ko abuztuan Alpeetan atxilotu zutenetik.

JUAN ANGEL OTXOANTESANA “KIRRU”ren urtebetzea

Azaroaren 6 an KIRRU ren urtebetetzea dela ta, zera eskatzen dizuegu: Hartu 10 minutu  berarekin gogoratuz eta idatz ezaiozue, zuen inguruko berriren bat kontatzen edo ta aspaldiko kontoren bat bergogoratuz. Ziur egon, berak eskertuko dizuela. Oraindik denboraz zabiltzate. Bere helbidea ,hau da : JUAN ANGEL OTXOANTESANA  MAISON CENTRALE DE POISSY 17, RUE DU I ABBAYE  78300  POISSY  FRANCE.

ONDARROAKO ETXERATen OSTIRALETAKO ENKARTELADA

URTEAK JOAN ETA URTEAK ETORRI, EURIPEAN ZEIN EGUZKITAN, OSTIRAL GUZTIETAN, ONDARROAKO EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOEN SENIDEAK, EURAN SENIDEEKIN EZ DIRELA AHAZTEN GOGORATZEN DIGUTE. BERAIEKIN BATERA, HERRITAR UGARIK KARTELAK ESKEGI ETA KITAROren DOINUEKIN HERRIARI ZEHARKALDIA EMATEN DIOTE. 8tan ALDE ZAHARRETIK IRTEN ETA  ITSASAURREN BUKATZEN DA EKITALDIA. BIHAR OSTIRALA IZANIK, ZEATXIK  EZ ZA AGERTZEN BERTATIK ? ZURE ELKARTASUN BEHARRA DAUKATE .ANIMATU ETA AGERTU.

ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA “MAMARRU”


Diñue espainiar estatuan ez ei da “cadena perpetua”. Nola demontre ulertu behar dugu ba MAMARRUaz egiten ari direna ba? Herritik 40 urte baño gexa diz ihes egitea tokatu zitzaiola. 25 urte darama espetxean jarraian, nahiz eta aurretik be egonaldi bat egiña zeukan. Orain PAROT deitzen den doktriña aplikatu diote eta 2020ko apirilaren 4an irtengo ote da. EZ AHAL DA NAHIKOA? Guk baietz uzten dugu. Horregaitik argi eta ozen esaten dugu, MAMARRRU ONDARRURA ORAIN!!!!!

“ENEKO FOREVER”


Kartzelara zaramate sei urterako. E.T.A. kumea omen zara…kartzelaz zigortu zaituen iritziz eta aginduz.Baina zuk, Eneko, ez duzu armarik hartu zure eskuetan. Are gutxiago inor hil. Zu, gazte independentista borrokalari bat besterik ez zera (ez da gutxi bizi garan gizarte kontsumista eta egoista honetan!) Zorionez, ez zara zu bakarra. Ez horixe!
Hemen, zure Ondarroan, uzten dituzu, zure antzera eta zurekin batera, Euskal Herri honen independentziaren eta sozialismoaren alde borrokan ari diren hainbat gazte. Zure epetxeratzea dela eta, egun hauetan herrian burutzen ari diren mobida txapela kentzeko dugu. Zure lagunek ingelesa ere irakatsi didate niri ere! Eurokin batera niri ere: We are Eneko! Eneko forever!
Eneko gaztea! Harro eta buruz gora kartzelara! Inoiz ez ahaztu munduko askatzaile ospetsuenek ere kartzela ezagutu dutela.

Imanol Oruemazaga Baseta

Ondarroako Ezker Abertzalearen adierazpena Eneko Etxabururen espetxeratzea dela eta.


Bere sostengu guztia adierazi dio Ezker Abertzaleak Eneko Etxabururi. Gazte eta independetista delako 6 urteko espetxealdia betearizoko dio Espainiako “justiziak´´.
Horren aurrean gaur Irailak 20, herriko jende multzo batek bere elkartasuna adierazi dio. Hauxe izan da Ezker Abertzaleak egindako irakurketa:

“Ondarroako Ezker Abertzaleak, datorren osteguna irailak 23an espetxeratua izango den Eneko Etxabururi bere elkartasunik sentikorrena adierazi nahi dio. Espainiar Polizia Nazionalaren esku egondako gau eta egunetan, komisarian, torturaz baliatuz ateratako deklarazioak izango dira kasu honetan ere espetxeratzeko bitarteko eta harritzekoa bada ere Segikoa izate hutsa sei urtetako kartzela zigorra balioko dion kausa.

30 urte beteak dituen Segi erakundearen ikurrak militantzia, entrega eta borroka izan dira, beraz gaurkoan Enekori elkartasuna adierazteaz gain Euskal Herriaren aldeko borrokan, gazteriak egindako ekarpena onartu eta eskertu nahi dugu, aipatu baloreak aldarri izan, lehen bezala aurrerantzean ere horiexek izango baitira askatasuna lortzeko balio sendoenak. “iraultza baten zainak kolore gorriz, iraganeko zubi eta geroaren iturri…” horra hor 30 urtez Jarrai, Haika eta Segi.

Iharduera horrek espetxeratuko du Eneko, antolakuntzarako gaitasunak, ilusioak eraberritzeak, eskerga militanteak, bestelako aurpegi bat ere ezagutu behar izan duelako ezinbestean, etsaiaren jopuntuan etengabean egotearen aurpegia.

Lan politikoa bortizki erasotzen duenak berak ateratzen du demokrazia honen argazkirik zehatzena, eskubideak bahitu eta hitza ixilarazten duenak berak nabarmenduko ditu demokrazia honen alderik ilunenak eta etorkizuna kartzelez eta errepresioz erein nahi duenak, gero eta argiago ikus dezakegun demokrazia honen argazki lausotua baino aurkeztu ezingo du .

2010. urte hau bereziki gogorra izaten ari da ondarrutarrontzat, urte hasieran pairatu behar izan genuen erasoalditik, orain Enekoren espetxeratzea dator, Loren urteetan herriko alkate izandakoa Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren bitartean. Testuinguru honetan, Estatuak ezein Prozesu Demokratiko zapuzteko erabakiaren erdigunean egin beharko diogu aurre independentziaren bidean marraztu berri dugun bideari. Izan ere, espainiar estatuak ez du inoiz “soilik bide politiko eta baketsuen” aldeko hauturik egingo.

Estrategia politikoaren berdefinizioa egin dugu, “Zutik Euskal Herria” ebazpenak mugimendu anitz eragin ditu, Bruselako Adierazpenak Euskal Herria munduan dagokion oiartzunaz eta lekuan jarri du eta Euskadi Ta Askatasunak argi hitz egiteaz gain oztopoak non dauden agerian utzi du. Honakoa da Ezker Abertzaleak hautatu duena, unilateralki baina ez gaitezen nahastu, aldebakarkortasunez erabakiak hartzeak, ez ditu gainontzeko eragileak dagozkien arduretatik kanpo uzten. Salbuespen egoera gaindituko duten gutxiengoak adosteaz, independentziaren aldeko mugimendua sendotzeaz eta eratzeaz, marko demokratikoa egikaritzeaz ari garenean, Estatuaren urduritasuna nabaria da eta ondo ikasi dugu urteetan urduritasunetik zer eratorri den. Beraz, antolakuntzarako eta borrokarako garaiak izaten jarraitzen dute honakook. Enekori, senide eta lagunei gure babes eta elkartasunik beroenak eskaintzeaz batera gaurkoan era berezian helarazi nahi dugun mezua hau da: antolakuntza eta borroka. Irabaziko dugu!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
GORA SEGI!
GORA ENEKO!”