Gaur IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da, ZOIXONAK!

Atzo zalakun gaztetxe zaharrin kontzertuk ikusten geuazelakun… Pizzeixan traguk hartzen… urtik aurrea duz lagun. Gaur beste urte bat gexa beteten dozu (48 gure kontutan) eta herrixan zure hutsuni igarten dou, beti makinaten, zure ezinegona azaldu nahixan. Gogoratzen zaz Rosa de las Españasei monta zentzan zirku? On be zetan ete zabiz? Osasunako kamisetiaz? Baloi zer dan badakixu ala?. Bueno lagun Turruneruon partez, Zainddu. OSASUNE ta ASKATASUNE!

IPARRAi idatzi nahi ixan ezkeo, hau de beran “helbidi”:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA

BESARKADA ETXEA

Juntas generales kalea 61

01010

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Abenduak 24 (baixaku) OLENTZERO be enkarteladan!

Urtero etxen douen ibilbidi engou ongun be gabon egun illuntzin, Zubi Barritxik Alameda arte OLENTZEROaz batea. Urteroko eskakizune engotzau aurten be, DANAK ETXEA! etorri birdizela eskatzen. Gogoratu 7:30 tan hasiko dala ekimena.

Ondioik be lagun asko daz etxetik kanpun, gexenak kartzeletan bañe beste jende mordo bat mundun tzir

Ta falta dizen guztikin gogoratzeko aurten be Kofrai Zaharra argiztatu dabe.

Abenduak 18 (zapatu) martxi BASAURIko kartzela!

SARE elkartik ETXERAKO BIDEAN kanpañin barrun manifestaziñoi bat antolatu dau Basauriko kartzela ongoxe zapaturako. Ondarrutarrok be bat etxen dou ekimen horreaz eta autobuse antolatu dabe berta juteko. Zaldupetik urtengo dau goxeko 10:30tan ta ixenak ANAITAN edo KULIXKA tabernetan emon bihir diz. Kotxin juti pentsa badozue gogoratu Basauriko Arizgoitiko plazatik urtengo dabela martxik eguerdiko 12 xetan.

Ibilian Ibilian ETXERAko bidean! URRIAK 23 danok DONOSTIre!

SAREk manifestaziñoi nazionala antolatu dau Urriak 23 rako (zapatu) Ibilian ibilian ETXERAko bidean lelopin. Ondarrutik autobuse atako da berta juteko eta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan eukikozue aukeri. Autobuse Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 3 retan. Euskal presuk ondioik bixi dotxuen salbuespenezko neurrixak bertan behera lagateko garaxe da, bidi etxen hasitxe gaz, bañe ondioik bide luzi dakau alkarreaz etxeko. DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!

Asier Badiola Lasarte “Indixu”n urtebetetzi! Zoixonak lagun!

Asier Badiola Lasartek urtik beteten dotxu gaur. Beste urtebete etxekukandik apartin, herritxik kanpoa… Baine baguz bidi etxen. Pausoz puso, gelditxu baik, dan danak etxea ekarri arte ez dou amore emongo.

Hamen lagaten dou Asier bahitxute dakarren lekun helbidi. Tartetxu bat hartu eta IDATZI! Asko eskertuko dau eta!

Asier Badiola Lasarte

C.P El Dueso

Apartado de correos 50

39740 Santoña (Cantabria)

Turrune osatzen douenon partez, muso erraldoi bat Ondarrutik Santoña! Datorren urtin danok batea ospatzi helburu! Matxe zatxuau!

AMNISTIA egune ospatu dou!

Beste urte batez, abuztuak 14 an be eztou hutsik ein, kalea urten dou herrixan falta dizenak gogoratzen eta ETXEA! ekarri birdouzela aldarrikatzen. Aurten be ezta ixan geuk nahiko gendun latxeik (Covid-19 dala ta) bañe han batu gaz zahar eta gazte pankartin atzin ta herrixai buelti emonaz eurakin akorda gaz. Kalik be txukundu douz euran argazkixakin!