Ta arratsaldin ARRASATEA be Ondarrutar multzo ederra jun ga.
Kartzeletatik / Deserrittik
Bixar, zapatu arratsaldin ahal douen guztik, ARRASATEa, GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA!!!
Gaitz isilduak dokumentala, ikusi!
Hamen dakazue gaxoik dazen presun inguruko dokumentala. Tartin ondarrutarrak be badaz. Merezi dau ikusti!
Jaxetako TXARANGIaz bat eindde, DANAK ETXEA
Hainbat herritxarrek lelengoko ongietorrixe eitze Urtzai bidin, badatorrelaaaa!
URTZAn zain kartzela kanpun
Zunbeltz eta Igor badatoz Ondarrure!
Azken ordukoa: Zunbeltz, Olaitz, Xeber, Igor absolbiute. Urtzai 5 urte. Iparrai eta Indixuai 10 urte.
Berrian irakurri dou azkan orduku. Familixakuk Madrideko bidin daz ya. Barri gexa euki ahala, jungo gaz idazten.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Zunbeltz Bedialuneta eta Igor Martin, bi urtez preso eduki ostean, eta biak berehala aske uzteko agindu du. Hil honetan bertan haiekin batera epaitutako Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Olatz Lema ere absolbitu egin ditu auzitegi horretako aurreneko zigor salak.
Ez da gauza bera gertatu auzi berean epaitu zituzten Ibon Iparragirre, Asier Badiola, Urtza Alkorta eta Javier Zubizarretarekin. Iparragirreri eta Badiolari hamarna urteko zigorra jarri die, “talde terroristako kide” izatea eta “kalte terroristadun” bina delitu egitea egotzita. Alkortari “talde terroristari laguntzea” egotzita bost urteko zigorra jarri diote, eta Zubizarretari hiru urteko zigorra, “osasun publikoaren kontrako delitua” egitea leporatuta.
Tortura salaketa gogorrak egin zituzten epaituek epaiketan. Epaiak dio atxilotuak inkomunikatuta zeudenean defentsak eskatutako neurriak aplikatu egin behar zirela, “inkomunikazioaren benetako kontrola errazteko”.
BALTZAn egune ospatu ben HENDAXAN
Kartel Ofizialak
MUTRIKUko jaxan Kartel ofiziala bixalduzku, ta gu berbakuk gazenetik, hamen argitaratzen dou
Ta batxe be, bixar HENDAXAN pila bat herrittar batuko dizen ekitaldiko kartela be bixalduzku
Ia TURRUNEko Iparraldeko jarraitzailik argazki multzo ederra bixaltzen dozkun bertan argitarateko. Zain egongo ga.


















![josu2[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/08/josu21.jpg?w=636)











![ZOIXONAK Baltza[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/07/zoixonak-baltza1.jpg?w=636)