TURRUNE epaiketan sarture eta KEMENen argazkixe atati lortu dau. Gaur Kemenen extradizinoiko erabakixe emon dau epalik eta, zoritxarrez, baine ez sorpresaz, extradizinoi baieztatu ein dau. On apela ein bir. Askatasun kondizionalai be ezezku emotza nahitxe pilo bat jenten referentzixak oso onak euki, euran artin beran jefine, esaten zelan beran beharra daukela lan tokixan eta beran zain dazela, kalea noiz urtengo zain, £15000 be eskaini diz beran askatasuneako baine epailik ezeban nahi ezer jakin eta barriro kartzela bixaldu dabe. Bera ondo ikusten zan.
Kartzeletatik / Deserrittik
Abenduak 14 (baixaku), Mirentxin gidarixan batzarra
LONDREStik KEMENen azken orduku
KEMENek gaur euki behar zuen epaiketi baina ez da egin, «segurtasun arazoengatik».
Ondarrutarrak Westminsterreko (Londres, Ingalaterra) auzitegiko lehenengo salan eduki behar zuen gaur epaiketi, baina «segurtasun arazoengatik» ez da epaiketaik ospatu. «Epaiketi baino epailik irakurketi baino besterik ez zuen egin behar, baina segurtasun indarrek lehenengo sala hori ez zela segurua esan dute eta ondorioz bertan ezin ixan da epaiketaik egin», adierazi dute preso ondarrutarraren senidik.
Albiste agentzien arabera, epaiketi ezin izan da egin «arrazoi teknikuk tarteko». Beste aretoetan be ezin ixan da ezer egin, «aitzakixak ipini dituzte eta».
Senide batzuk bertan euazenez, epaiketi bideokonferentzixa bidez eitteko eskaera egin dotze. Eskaera hori ostera, atzea bota dabe.
KEMENek amaz berba egin dau
Abokatuaz berbetan euala, ama abokatuan alboan euan eta berba egin ahal ixan dau, «txiripaz», adierazi dabe senidik.
Gaurku bertan behera geatu eta gero, epaiketi bixar egingo da, KEMEN aurrean dala. Eta epailik epaia 14:00etan emango dau. «Senidik gaur Euskal Herrire itzuli diz. Baina bixar, ustez, lagunak egongo diz bertan».
http://ondarroa.hitza.info/2012/12/12/bihar-jakingo-da-kemen-urangaren-estradizioaren-epaia/
Durangoko LipDube: Danak herrire!
Ia zeinek topaten daben ondarrutarren bat bideun (erraldoik eztabe balixo, horrek errez ikusten diz eta).
Urtarrilan 12xan, danok Bilboa!
Bai MARKINAn, bai DURANGOn, mezu argixe ixan da: U-12xan danok BILBOA!
Hatortxurock14: Preso politikun eskubidin aldeko jaialdixe, abenduak 28-29 ATARRABIAn
DISPERSIÑOI = ISTRIPU
13ak ETXEA, ekintzi. Preso gaxuk etxea segixan
Euskal Preso Politikun aldeko zozketi ONDARRUN
Urtero lez eta sasoi honetan, herrixan presun aldeko zozketi eitten da. Askok pentsako dozue ataten dan diru zertan ibiliko dan, bañe halan da guzti argitxu eingo dou. Iñok badaki zenbat diro kostaten dan adibidez Paris inguruko kartzela batea juti? Edota Puerto de Santa Maria juteko zenbat gasoil gastaten dan? Ba hori asti jun eta asti etorri biderkatzen badozue….
Gasto guzti horrei aurre eitti de zozketa honen helburu, ta esku bat nahi badozu bota herriko taberna zein denda desbardiñetan erosteik baño ez gatzue falta. Dana be euro baten truke, ta gañea tokaten bagatzu, Gabon politxak ospatzeko eri de. Amaitzeko esan zozketi abendun 31an ixango dala ta trankil egon, zenbaki saritu TURRUNIN agertuko da ta.
HARRERA Elkartearen aurkezpena baixako iluntzin ONDARRUn
Harrera Taldea preso ohik sortutako maila nazionaleko elkarte asistentziala da. Bere helburua preso eta iheslari ohiei, etxera bueltan etortzean, laguntza integrala eskaintzea da, gizarteari egokitzapen eta bizimodu duina lortu ahal dezaten.Hitzaldian azken urte hauetako Harrera Taldeak egindako ibilbidearen aipamen labur bat egingo da, harik eta arestian nortasun juridiko propioa lortu arte. Preso eta iheslari ohien artean egindako inkesta eta diagnosian oinarriturik, berorien gabezi, arazo eta beharrak, etxera bueltan etortzean, mahaigainerako dituzte. Azkenik, erronka honi aurre egiteko, martxan jartzen ari diren tresnak azalduko dituzte.
“Euskal Herriak oso denbora luze darama izugarrizko elkartasuna adierazten bere errepresaliatu politikoei eta herriaren elkartasun honetan datza gure egitasmoaren erremintarik funtsezkoena”, aipatzen dute Harrera Taldetik. Hori dela eta, aurkezpen honetara etortzeko deialdi zabal eta irekia egiten dute, “gai honekiko sentikor dauden lagun guztioi”, hain zuzen ere. “Gatazka politikoaren beste ondorio bat bezala, euskal errepresaliatu politiko guztientzako, espetxetik edo atzerritik etxera bueltan etortzean, egokitzapen eta bizimodu duina eskuratzea euskal gizarte osoari” dagokiola uste dute Harrera Taldekoek.

![Txofer solidarioak[1]b](https://turrune.com/wp-content/uploads/2012/12/txofer-solidarioak1b.jpg?w=636)








