Igor etorri de… bestik ekarri arte, ein daigun bidi!

– KORUN ENTSAXU, hillan 21n, baixakun ixango da 18:30xetan, Plazagañeko 3. pisun.
– Bertan egunin, ESKO BAT BOTA nahi dabenak (Alamedako afai mahaixe, antortxak…), montajeko ekipu 16:30xetan batuko da Anaitan. 
– Kalejira amaieran, kalekutzeko eskillaretan, omenaldixe, lorak eta agurre eingo gakoe falta gaskun lagun bakotxan senidiai eta lagunai. 
Ongi etorri Igor, eta danak etxea ekarri arte, Ein Daigun Bidi!
 
bidi

KEMEN estraditateko baimena emon dau epailik. Errekurtsu ipini dau berak.

20121213_144701

TURRUNE epaiketan sarture eta KEMENen argazkixe atati lortu dau. Gaur Kemenen extradizinoiko erabakixe emon dau epalik eta, zoritxarrez, baine ez sorpresaz, extradizinoi baieztatu ein dau. On apela ein bir. Askatasun kondizionalai be ezezku emotza nahitxe pilo bat jenten referentzixak oso onak euki, euran artin beran jefine, esaten zelan beran beharra daukela lan tokixan  eta beran zain dazela, kalea noiz urtengo zain, £15000 be eskaini diz beran askatasuneako baine epailik ezeban nahi ezer jakin eta barriro kartzela bixaldu dabe. Bera ondo ikusten zan.

LONDREStik KEMENen azken orduku

KEMENek gaur euki behar zuen epaiketi baina ez da egin, «segurtasun arazoengatik».
Ondarrutarrak Westminsterreko (Londres, Ingalaterra) auzitegiko lehenengo salan eduki behar zuen gaur epaiketi, baina «segurtasun arazoengatik» ez da epaiketaik ospatu. «Epaiketi baino epailik irakurketi baino besterik ez zuen egin behar, baina segurtasun indarrek lehenengo sala hori ez zela segurua esan dute eta ondorioz bertan ezin ixan da epaiketaik egin», adierazi dute preso ondarrutarraren senidik.
Albiste agentzien arabera, epaiketi ezin izan da egin «arrazoi teknikuk tarteko». Beste aretoetan be ezin ixan da ezer egin, «aitzakixak ipini dituzte eta».
Senide batzuk bertan euazenez, epaiketi bideokonferentzixa bidez eitteko eskaera egin dotze. Eskaera hori ostera, atzea bota dabe.

KEMENek amaz berba egin dau
Abokatuaz berbetan euala, ama abokatuan alboan euan eta  berba egin ahal ixan dau, «txiripaz», adierazi dabe senidik.
Gaurku bertan behera geatu eta gero, epaiketi bixar egingo da, KEMEN aurrean dala. Eta epailik epaia 14:00etan emango dau. «Senidik gaur Euskal Herrire itzuli diz. Baina bixar, ustez, lagunak egongo diz bertan».

http://ondarroa.hitza.info/2012/12/12/bihar-jakingo-da-kemen-urangaren-estradizioaren-epaia/