LONDREStik KEMENen azken orduku

KEMENek gaur euki behar zuen epaiketi baina ez da egin, «segurtasun arazoengatik».
Ondarrutarrak Westminsterreko (Londres, Ingalaterra) auzitegiko lehenengo salan eduki behar zuen gaur epaiketi, baina «segurtasun arazoengatik» ez da epaiketaik ospatu. «Epaiketi baino epailik irakurketi baino besterik ez zuen egin behar, baina segurtasun indarrek lehenengo sala hori ez zela segurua esan dute eta ondorioz bertan ezin ixan da epaiketaik egin», adierazi dute preso ondarrutarraren senidik.
Albiste agentzien arabera, epaiketi ezin izan da egin «arrazoi teknikuk tarteko». Beste aretoetan be ezin ixan da ezer egin, «aitzakixak ipini dituzte eta».
Senide batzuk bertan euazenez, epaiketi bideokonferentzixa bidez eitteko eskaera egin dotze. Eskaera hori ostera, atzea bota dabe.

KEMENek amaz berba egin dau
Abokatuaz berbetan euala, ama abokatuan alboan euan eta  berba egin ahal ixan dau, «txiripaz», adierazi dabe senidik.
Gaurku bertan behera geatu eta gero, epaiketi bixar egingo da, KEMEN aurrean dala. Eta epailik epaia 14:00etan emango dau. «Senidik gaur Euskal Herrire itzuli diz. Baina bixar, ustez, lagunak egongo diz bertan».

http://ondarroa.hitza.info/2012/12/12/bihar-jakingo-da-kemen-urangaren-estradizioaren-epaia/