Ein Daigun Bidik autobuse antolatu dau zapatun Tafalla juteko. Manifestaziñoi eguerdixan danez, irteeri goxeko 8:30etan ixango da Zaldupetik. Ixenak emon betiko tokixetan, ahal dan arinen.
Kartzeletatik / Deserrittik
XABIn egoerin inguruko prentsaurreko jendetsu, EIN DAIGUN BIDIn eskutik
XABI ARANBURUn egoeri nabarmen aldatu de, mobilizaziñoiai esker.
Xabi Aranburu ondarrutar preso politikun egoera gogorra salatuz hainbat herri ekimen egin dou Ondarrun. Domeka goxin 6O herritar kartzela kanpoa jun zin Xabiren egoeri salatu eta era berin berai elkartasune adierazteko asmoz.
Gaur abokatu berarekin egon da eta Xabik adierazi dio bere egoera guztiz aldatu zela herritarrak kartzela aurrin egindako salaketaren ostean. Elkartasun eta salaketa oihuak Xabirenganaino iritsi ziren. Herri indarraz gauzak aldatzea posible dela ikusi ahal izan dugu kasu honetan ere. Estatuen konponbiderako borondate ezaren aurrean borroka dugu tresna, eta konfrontazioa bidea.
Konponbide garaia dela diogu behin eta berriz, eskubide urraketak eguneroko ogia ditugu. Zer dio PNVk guzti honen aurrean? Oraingoan ere diskrezioz ari zarete? Zuen isiltasunak dena dio! Euskal presoek espainiar eta frantziar kartzeletan jasaten dituzten eskubide urraketekin bukatzea eta presoen euskal herriratzea ezinbestekoa da konponbiderako, are gehiago, euskal jendartearen gehiengoaren nahia ere bada. Euskal jendarteari bizkarra eman eta estatuen morroi izaten jarraitzen du PNVk. Ezker abertzalearen aldebakarreko pausoak nahikoa ez direla diote behin eta berriz, beraiek mugitu ere egiten ez direnean. Estatuekiko morrontzan eraso jarraitzen dute, Sortutik herriaren aldeko apustua egi eta alderdikeriak eta interesak alde batera uzteko garaia dela deritzogu.
Herri honen eskubide urraketen aurrean zuek duzuen “diskrezioa” soberan dago!
FREE KEMEN !! Londrestik.
KEMEN URANGA estraditatzi erabaki dau LONDRESko auzitegixak
Kemenen epaiketan egon ga gaur. Eta zoritxarrez ez dakau berri onik emoteko. Extradizinoin kontrako apelazinoi ez onartzi erabaki dau epailik. Egun luzi ixan da baine deskantsu hartu baino arina bagenekixen zein ixango zan erabakixe. Eta halan ixan da, ordu terdi tarda dau erabakixe emoten epaile madarikatuk! On 14 egun daz beste apelazinoi bat presentateko baine berak epailik onartu bir dau eta abogauk ez dotza esperantza handirik emoten. Ez badabe onartzen, Kemen hilabete baten barrun extraditako dabe.
Bittartin Ondarrun kalea urten dou, bai KEMENei Londresen, bai AITZOLei Parisen babesa emoteko.
Gaur 19:30etan, konzentrazinoi Alamedan
Gogoratu gaur Kemen Urangan estrdiiziñoin inguruko erabakixe hartuko dala Londresen. Estradiziñoi salatu eta Parisen Aitzol Etxaburu eta beste 9 lagunen kontrako epaiketi salatzeko gaur arratsaldeko 7:30xetan konzentraziñoi egongo da alamedan.
Ondarrutarrak Parisen egon diz, Aitzolei babesa emoten
Biaje luzi ixan bada be, asteburun ondarrutarrak Parisen egon diz Aitzolen epaiketan, babesa emoten.
Hitzan dakazue informazinoi gexa: http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/03/04/ondarroatik-joandako-lagun-eta-senideen-babesa-jaso-du-aitzol-etxaburuk-parisen/
Edurretan be …
Gernikako akordixuk epaiketa eta atxiloketakin amaitzeko eskatu dau
Atzo atsaldin gernikako akordixuaz bat eitten daben herriko eragile ezbardiñak prentsaurreku emon eben. Ibon, Asier eta Urtzan zigorran berrespenan erabakixe salatuz. Eta edozein momentun emon leiken Urtzan atxiloketi salatuz. Gaur egungo testuinguru politikun edozein atxiloketa lekuz kanpo dala azpimarratu eben, konponbide demokratiku garatu eta baki eta normalizaziñoi lortzin kontrako eraso bat dala salatu eben.
















