PUERTOko elkartasun martxi aila da kartzela aurrea

Atzo arratsaldin 20 bat lagunek urten ben Ondarrutik ISIDRO GARALDE”MAMARRU”ai elkartasune emotea,bolandera bidez, megafonixiaz,edo ta txilixoka berai esateko, ez gazela beraz ahaztu, nahiz eta dozenaka urte herrittik kanpun egon.
Baixako illuntzeko enkarteladin ostin urten ban autobusak
P1050384
Gaur goxin kartzela aurrea alla aurretik, batek baño gexauarek pla-pla einddako antxoak armoza dotxuz!
20130504_092434
eta on dala gitxi PUERTOko kartzela aila di…
20130504_090802
Autobusetik baja, burun txapelak jantzi, presun banderolak lepun ipini eta kartzeliai bueltaka hasi aurretik argazkixe.20130504_100238
Gu soinetik jertzeik ezin kendute, eta Puerto de santa marian gerizpeik ezin topa!
20130504_121336

Maiatzak 1in, AITZOL ETXABURUk urtik beteten dotxuz. ZOIXONAK!!!

P1000253Ondarrutar mordo batek zoixontzen zatxuau zure egunin. Zure falti somatzen dou, bañe badakiau umoreik ez dozule galdu zazen tokixan eta onezkeo zaintzailetariko baten bat be ixe zoratu dozule. Eutsi lagun.

aitzol etxaburuHorretaz gain, asti bixkat hartu eta idatzitsaxuen, herriko albistik kontatuz, eskutitzak gustokuk dotxuz te. Hau de beran “helbidi” momentuz:

AITZOL ETXABURU 375 338 B D2: Fleury Merogis, Maison de arret hommes. 7, Alée de Peupliers 91705 ste. Genevieve des Bois Cedex Frantzia

Elkartasun Martxi PUERTOko kartzela, Ondarrutik! MAMARRU etxea!!

2013-05-03, puerto

Maiatzan 3an Ondarroatik irtenda eta “8+18+10=36 urte! Nahikure! 197/2006 dotrina indargabetu! Mamarru etxea!” kanpainan barruan, ELKARTASUN MARTXA antolatu da PUERTO I kartzelara (Cadizea). Baixakuko enkarteladin ostin (20:00ak aldea) aterako da martxa. Bigarren urti da Ein Daigun bidi herri ekimenak martxa hau (eta kanpaina hau) antolatzen dabena, “eta horrela jarraituko dou 197/2006 dotrina indargabetu eta Isidro Garalde “Mamarru” ondarrutarra etxin ikusi arte”, azaldu dozkue. Gogoratu behar da, Garaldek 2010eko otsailin amatxu bala ipinitxako kondeni. Horrez gain, gaixotasun larrixak dauken 14 preso politikun artin aurkitzen da.
Juti pentsa badozu, emon ixenak lelengotik betiko tokixetan.
MAMARRU ETXEA YA!

Ondarruko gaztik, Donostiko AskeGunin

Ondarruko gaztik Donostiko aske gunin daz, epaitutako gaztiai babesa emoten. Hamen atzo gabeko euran kroniki:

7terdixetan kontzentraziñoi buruture ta parebat kantaldi ta janeran amatxutakun. Txapelgorrixak agertueskeo jarraitxubiran protokolu esplika taldeka ta ixilik eoteko esanda Donostiko Aske Gunin, lo ein nahidabenak honetako aukeri eukitxeko!

2013-04-17 00.24.48

2013-04-17 02.24.55

Gaur gainea, preso politikun nazioarteko egune da, Eranikuk gogora arazi doskuen modun:

presoen-nazioarteko-eguna

Apirilak 20 (zapatu), giza katea: Mamarru etxea!

gizakatea-page-001

Datorren zapatuan Ondarroan eta “8+18+10=36 urte! Nahikure! Mamarru etxea!” kanpainaren barruan, giza katea egingo da eguerdiko 13:00etan Zubi Barritik Alamedara 197/2006 dotrina indargabetzeko eskatzen.
Maiatzaren 3an Ondarroatik irtenda eta kanpaina berdinaren barruan, ELKARTASUN MARTXA antolatu du PUERTO I kartzelara (Cadizera). Barikuko enkarteladaren ostean (20:00ak aldera) aterako da martxa. Bigarren urtea da Ein Daigun bidi herri ekimenak martxa hau (eta kanpaina hau) antolatzen duena, “eta horrela jarraituko dugu 197/2006dotrina indargabetu eta Isidro Garalde “Mamarru” ondarrutarra etxean ikusi arte”, adierazi dute. Gogoratu behar da, Garaldek 2010eko otsailean bukatu zuela ezarritako kondena. Horrez gain, gaixotasun larriak dituzten 14 preso politikoen artean aurkitzen da ere.