Baixako illuntzin entera giñan Asier Badiola Lasarte, Martutenen dan kartzela alla zala. Beran etxetik 53 kilometroa da gaur egun, pausoz pauso ETXEA hurreatzen. Idatzi presuai atala eguneratu dou eta bertan agertzen diz Ondarrutarran eta Ondarruaz loturi dauken presun “helbidik”. Aitzol ezik, beste guztik Euskal Herriratu dabe aurtengo urtin. Lehen esan douen latxeik, DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!
Gaur arratsaldin jakinarazi dotse Asierrei lekualdatzi noa ixango dan. Cantabriko El Duesoko espetxetik Martuteneko espetxea ekarriko dabe preso politiko ondarrutarra. Momentuz ez dotse zehaztu noix ixango dan lekualdaketi.
Pauso hau oso garrantsitzu ixan arren, gure nahixe Asier eta danak etxin eta libre eon ahal ixati de! Beraz, helburutik gerua hurria eon arren, ondio bidi gelditzen gazku eitteko! Ernaiko gaztik kartel honetan diñuen modun… HURRENGO GELTOKIXE ASKATASUNE!
SORIONEKU, gaurko egunez hain ezagune eindan berbik zentzu guzti hartu dau gaur arratsaldin Ondarruko herritxarrantzako, ASIER BADIOLA LASARTE Euskal Herriratuko dabe halako baten. Bai, kartzelan jarraitxuko dau, bañe beste urrats bat da gutzako. Estatu Españoleko kartzeletan egon da urtitan, etxekuk eta lagunak millaka kilometro ein bihir ixan dabe astero berau ikusteko, bideko arriskuk, kosto ekonomikuk… Lau paretan artin jarraitxuko dau, herrixe ikusi baik, etxekukin ezin egon… hurrengoko helmugi: ETXI!
Negu hurreatzen dun señali ixaten da enkarteladin ordu aldaketi. Hamendik aurrea arratsaldeko 7:30 tan urtengo dau Alde Zaharretik PRESO ta IHESLAXAN aldeko mobilizaziñoik. DANAK ETXIN ikusi arte JO TA KE!
Ekitaldi garrantzitsu antolatu dau SAREk Donostin Urriak 8 rako. Izan Bidea dinamikin barrun ipinitxako 3.127.326 km-ko erronkiai amaieri emongotza mobilizaziñoi eta jaialdi bateaz. Goxin11 tan Boulebarrin Izan Bideako azkan kilometru eingou, gero 12 xetan Pio XII kalin manifestaziñoiai hasieri emongo gako eta arratsaldetik aurrea; Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Doctor Deseo, Eñaut Elorrieta, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Sua, Andoni Oilokiegi, Trikidantz, Ttek elektrotxaranga, Porrotx, Maialen Lujanbio, Amets Arzallusen parte hartuko dabe, besteak beste. Sarek adierazi dabenez “urrian 8 xan erronka honi amaieri emon ez ezik, urte luzitan urruntze-politikin amaierin alde aritu dizen herritar guztik batu nahi dou, politika honen amaieri gauzatzen ari dan honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta guztiona dan lorpen hau guztiz gauza dadin aldarrikatzeko”
Euskal Herriko herri guztixetan autobusak antolatutxue berta juteko, Ondarrun, ANAITASUNA tabernan emon birdiz ixenak eta autobusak Antzosolo tik urtengo dau goxeko 10 etan, eta bueltatzeko ordutegi desbardiñak eukiko dau autobusak, eguerdiko ordu bixetan, illuntzeko 10:30 edo goxaldeko 3:30 etan. Geube han eongo gaz!
Urtero egun honetan etxen douen mobilizaziñoi eingo dou aurten be, ASKATASUNA lelopin. Hitzordu eguerdiko ordu batetan Alde Zaharrin ipini dabe eta manifin helburu, EUSKAL PRESO, IHESLAI ETA DEPORTATU GUZTIK! ETXIN eon birdizela aldarrikatzi de. Han ikusiko gaz!
Honeaz batea, gogoratu ELKARTASUN bazkaiko txartelak Anaitasuna tabernan dakazuezela salgai ta arin ez bazabize…
Hasi diz saltzen ELKARTASUN bazkaiko tikik ANAITASUNA tabernan 25 euron trukin. Bixitxa guztin ezautu douen ekimena ixaten da hau. Falta dizenakin gogoratu eta euran omenez basu altza eta topa etxen douen egune. Sasoi baten AMNISTI bazkaxe deitzen gentzan, etorri zan gobernadore kalbu eta debeku ipinizkun, guk artikulo tres aplika gentzan, jamonik bez. Ixena ez da helburu, ekimena bai, ulertu nahi dabenantzat. Legi aplika nahi ixazkun, guk dribliñe ein gentzan, hortaz maixuk gaz. MATXE ZATXUAU!
ETXERATek antolatute (PRESO ta IHESLAXAN senidik) urtero etxen douen ekimena eingo da Abuztuak 7 an. Euskal Herriko hondartza desberdiñetan batuko gaz helburo bakarraz, DANAK ETXEA! SALBUESPEN POLITIKIAI STOP! eskatzen, ta ONDARRUai dagokionez eguerdiko 12 xetan Alamedan batuko giñake ta ARRIGORRI hondartziai buelti emon ondoren herri erdixan amatxuko dou ekitaldixe. Espetxin eta ihesin dazenak danon babesa birdabelako, hurreatu zeube!
Ez, ez gaz ahaztu zuaz. Badakaiau zazen tokixan lo eongo zazela ondioik, ta esnaeran gure mezu ikusiko dozule. TURRUNE etxen eta irakurten douen lagun guztin partez ZOIXONAK! Sasoirela ETXEA etorteko be pentsaten dou, Brianen trago asko dozule sor onezkeo gogoratzen dotzuau hamendik. Zazen lekurarte… besarkada handi eta itxoso bete muso! Jo ta Ke DANOK ETXIN IKUSI ARTE!