Ongo baixakun EZ da eongo PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladaik!

Albiste hau gexen bat despistata egon leiken herrittarrantzako da. Aurreko astin zabaldu ben barri hau, hamendik aurrea egoera barrixan aurrin (PRESO gexenak Euskal Herriko kartzeleta hurreatu dotxuez) ta hori dala ta, mobilizaziñoik egokitxu eingo diz herrixan, hau de, bi astetik behin eingo diz baixakutako enkarteladak. Antolatzalletako batek gogoratuzkun 34 urtin baixakero baixakero ein ixan dizela enkarteladak helburu bateaz, egunen baten gexa ez giñala batuko helburu lortu ezkero, PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXIN ikusten gendunin. Bide erdixe eindou, amaieri hurria dakau, datorren baixakun enkartelada osteabe, jo ta ke lortu arte!