EZIN DA GEHIAGO LUZATU! Urtarrillan 10 (zapatu) manifestaziñoi nazionala Bilbon!

Urtero batzen gaz Bilbon sasoi honetan manifestaziñoi erraldoi baten ingurun, helburu bakar bateaz, DAN DANAK ETXIN! nahi douzela eskatzen. Aurtengo lema nausixe EZIN DA GEHIAGO LUZATU! de, ta berta juteko deialdixe etxen dau SARE elkartik. Ondarrutik autobuse atako da eta ixen emotik ANAITASUNA eta ALAI tabernetan daz zerrendak zabaldute. Autobusak arratsaldeko 3retan urtengo dau Zaldupetik, emon ixenak lelengotik.

Oso garrantzitsu de kartzeletan eta ihesin jarraitzen dabenai gure elkartasune emoti ta hori dala ta herrixe apaindu dou hori gogoratzeko.

ETXIN falta douzenak gogun aurten be!

Urte amaieri dator eta aurten be hainbat etxitan hutsuni igarriko dabe bai kartzeletan edo ihesin dazelako euran familixakuk.

EZIN DA GEHIAGO LUZATU kanpañin barrun hainbat ekintza eingo diz herrixan ETXERAT elkartik antolatute. Hasteko abenduak 24an,gabon egunin, konzentraziñoi bat eongo da eguerdiko ordubaterdixetan Alamedan. Hurrengu Abendun 26an (baixaku) urteko azkanengoko enkarteladik urtengo dau arratsaldeko 7:30xetan Alde Zaharretik eta amaitzeko Urtarrillin 10in urtero etxen dan manifa nazionala eingo da Bilbon (berta juteko autobuse atako da ta ixenak ALAI eta ANAITASUNA tabernetan emon bihir diz). DAN DANAK ETXEA EKARRI ARTE, JO TA KE!

Azaroak 8 (zapatu) HARRERA elkartin aurkezpena Kofrai Zaharrin!

On dala hamahiru urte sortu ben HARRERA Elkarti ( Euskal PRESO ta IHESLAI politikuk etxeratze errezteko tresni). Euskal preso politikun egoeri asko aldatu de denbora gitxixin, ta horrei aurrea etxeko, ‘5.000 baietz!’ kanpañi martxan ipini dabe elkarteko kidik. HARRERAn eginkizunaz, gaur egungo erronkez eta kanpañin nondik norakuaz aurkezpena eingo dabe datorren zapatun Azaroak 8 eguerdiko 12xetan Kofrai Zaharrin.

Gure PRESUn eta IHESLAXAn “behartasunai” eta “aterrizajiai “aurre etxeko ta laguntzeko tresna beharrezku ta egokixe da HARRERA ELKARTI. Danon artin erreza engou, hurreatu entzutea!

Gaur, Irailak 26 (baixaku) PRESO ta IHESLAXAK ETXEA! enkarteladi ta bide batez, Zoixonak INDIXU jauna!.

Gaur baixaku, hilleko azkan baixaku ixanik, Euskal Herriko herri gexenetan lez, PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN aldeko enkarteladi eongo da Alde Zaharretik urtenda. Gogoratu illuntzeko 8retan hasiko dala. DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO ta KE!

Beste alde batetik, gaur ASIER BADIOLA LASARTEk urtik betetetxu, gaurkuaz 45 daru ta TURRUNE etxen douenon partez belarri tengada handi bat bixaltzen dotzuau. ZOIXONAK lagun eta ez galdu irrifarreik inoiz, LORTUKOU eta OSPATUKOU ez euki dudaik!