Gaur Aberri Egune da eta hauxe da Ondarruko kalik dakarren itxuri.
Kalez kale
Faro barrixe dakau plai muzturrin
Akordaten zaze lehenako plaiko morruko faruaz? Zemat aldarrikapen eta zemat oroitzapen, ezta?
Gero haren ordez burdinazko faro ixebeza ipini ben, ixezko tenporalik apurtubanearte.
On plaiko morru konpontzen dabiz, eta a zelako sorpresi hartu douen! Faro barrixak lehengo zaharran antzeako itxuri eukiko dau.
Eta jenti proposamenak idazten hasi de interneteko sare sozialetan: atzea be kolori emon bir gakola, herriko artistak batu eta margotu ein bir dabela, marabilli festibala aprobetxa biko litxakela horretako…
Idei hor da. Zein animaten da?
Agur Akuliai! Agur Karnabalai!
Listo. Atzo Akuli errixure bota eta amatxu zin karnabalak. On eguneroko disfrazak jantzi eta buelta rutina. Udabarrixan zain geatzen gaz, askoik ezta falta eta.
Eskerrik asko Aritz Egurrolai beste behin be argazkixak lagatearren.
Eta zeuek be nahi bazue bixaldu karnabaletako argazkixak eta argitaratuko douz.
Udala espaloi barrixe etxen dabil Kamiñazpin
Kamiñazpin obrak hasi diz, espaloi barri bat etxeko, eta oinezkuk segurua ibili ahal ixateko. Egixe esan, falta etxeban, ze jenti kamiño albutik ibili bir ixaten zan.
Obra gexa be eingotxuez: eskilarak konpondu eta lur azpiko tubeixak be barritzea du udala.
Bizkaibusak betiko latxeik funtzionako dabe, eta trafikun eragin gitxi eukiko ei dau.
Etorri gasku Lantzoi herrire!
Eta martitzenin, guateki!
Pentsazue zer mozorrotu?
Listo, karnabalak gainin dakauz. Pentsata dakazue ze mozorrotu? Ideak nahibazuez, azpixan dakazuez argazki batzuk. Elegantik, ezta? Aurten be bixaldu zeuen argazkixak eta hamentxe ipiniko douz.
Egitarau guzti hamentxe dakazue: http://www.ondarroa.eu/Documents/inauteriak%202015%20zuz.pdf
Aurten gainea lantzoik eta akulik 27 urte betekotxuez. 1988xan sortu zitxun Josu Etxaburu Latxanbrek, Lantzoi eta Akuli Ondarruko Karnabaletako. 27 urte, eta atzo zalakun. Datozen bertsuok herriko bertsolaixak sortu zitxuexen orduntxe (Arrik, Botxek eta Altzaleik, eta beste batzuk). Hasi praktikaten, zapatun urtengo rau Lantzoik-eta!
Lantzoia gure zaindari
egun hauen boladan,
zelako golpea ote
dugu gure ganbaran.
Zahar gazteak alkarturik
kantu eta algaran,
lantzoikeriak egiten
zer zoriontsu garan.
Laralara lalala, lalala, lalala… (bis)
Ixe amatxu diz gabonak
Badatoz Lekatxoko jaxak!
Urte guzti lekatxarrai adarra joten pasaten dou, baine gero zelako gustoa juten gaz San Antolineta, ezta? Normala, jai ederrak diz eta.
Aurten zapatun hasiko diz Lekatxoko jaxak, Gazte egunaz. Hamen dakazue lehenengoko eguneko egitarau.
Ah, entera ga Costas pegak ipintxen dabilela txosnai, eta eztakixela aurten txosnaik ipini ahalko daben. Ondarrutik geure elkartasun guzti Lekatxoko txosnai. Eutsi gero!





























