Egixe da sarritxan Kamiñazpire Andramaixak ez dizela ailaten. Baine aurten zunba dantzan ein eta desfilin parte hartzeko aukeri egon da han be.
Kalez kale
Agur andramaixai datorren urtea arte!
Listo, amatxu diz jaxak. Batzuntzako luziei ixango zin, bestintzako motzei. Baine gexenok ondo pasako gendun, hori ziur!
Ah, eta ahaztu aurretik Leokadiai gauza bat nahitsau esan: zeinek esan dau guapo edo guapa ezin leikela deitxu? Klaro deitxu leikena! Baine ezinddana da neska baten atzetik guapaka ibili baboseaten eta akosaten, natxe neskik jamonik ez ein. Hori ez! Akosati ezta ligati!
Gora andramaixak!
(Eskerrik asko Eneko, Fernan, Itxaso eta Ainhize argazkixakatxik)
Kalanditxik bixalduskun iritzi bat, jaxan ingurun
Hauxe iritzixe jaso dou Kalanditxik. Errezoirik ez gako falta. Ia datorren urteako…

Esan bir dou Castellersak zaharran egoitza aurrea jun zile, eta hori eskertzeku ixan zala bertan dazenantzako. Detaile politxe!Ixe amatxu gaskuz andramaixak!
Eskerrik asko, Catalunya!
Gaur Catalunyako castellersak etorri diz Ondarrure, eta euskaldunon eta katalanan artin dakauen elkartasune argi geatu de. Danok aldarrikatu dou geure independentzixi, katalanak alkar lagundute torrik etxen zitxuezen bitxartin. Emozionanti ixan da benetan! Katalanok, etorri atzea be Ondarrure nahizuenin!
Jaxetan be, borondatez biharrin!
Hau Lekatxon eztakarre!
Umik hasi diz parrandan!
Gaur umin egune ixan da, eta ez dabe aspertzeko astirik euki: jolasak, antzarrak, pailazuk…
Jaxetan argazkixak ataten bazabize, mesedez bixaldu turrunin argitaratzeko. Gu danea ez ga ailaten eta! Turrune danok gazela esaten douenin, benetan gabiz! Danon ahaleginaz argazki gexa eta informazinoi gexa! Ondo pasa andramaixak!


















































![DSC_0118[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2014/08/dsc_01181.jpg?w=636&h=477)






