Gaur ABERRI EGUNE! Gora EUSKAL ERREPUBLIKI!

Gaur aberri egune ospatzen dou Euskal Herrixan. Jai egune ixan arren, aldarrikapeneako egune dou gaurku.

Pandemixa honek barriro erakutsi dozku BURUJABETZI bir douela, geure herrixan ingurun erabakixak hartzeko eta arazuk geuk jestionateko.

Udaletxeko mastan Ikurrine, Nafar ikurre eta Ondarruko ikurre daz.

Herriko balkoi eta bentana asko ta askorek be ikurrinak dakarre ipinitxe:

Plaza musikan batu gaz 12:30etan puntun «Euskal Herria batera» ekimenak deitxutako ekitaldixan. Bertan, danok batea hiru abesti kanta (Txoria txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak) eta ikurriñak altza dabe udal ordezkarixak.

Argazkixak jasoten jun ahala eguneratzen jungoa argitalpen hau.

San inazioko jaxak gogoratzen

Aspaldi gaztik ixati laga douenok gaurko eguneko oroitzapenak gogun dakauz. Celedonio eskolako jolas tokixan parranda asko botatakuk gaz ta faltan botaten douz urte haiek. Gau pasak, sokamuturrak, txozna inguruko anbienti, errekako jolasak…Hamen dakazue gure artxibun topa douzen urte horretako egitarau desbardiñak, zihur gaz argazkixak be eongo dizela sasoi hartakuk, guk gustoa gordeko genduke. Animaten bazaze korreo honeta bixaldu: otzara@hotmail.com

Maiatzak 24 (baixaku) ESAN eta EIN, KAMIÑALDEko bidi zabalduko da gaur arratsaldin

Gaur arratsaldeko 5 etan zabalduko da KAMIÑALDEko bidi kotxintzat eta oiñezkuntzako. Askorek esango dabe bazala sasoi, bestik denbori birdala gauzak ondo etxeko bañe iñok eztau esango esandaku eztala bete. 2016ko martxoan itxi ben bidi ta nahiz eta obra guzti ondiokan eztan amatxu, gaur ametsgaiztun amaieri emongogako KAMIÑALDE eta KALANDIko bizi lagunak bixi ixan douenai. Pozteku de be bai 70 kotxentzako aparkaleku zabalduko dala ikusirik herrixan dan arazu gai horretan.

KAMIÑALDEko bidi zabaldute 2019-05-24