Tsunami democratik mugimenduk katalunia eta estatu frantsesa batzen dotxuzen mugi itxi ban atzo, gaur polizixa frantsesa biolentzixiaz desalojaten ahaleginddu de.
Euskal Herrixan, mugimendu honek estatu frantsesaz lotzen gatxun mugi kotxikin itxitxeko ero blokeateko deixe einddau! Ondarrutik hasi diz berta jenti bideratzeko:
Baixako hontan konzentraziƱoi eongo da udaletxe aurrin eguerdiko 12 xetan KATALUNYAko herrixai elkartasune erakusteko. EUSKAL HERRIko gehiengo sindikalak deitu dau mobilizaziƱoi honeta. Hurreatu berta!
Kataluniako erreferenduman bigarren urteurrena ontxe pasata, eta preso politiko katalanan epaixe urteteko zain, artikulu hau idazti egokixe eretxi gasku momentu honetan.
Ondarrun dakau, astion kataluniatik ekarritxako hautesontzi bat. Opari sinboliko hau histoixin zati bat dala esan geinke, hain zuzen be Bartzelonako Sant Andreu auzuko L`estel hauteslekun egon zan kokatute 2017ko Urriak 1 eko autodeterminaziƱoi erreferendumin.
Hautesontzi hau, herritxar guztiok ordezkatzen gatxun etxin gelditxuko da momentuz, Udaletxin, esan douen modun herri guztintzako einddako oparixe da Herrialde Katalanetatik. “Opari berezi hau histoixin parte garrantzitsu bat da eta ohore bat da Kataluniako herrixan bixi ixan daben eta bixitxen dazenan objeto sinboliko hau herrixan eukitxi” esan dau Zunbeltz Bedialauneta, Ondarruko alkatik. Nabarmendu dabenez, “sinbolikoki, testigu pasateko keinu modun hartu bihirdou eta Katalunian einddaku gure herrixan gauzatzeko lanin jarraitxu bihir dou”
Hautesontzi honen iragana…
Hautesontzi honek, Kataluniako herri, auzo, hautesleku… guztitxako urna guztin modun beran histoixa partikularra dauke. Gogoratuko zaze, erreferenduman aurreko aste zoro eta tentso guztikin, Piolinen txalopan euazen Guardia Zibile eta polezixa espaƱola papeletak, erroldak, hautesontzixak handik edo hamendik topa naxan ebizen bitxartin, herri oso baten elkarlana eta konpromisuai esker, eskola elektoral guztik iraitxi lortu zin, ta zelan ez hautesontzixak, papeletak, erroldak… han euazen.
Eskutuko bihar asko egon zan honen danan atzin, dei anonimuk jarraibidik emoten, batzar klandestinuk, nerbixuk… dan dana herritxarrak osatutako sare antolatu baten barrun eta ondukuai ezautu ez arren konfixantza minimo bat emonda. 100.000 euro kosta zin 10.000 hautesontzi honek erosti, Marsellako porture aia zin Txinatik eta Katalunia iparraldetik sartu zin bolondresan kotxitan, gero naziƱoi guztin banatzeko. Hau dana Piolinen txalopan euazenak ixeaz entera baik.
Horietako bat ixan zan Miren Azpiri Ondarrutarra, demokrazixintzako egun historiko hori posible etxi lortu ban herritxarretako bat. Erreferendunan aurreko egunetan Katalunia aldea hurreatu zin herritxar batzuk kontazkun euran esperientzixi. “Mireneaz batu ginan erreferenduman aurreko egunin (Irailak 30) lagun baten kontaktuai esker, beran etxea erun gatxun kafe bat hartu eta bertan kontuk kontateko, berba ta berba geuazela atazkun zamar boltza handi bat eta han eukazen urnak, erroldi, papeletak… emoziƱoi eta urduritxasune batu gazkuzen egun historiko horren bexperan. Estatun bilatuenak zin objetu begixan aurrin eukitxik eta holako ekimen bateako behar beaharrezku dan mateixala aurrin eukitxin sentsaziƱoi ezileike azaldu”.
This slideshow requires JavaScript.
Hurrengo egunin (Urriak 1) Mirenen ardurapin euan L’estel hautesleku iraitxi lortu eben, han jun zan Miren beran kotxiaz zamar boltzak maleterun sartute .Ordu batzuk gerua polizixa EspaƱolak inddarraz eskolan sartu eta eukezen urna batzuk, papeletak eta erroldi ostutzen.
Honetan irudixetan ikusileike polizixa espainolak ibili ban biolentzixi eskoli itxitxeko:
Beraz, Mirenek humoriaz dinozku, “Hautesontzi hau Ondarrure erun eta hurrengo bihir dozueneako bat gitxia eukikozue lortzeko”. Horretxeaz esaldixaz gelditzen ga, laster egun gogorrak etorriko diz, bai Katalanantzako eta baitxe be autodeterminaziƱoi eskubidi praktikan ipini nahi douen herritxar guztiontzako. Argi dakau beti egongo gaztela Herrialde Katalanan albun eta eurak lortzeko bidin dazen ametsin burrukan jarraitxuko dou geuk be. Eskerrik asko Miren!
Gaur martitzena Urriak 1 Elkarretaratzi eongo da Alamedan arratsaldeko 19:30 tan. AUTODETERMINAZIOA EZ DA DELITUA lemapin batuko gaz ta esteladak edo ikurriƱak ekarti eskatu dabe antolatzallik. Euskal herritarrok KATALAN herrixaz bat etxen douela erakutsi bitzau! Endavant-Aurrea!
Gaur, Irailak 11, Diada egune ospatzen da herrialde katalanetan! Republiki osatzea bidin emoten daben pausutan eurakin egongo gazela erakusteko udaleko banderan mastan “esteladi” ipini de!
Udaletik aparte, herriko balkoi batzutan be ipini dabe ikur katalanak:
Ixez estreinako ein ben ekimen hau Andramai egunin, hamarnaka kriseilu aireratu ben saharar herrixan alde. Herritxarran parte hartzi oso ona ixan bazan be, aurten jente gexaua animateko asmu dakarre YAALAH elkarteko kidik!
Aurten be ekimen hau egongo da Andramai egunin (abuztuak 15), gabeko 23:30 etan, su artifizialak amatxu eta gero hondartzan.
Tiketak aurretik saltzen ipini dotxuez ZURRU-MURRUn, KURIKEn eta HONDARTZAKO TXIRINGITUn. Bertan egunin tike horrek kriseilukatxik aldatuko diz hondartza ingurun egongo dan postun. (Bertan egunin be egongo da aukeri kriseiluk erosteko)
Urtero lez gaurko egunin irudi hau ikusten dou herriko udaleko mastetan. Gaur be goxin goxa isei diz 3 ikur, herriku, ikurriƱe eta bandera galegu. Asko diz herrixan bixi dizen jatorri gallegu dauken herritxarrak, erroldi ikusti besteik ezta. Beran sasoin euran herritxik urten beharra euki ben, gexenak itsosoko langillik, eta haren ondorenguk. Euran Aberri Egune ospatzen dabe gaur eta omenaldi eta errespeto lez isei de euran ikurre gure herriko udalikn.