
Otsailan 27xe ospatzeko eta aldarrikatzeko egune da aldi berin. Ospatzeko, 41 urte pasa dizelako jadanik herrialde Sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zanetik. Eta aldarrikatzeko, histoixan tzir behin eta berriz Saharar herrxiak bixi ixandako eta ondioik be bizi daben zapalkuntzak gogora ekarri bihir douelako.
Hasteko, Españolan kolonizaziñoi pairatu behar ixan ben. Gero, burujabe nahiz aske ixango zinela emoten banin, marrokixak Hassan II.ak halaik agindute “martxa berdi” burutu ben, sahararren aske ixateko ametsak guztiz zapuztuz.
Martxa honen bidez, Marrokixak indarra eta errepresiñoi bidelagun eukela, 300.000 zibil eta 30.000 soldadu marokoar Sahararren lurraldin sartu zin. Kanpo aliatun laguntziaz eta Espainolan jarreriaz lagundurik, herri Sahararraren aurkako izugarrizko zapalkuntzi burutuz.
Tamalez, milaka eta milaka sahararrek baki bilatu nahixan euran bizitokixak laga eta Algeriko deserture ihes egin behar ixan ben. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuk ez ihes egiteko aukeraik euki eta ondorixoz gaur egun famili desberdinak ondioik be 2000km baino gehixaguako harresixaz banatute jarraitzen dabe, Marokoarrengandik etengabeko presiñoi jasoaz.
Bixi ixandako zapalkuntzin arrastuk ondioik be agerixan daz. Saharar herritarran gehiengo batek desertun normalizatuei bilakatu dan errefuxiatu egoeran jarraitzen dabe ondioik be, euran lurrak osteabe lortzeko esperun.
GORA SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKU!!













Aia gaz saharar kanpamentutatik. Bete dou gure helburu, 40 kg tik gora medikamento erutiaz aparte bertako familixan sartu eta integrati lortu dou. Iñundik iñoa ezautu baiko familixa baten, hortxe demostraten dabe zelako jente esku zabal eta borondatekuk dizen. Horreaz aparte datorren urtita beire herrixan burutu leikezen elkartasun proiektutako be ideak hartu douz leko ezberdiñak bixitatuz: 1. Eta 2. Hezkuntzako eskoli, hospitxal nazionala, ume ezinddun eskoli, itzuntzako eskoli, preso eta desagertun elkarti…
Askorek esango dozue errefuxiatuai gexei launtzi ez dala komeni gizarti asentateko arrixku dalako eta atun latak eruti baino garrantzi gexa daukela lan politiku etxik, alde batetik egixe da hori baine bertan argi eta garbi ikusi dou errefuxiatuk gatazkin sujeto politikun aurretik PERTSONAK dizela eta gainea duintxasun eta inddar handixaz betetako pertsonak. Lan bixak paralelun jun bir dizela ikusi dou: Gizarti kanpamentutan dan bitxartin elikatu,alfabetiza ta forma. Eta nazio askapeneako burruki aurrea erun.
Ikusi douen dana be ez da ixan politxe:
Guk argi dakau herri solidaxo eta borondate handiku gazela eta herrixan arteko elkartasunin jarraitxuko douela bai politikoki eta bai sozialki¡
SUSANNA MARTIN.


