SAHARAr kanpamentutatik bueltan

sahara-2Aia gaz saharar kanpamentutatik. Bete dou gure helburu, 40 kg tik gora medikamento erutiaz aparte bertako familixan sartu eta integrati lortu dou. Iñundik iñoa ezautu baiko familixa baten, hortxe demostraten dabe zelako jente esku zabal eta borondatekuk dizen. Horreaz aparte datorren urtita beire herrixan burutu leikezen elkartasun proiektutako be ideak hartu douz leko ezberdiñak bixitatuz: 1. Eta 2. Hezkuntzako eskoli, hospitxal nazionala, ume ezinddun eskoli, itzuntzako eskoli, preso eta desagertun elkarti…

sahara-5Askorek esango dozue errefuxiatuai gexei launtzi ez dala komeni gizarti asentateko arrixku dalako eta atun latak eruti baino garrantzi gexa daukela lan politiku etxik, alde batetik egixe da hori baine bertan argi eta garbi ikusi dou errefuxiatuk gatazkin sujeto politikun aurretik PERTSONAK dizela eta gainea duintxasun eta inddar handixaz betetako pertsonak. Lan bixak paralelun jun bir dizela ikusi dou: Gizarti kanpamentutan dan bitxartin elikatu,alfabetiza ta forma. Eta nazio askapeneako burruki aurrea erun.

sahara-4Ikusi douen dana be ez da ixan politxe:
gatazki konpontzeko zailtxasunak… gazteixin desesperaziñoi eta etorkizunea beire dakarren galderak… umik denpori nun erretin ezjakiñe…umin eta nausixan osasun arazuk(desnutriziñoi kroniku, anemia…)

sahara-1Guk argi dakau herri solidaxo eta borondate handiku gazela eta herrixan arteko elkartasunin jarraitxuko douela bai politikoki eta bai sozialki¡

SHUKRAN ONDARRU!
SAHARA HURRA!

Iruzkin bat utzi

Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.