Honezkeo ikusiko zenduen kalin ipini dizen pankartak eta batek baño gexauak galdetuko dozue zer nahi daben esan. Datorren urtin hauteskunde munizipalak eingo diz, eta ezker abertzalik batzarrak nahi dotxuz bultzatu herrittarran premiñak eta lehentasunak zeintzuk dizen danon artin eztabaidatzeko. Guk TURRUNEtik jakiñangain ipiniko zattuau noiz eta nun ixango dizen horrek batzarrok. Bixarko ONDARRU geuk ONDARRUTARROK ein birdou eta.
Herrixe udaletxea!
Nahizu etxeko jateko hondakinak ate aurrin jasoti?
Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio.
Apuntatu nahi duenak bide hauek erabili behar ditu: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Irakurtzen jarraitu
ALLARTE gaur kalintzir
Gaur goxin tramankulu honeaz ikusten bazu jenti Alamedan edo Alde zaharrin edo Iperkalin… lasai hartu. Eta galderak eitten hasten bagatzuz ixen raruk esaten be, lasai. TRUNPALLEKU zer dan galdetzen batzu edo BRANKAZ ETORTI edo KALAPITXIXE edo TROLI edo IRAULEZTA edo INTZIRRIKATUk zer nahi daben esan… zuek trankil, ez diz Martzianuk, bertokuk diz.
Auzutako batzarrak, datorren urteko udal aurrekontuk etxeko
Herritarrekin batera, Ondarroa hobetzen ari gara!
Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe:
Hauteskunde kanpainan esan genuen udaleko ateak zabaldu egingo genituela, eta herritarrekin batera egingo genuela politika. Horregatik, azken hiru urteetan herritarrek udaleko erabakietan parte hartzeko aukera eduki dute.
100 batzordetik gora egin dira, 20 auzo batzar baino gehiago egin dira, baita kale ibiladiak eta parte hartzeko prozesuak ere (hondakinena, euskara planarena, OND2020…)
Batzar horietan herritarrek eta herriko taldeek ikuspegia eta iritzia eman dute, eta udalak iritzi horien arabera landu ditu politika publiko asko. Gauza txikietatik hasita (espaloiak konpondu eta barandak ipini), proiektu
handietara (Zaldupen bedar artifiziala ipini, gasa Astillerura eroan, Guzur Etxea sorkuntzarako espazio bihurtu, Etxelila zabaldu…). Jaiak ere, batzorde baten bidez antolatzen ditugu.
Hurrengo hileetan ere herritarrek eta herriko taldeek eskatutako hainbat proiektu egingo dira: Iparkale konpondu, Udaletxe Zaharrean teilatu berria ipini… Beste proiektu batzuk herritarren iritzia kontutan hartuta ipiniko dira martxan. Adibidez, hondakinak batzeko sistema berria. Eta parte hartzeko prozesu berria ere egingo da, herriko plan orokorra barritzen
hasteko.
Hurrengo urteetan ere bide hori landu nahi dugu. Ondarroako Udalak ateak zabalik edukitzea nahi dugu, politika herritarrekin batera egitea. Gu horretarako prest gaude!
Artibai kalin be konposta etxen hasi diz
Beste 13 familixa hasi diz Artibai kalin konposta etxen. Eta laster gexa ixango ei diz, euran etxeko jateko hondakinak ongarri bihurtuko dotxuezenak. Holan, askoz be zamar gitxia sortuko dabe. Eskerrik asko eta animo!
Informazinoi gexa hamen: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/Artibaikaleanauzokonpostaegitekotokiamartxanipiniduudalak.aspx
Urriak 25 (zapatu) liburuen amuak liburutegixan
Urriak 15 (eguaztena), 2015eko udal aurrekontuk etxen hasteko batzarra
Irailak 4 (eguena) Iperkaleko obrai buruzko batzarra
Jakingozuen latxeik laster Iperkali konpontzeko obrak hasiko diz: behangaine barrixe ipini, kable barrixak sartu, eskilarak konpondu…
Udalak iperkalekukin batzarra nahi dau ein, obriai buruz berba etxeko. Batzarra irailan 4an ixango da, 19:00retan, Kofrai Zaharrin.
Argazkixan ikusten dan latxeik, Iperkalik badauke konponketa premini!
Amatxu diz aurtengo kirol udalekuk
Aurten hirugarren urtez herriko ume askok kirol udalekutan parte hartu dabe. Lagunak ein eta kirol desbardin asko aprobateko aukeri euki dabe. Udalaz batea, monitore eta herriko kirol talde askok be lagundu dabe.
Zelako arrakasti dakarren ikusitxe, hamendik gure eskarixe udalai: ahal dala datorren urtin egun gexa eta ume gexauantzako leku ipintxeko.
Gabonetan be antzeko ekimen bat egongo da. Interesa dakazuenok adi egon, apuntateko.









