Lehenako udal hauteskundik gogoratzen

Hamen datoz beste behin be hauteskunde munizipalak. Bertan aukeratukouz herrixe hurrengo lau urtitan zuzenduko daben pertsonak. Guk TURRUNEtik atzea beatu dou, eta argazki bittartez konturatu gaz atzoko (1983) eskakizunak eta gaurkuk ez dizela asko aldatu: Etxe bixitzan prezixuk, edo auzutako arazuk udalea erun biharra, edota zahartzaro duin bat eskatzi, euskeri, kirol azpiegiturak… Hori bai, lehengo kanpainak kalekuauak zin gaur egungun aldin. Ikusi zeuek.
hb10

hb12

hb16

hb14 001

hb13

hb18

hb7

hb8

hb9

hb17

1990-X-20 hauteskunde kanpaina 6

hb14

Iperkaleko obrak ixe amatxu diz

Iperkaleko obrak ixe amatxu diz. Behangaine gexena ipinitxe da, gasa eta tubo barrixak sartute… Detalle txikixak falta diz bakarrik. Pixapea duzen ezkilarak be barritxute daz. Hor dakazuez konparateko ixezko argazkixe eta aurtengu.
Geldike geldike Alde Zaharra konpontzen jun bigaz, bertako bixilagunak dakarrelako preminaik handixenak azpiegitura aldetik.

image

image

Herritxarrai hondakin organiku jasoten hasi de udala

Astelehenin hasi zan udala hondakin organiku (etxeko jateko hondakinak) jasoten nahi daben herritxarrai, etxe aurrin edo udalan lokaletan. Horreaz organikuaz konposta eingo da, eta gero konposta ongarri latxeik erabiliko da Larruskainen, udala landatzen dabilen baso autoktono eta publikun. Behian dakazue udalak bixaldutako informazinoi:

DSC_1040

DSC_1042

Herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da Ondarroako Udala, etxe aurrean edo lokaletan

Nahi duten herritarrei hondakin organikoak jasotzen hasi da udala, etxe aurrean edo lokaletan. Potoak astelehen, eguazten eta bariku goizetan jasoko dira.

80 familiatik gora daude izena emanda proiektuan.

Jasotako organikoagaz konposta egingo da, eta konpost hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktono publikoan erabiliko da, lurra ontzeko.

Potoa lokaletan lagatzeko aukera

Nahi duten herritarrei potoa lokaletan lagatzeko aukera eskainiko die udalak. Momentuz, lokal bat egokitu du, lehengo Arenosaneko zapatadendan (Antiguako Ama kalean). Lokal horretan astean hiru bidar euren hondakin organikoa laga nahi duten herritarrek hemen eman behar dute izena: ingurumena@ondarroakudala.net edo 94 683 3677. Laster lokal barriak egokituko ditu

Bi urterako proiektua

Hondakin organikoak batzeko sistema hau behin-behinekoa izango da, bi urterako proiektua. Bi urte barru hondakinak jasotzeko kontratua barritu beharko da, eta orduan herri guztian organikoa jasotzeko sistema orokor eta behin betiko bat ipini beharko da. Udalaren asmoa da sistema berri hori herritarrek aukeratzea (alboko herrietan egin duten modura), beti be Europa mailako birziklatze mailetara ailegatzeko.

Sin título-1

Kamiñazpiko auzotarran premiñak

Kamiñazpiko auzotarrak arduratute daz kalin dazen zuluk dizela ta. Bertako biztanlik udalai eskatzetse ahal dan ariñen konpontzeko.

Jakinddou be bai udala laster hasiko dala Kamiñazpiko goiko kamiñu konpontzen eta bide barrixe etxen. Hori be auzotarran eskarixe ixan da denpora askun. Ia goiko bidi konpondutakun behikuaz jarraitzen daben.
1

3

2